Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taktika 1 iz ekintza militarrak zuzentzeko eta bideratzeko antzea; estrategia-planak egoera jakin batera egokiturik gauzatzea.

Estrategia, taktika eta «target» hitzak erabili ohi dituzte bai enpresetan, baita armadan ere.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

Gauza izan zen, esaten ari ginen, Lisboa setiatu eta konkistatzeko lan izugarriari egokien zaizkion taktikak prestatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.

Erakunde iraultzaile baten oinarri politiko eta ideologikoak, taktika eta estrategiak interesgarriak gerta dakizkioke polizia sozial bati etsaia hobeto ezagutzeko eta haren kontra borroka egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

V. Biltzarreko erabakiak eta lau fronteen taktika azaldu zizkigun: langileena, kulturala, politikoa eta militarra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Buruz mantsoagoak direnez, aurrez pentsatu gabe ekiten diote erasoari, eta inolako taktikarik gabe, ez dira iristen beren asmoak betetzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Gerran zaude berarekin, eta, beste edozein borroka-tokitan bezala, taktikaren jokoa dabil zuen arteko giroan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.

2 (izenondoekin)

Paraxutista eta harkiak joaten dira horietan eta felagek erabili taktika bertsua erabiltzen dute.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.

Horrek erakusten du Israelgo Armadaren taktika militarrak berezi gabeak eta arriskutsuak direla.  Berria - Mundua   2004-10-14

Badakizu, boltxebikeak, Okhranako artxibo polizialetan sartu zirenean, taktika iraultzaileei buruzko tratatu mardulak aurkitu zituztela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Mugaz bestaldeko barbaroa ez da, ordea, konformatzen alboko zibilizaziotik ikasi dituen taktika nagusiak praktikatze hutsarekin; hobetu ere egiten ditu sarritan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik taktiko.

Espainiako Eurofighter borroka hegazkinek eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko hamahiru herrialdetako hegazkinek, taktika ariketak egingo dituzte Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Hortik, bada, taktika arau soil hori: "Dibisio blindatuak urak bezala jokatu behar du”.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, abilkiago aritzearren, Clausewitzen gerla taktikak aztertu genituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

Hemezortzigarren mendeak jada ikusia zuen oihaneko indiarra europar mosketeaz baliatzen zelata eta enboskada-gerran; gerra-mota horrek, oihanaren pantailarekin indiarraren lagungarri gisa, erraz menderatzen zituen garaiko europar gudu-taktikak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

IRAk, bere aldetik, gerrilla taktikak erabili, eta loialisten jauregi ugari erre eta soldadu eta polizia asko hil zituen.  Berria - Harian   2005-07-29

5 ondorio bat lortzeko erabiltzen diren bideen multzoa.

Premiazkoa da taktikak, praktikak eta estrategiak biltzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Bena estrategia, taktika eta jokabideetarik harat, Eüskal Herriaren alde aritzea gatik daude Frantzia (eta Espainia) güzian barreiatürik.  Herria   2005-03-24

Taktikak (klase borroka, borroka armatua, desobedientzia zibila) ez dira erabakitzen moral estandarraren arabera, baizik une bakoitzean borrokak dituen beharrei erantzunez.  Berria - Mundua   2004-12-28

Horixe zeukan argitu beharra, handik aurrera zer taktika hartu erabaki baino lehen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Taktika hau erabiltzen dutenek kontu handia izan beharko dute pneumatikoekin.  Berria - Kirola   2004-03-20

Bere helburua lortu ez duenez, taktika aldatu beharra du Van Daan andreak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Helburua gure barruko espiritualitate kristaua piztea izango zen beti ere [...] norbaiten barruan ezkutaturiko erlijiorako bokazioa ernaraztea, baina taktika, eta taktikarekin batera teknikak, aldatuta zeuden: limurtzea zen orain persuasiorako bidea, sedukzioa alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Gazteak, bitartean, agure honekin erabili behar duten taktika eztabaidatzen ari dira noski.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.

Hitzaldi horiek porrot egin zutenean, taktika aldatu eta agindu nion Tom eta biok han egongo ginela bera bertan gustura egokitu arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

Hornitzaileekin haserretzen zen, haien bizitzaren gorabeherak jakin bezain laster; hori zen haren taktika.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Badakizue zein den gure taktika: atzean gogor, eta baloiak aurrera Garrintxari. 'ABN Amro 1' ontziak taktikarekin egin die aurre aurkarien erasoei.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.

Bakarka ahalik eta errenta handiena lortu eta mendian eustea da nire taktika.  Berria - Kirola   2004-02-18

Batzuetan erabili izan dudan taktiketako bat binomio fantastikoarena izan da: krokodiloa eta ohea, esaterako, esparru semantiko desberdina duten bi hitz uztartzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.

6 (izenondoekin)

Kilo batzuk kentzeko une hartako kanpainan, horixe zuen taktikarik berriena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Denbora irabazteko taktika zaharra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 50. orr.

Pentsatu zuen taktika ona izango zela Matilderi enborrari buruz eta eskafandrari buruz galdetzea, denbora apur bat emateko eta kafesnea epeltzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.

Instituzioari buruz, agian taktika oso bat behar da muntatu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Martini damutu egin zitzaion godoen taktika zuhur horri ez jarraitzea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Besteen posizioak ahultzeko taktika politikoak diseinatzen ari dira. Kasu honetan, oso litekeena da norbaitek pentsatu izana taktika psikologiko frogatuak erabiltzea ideia ona dela, itxaronaraztea kirioak higatzeko, krisiaren mugaraino eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik taktiko.

Taktika erakustaldia eman zuen atzo ABN Amro 1 ontziak Volvo Ocean Racen, laugarren etapan.  Berria - Kirola   2006-03-08

Trimmer ardura du lehenengoak eta taktika arduraduna da bigarrena.  Berria - Kirola   2006-02-17

-Aldi batez burgesiarekin bat egiteagatik, langileriak ez dik ezer galtzen, nik uste; taktika-kontua duk.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Taktika aldaketa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harekin ikasi nian dakidan guztia: penalti bat zer den [...] baita futbol taktikak ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.

Zer dago adostasun horren atzean? iraganaren inertzia soilik? hauteskunde taktika bat?  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estrategia eta taktika (4); taktika aldatu (10); taktika hutsa (3); taktika txarra (3)

atzeratzeko taktikak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus