Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

propietate 1 iz ezaugarria, berezitasuna, nolakotasuna.

Zuhaitz-mota bakoitzari dagokionez, azaldu ditut beren elementu-osaeraren arabera zein propietate dituen itxuraz bakoitzak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Zenbaki errealen beste propietate bat definitzen lagunduko digute orain ekuaziook.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Zuzentasunaren esentzia bera du, eta Zuzentasunaren eta Egiaren propietate guztiak bereganatzen ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Logika batek propietate hau badu, logikoki baliozkoak diren formulak sistema formalaren teoremak izango dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Lockek "propietate" hitza erabili beharrean, "kualitate" hitza erabiltzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

2 (izenondoekin)

Euritik jasotzen den urak propietate osasungarriagoak izaten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

-Horrezaz aparte, -esan zuen ingelesak- badu Filosofoen Harriak propietate izugarririk.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 116. orr.

Aspirinaren propietate mirakulosoez edo Bisolvon Compositumaren onurez panfletoak idazten ote dituen nago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Material polimeriko bat sendotzeko eta bere propietate mekanikoak hobetzeko gehigarriak erabiltzea oso gauza hedatua da plastikoen munduan.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Konposatu bakoitzaren propietate kimikoak ere aztertu ziren, usainarekin korrelazioren bat aurkituko zelakoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Objektuen propietate espazialak ere gure sentikortasunarekin daude erlazionaturik, ez dira gure sentimenekiko independenteak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Proposizioen logika honek propietate metalogiko interesgarriak ditu [...]: logika honentzako ohiko sistema formal bat finkatu ondoren, zuzena eta osoa dela gertatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Oxidazioa murriztuta, gainera, zukuek propietate nutritibo eta bereizgarri organoleptikoak atxikiko dituzte.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Odolak dituen propietate bikainetariko bat besterik ez da bere burua zigilatzeko ahalmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Beste propietate garrantzitsua dentsitatearena da.  Berria - Gaiak   2006-03-10

3 (hitz elkartuetan)

Egoera horretan gogo-egoera edo gogo-propietate murriztezin horiek zer arraio diren imajinatzea zaila da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

4 jabegoa, jabetza.

Era berean, gero eta gehiago dira neskamea edo morroia propietate bat gehiago dela uste dutenak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Inguru guztiko harresi eta burdinazko ateek babesten zuten, tinko eta gogor, jabeen propietate zentzua edo aparte bizitzeko gogoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus