Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihotza taupadaka, begiak negarrez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.
Emozioaren emozioz taupadaka, pauso batzuk egin zituen atzera, zer gertatuko zain. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 53. orr.
Handik hamabost minutura amonaren etxean nintzen, bihotza ikara bizian eta etsi-etsian taupadaka. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 55. orr.
Zenbait minutuz, hots ito batez taupadaka jarraitu zuen agurearen bihotzak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.
Bihotza taupadaka hasten zaio larritasun eta aztoramenez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.
Lokiak estuturik nituen, bihotza ito beharrean zebilkidan taupadaka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
Taupadaka lehertu beharrean sentitu zuen Ruche jaunak bihotza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.
Segundoko hamar taupadaka zebilkion bihotza. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.
Anaia trantze larri hartan ikusirik, bihotz-taupadaka, gertatu beharrekoak bizkortzea erabaki zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 175. orr.
Sabel hutsa erloju bonba bat bezala taupadaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Beltzaran zegoen, markarik gabe, "biluzik hartzen du eguzkia", pentsatu nuen, nire sabelaldea taupadaka hasia zela sentitzen nuen bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Gas argiontziek sugar laburra zuten, taupadaka diharduen betazal odoltsu baten antzekoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Gure egin eta esan xume bezain hauskorretan taupadaka diharduen azken misterioa. Berria - Kultura 2004-10-30
bihotza taupadaka (29); bihotza taupadaka ari (4); bihotza taupadaka hasi (4); bihotza taupadaka hasten (3); bihotzak taupadaka (3); lokiak taupadaka (3); taupadaka ari (8); taupadaka egiten (3); taupadaka hasi (6)