Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izakien forma, haien tasunak, haien karaktereak, sistema horren barne-erregulazioaren baitan daude. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.
Ideiak bere baitan hartzen edo biltzen dituen tasun edo ezaugarrien multzoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.
Erretinaren azalera osoan modu koherentean ikusmenezko informazio bat dagoenean agertzen den ezaugarri edo tasun berezi bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.
Kubako goxotasuna, komunikazioa lortzeko beste inongo tasunekin alderatu ezin daitekeen kualitatea: zailtasuna, trebetasuna eta abar. Berria - Kultura 2004-10-31
Ez da, ordea, harrotasuna, zintzotasuna baizik (elkar ukatzen badute bi tasun horiek). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.
Erresumako arazoetarako argitasun miresgarrarekin jaioa, oso denbora luzean errespetatuak izan ziren tasunez jantzia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.
Nongotasuna nuen buruan, nire baitan nioen itsasoa objektu berdeen multzokoa zela edo berdea itsasoaren tasunen artean zegoela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 210. orr.
Estatuen izenek [...] estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.
Zeluletan, zitoplasmak ematen dizkio bere tasunak guneari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Izan dezagun garbi oraingoz ez dela egoki hotsen ezaugarriez eta fonemen tasunez hitz egitea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 78. orr.
Euskaraz -keria eransten ahal zaie txartzat edo halamoduzkotzat jotako tasunei. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.
Ezagutzera eman zizkion ilehoriaren tasun fisikoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 92. orr.
Naturalistak arreta jartzen hasiak ziren bizidun guztien tasun erkideei. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Organismoak osatzen dituzten molekulen egiturez eta haien arteko eragin-trukeez azaltzea izaki bizidunen tasun txundigarriak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.
Ikus ditzagun larruazalaren beste tasun interesgarri batzuk. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 67. orr.
Antigorputzen tasun immunologikoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.
Gizakiaren tasun bereizgarri diren kriminalitate eta axolagabeziari aplikatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Hots horien tasun fonetiko guztiak ez dira nahita egiten; ez dira, gainera, hautematen hizketa entzuterakoan ere: tasun alofonikoak dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.
Pragako Zirkulukoen erabaki izan zen fonema tasun bereizleen bilduma zela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.
Ziurtasun gabeak, gure organoen nolakotasunaren araberakoak direlako guretzat materiaren ageriko tasunak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.
Lurraren antzeko tasunak dituzten planeta asko eta asko baitaude haien iritziz unibertsoaren luze-zabalean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.
Mirari-jiteko tasunak egozten dizkiote biziaren kasuan materiari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 148. orr.
Tasun-aukera zabal-zabala ageri dute gizakiek, eta, beraz, eboluzio-gaitasun eskerga, askotariko hautespenetarako baliagarri. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.
Asmamen handia behar da [...] intuizio ororen aurka, bidea egiteko, forma bizien aniztasun itzeletik harago, tasun- eta are ezaugarri-kidego bat aurkitzeraino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.
Fededunentzat, esentzia da garrantzitsuena, hau da, gizakiak dituen dohain eta tasun multzoa, jainkoak sortuak direlako. Berria - Harian 2005-06-21
Egia da, tasun konbinaketa mota bat galduta [...] kontraste aukera bat galtzen duela hizkuntzaren ahoskerak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.
tasun berezi (3); tasun konbinaketa (7)