Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Big Lannieri bihotza taupaka hasi zitzaion, herio larrian, ikusirik Raymondek ez ziola aterik zabaldu bere oin-hotsak entzutean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.
Bihotza bizi-bizi ari zitzaion taupaka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.
-Taupaka daukat bihotza -esan zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 197. orr.
Dursley jauna saltoan zutitu zen, lokietan zainak taupaka zituela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.
Baina hor dago zutik, ahalkez mutu, odola belarrietan taupaka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Une batean gelditu naiz, zain nago, bihotza taupaka sumatzen dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.
Armak muntatuta eta bihotza taupaka ailegatu ginen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 147. orr.
Bihotza lasterka batean zebilkion, bere bular maitasunez erian eroki taupaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.
Bihotza motel ari zitzaion taupaka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
Lau ordu emanak nituen ibiltzen, bihotz-taupaka, egin behar nion aitormenagatik-eta. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.
Bitartean erlojuak taupaka jalkitzen zituen segundoak, denbora bazihoan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.
Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean. Begiak jaitsi ditu eta bere betile luzeak taupaka daude. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.
Setheren aurpegiak, ileari esker goxatuak, konfiantza aski eman zion etxe barrura sartzeko, argi gorria taupaka zerion iturrira braust. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.
Harrien azpian ere lurrak taupaka jarraitzen zuen. Berria - Kultura 2006-03-28
Koadroa kolorean aritzen da taupaka beste inon baino indar handiagoz Berria - Kultura 2006-03-26
Taupaka eroan sentitzen du Gabinek bihotza. «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.
Bihotza taupaka-taupaka zebilkion, arropa ere gorantz hegaldarazteraino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.
bihotza taupaka (36); bihotza taupaka ari (4); bihotza taupaka hasi (3); bihotza taupaka jartzen (3); bihotza taupaka zuela (3); bizi bizi taupaka (7); hasi zen taupaka (3); taupaka ari (11); taupaka ari zitzaion (3); taupaka egiten (3); taupaka hasi (6); taupaka hasi zitzaion (3); taupaka jartzen (3); taupaka nuen (3); taupaka zuela (10)