Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tar-tar-tar 1 adlag hizketaren onomatopeia. ik tar-tar.

Gabriel tar-tar-tar hizketan, eta gu buruarekin baiezka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 145. orr.

Ukanen ez dituzten elkarrizketak asmatuz, etengabe ari dira tar tar tar.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 45. orr.

Hor ari zen, tar-tar-tar isildu gabe, toki zoldazu horren dohainak kantari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Adela eta Estherrek donuts-ei ekin bitartean gelan tar-tar-tar jarraitu zutenez, [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 111. orr.

Infusioak edan bitartean beren gizonak tar-tar-tar larrutzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Zinezko demokratek danba-danba baino nahiago dute tar-tar-tar.  Berria - Harian   2006-03-23

Ahozko testigantza, tar-tar-tar, tar-tar-tar, esan dut zergatik, errazagoa delako hitz zatarrak esatea idaztea baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Ezin omen da bi pertsona batera maitatu, txor-txor-txor, tar-tar-tar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 173. orr.

Marianorena ez zen beste boz bat ari zen tar-tar-tarrean euskaraz gainera!  Berria - Kultura   2004-12-12

2 (izen gisa)

Gainerakoa tar-tar-tar besterik ez da, kontsolatzeko berriketa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

3 motor baten hotzaren onomatopeia.

Halako batean, hantxe agertu zen auzoan, patxada ederrean, Sanglas motor batean tar-tar-tar.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus