Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taktiko izond taktikarena, taktikari dagokiona. ik taktika 3; taktika 7.

Ezingo baitzuten portugaldarrek, berek bakarrik, setio, jazarpen, gatazka eta oldarraren [...] afera taktiko eta estrategiko korapilatsuei buruzkoak ebatzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 80. orr.

Nondik bideratu ziren Anibali geratzen zitzaizkion elefante urriak, zeintzuk izan ziren garaipena eman zioten mugimendu taktikoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Ez gaude alde bakarreko mugimendu taktikoetarako.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Erabaki taktiko bat izan zen, Azpilgo giro goria -herritarren samina eta sumina- hozte aldera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.

«Kointzidentzia taktiko batzuk» badaudela ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Realeko entrenatzaileak denbora asko eman du aste honetako saioetan taldearen mugimendu taktikoak lantzen eta zuzentzen.  Berria - Kirola   2004-10-24

Jokaldi taktikoetan mina egiten duen jokalaria delako.  Berria - Kirola   2004-01-10

Lan fisikoa eta entrenamendu taktikoak tartekatu dituzte.  Berria - Kirola   2004-01-04

Oinarrizko ideologia aldez aurretik ezarria dagoela dirudi, eta teoria zein izen berriak taktikoak baizik ez direla; modernotasun itxura bat hartzeko ahaleginak edo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Bereizi egin behar da zer den taktikoa, eta zer estrategikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabaki taktiko (3)

jokaldi taktikoetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus