Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tar-tar hasten zenean "Jenny" deitzen zidanan, eta neu naun horren testigu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 274. orr.
Ni tar-tar tar-tar hasten nintzenean, pentsakor irribarre egin eta gora eta behera eragiten zion buruari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.
Hirulaugarren aldia badut tartar berarekin natorrela, eta milagarrena banu ere, lepoa parako nuke, ardit baten kasorik egin ezetz inork. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.
Doi tar-tar xume bat bere hizketa pausatuan, baina hizpideari lotzen saiatu da berehala. «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.
Begirale behar luketenak aspaldi daude bertzeekin nahasiak, nora ezean edo multzo tikietan bildurik, tar-tar isilean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 24. orr.
Emakumea, ordea, zoru-garbigailua arma eginda, erdian ezarria zen, traban, bere tar-tar ezin isilduaz erasotzen zidala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
Eta jasanezinetan jasanezinena zen Normandoaren tar-tar taigabea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.
Astia izan eta besotik helduta tartarrean ateratzen zirenean, gazte hartaz hitz egin, eta elkarrekin haserre itzultzen ziren. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.