Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taket bat zegoela haitzean sartuta, aspaldi batean bukanero batzuek han utzita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 134. orr.
Orokaiven etxeak zutoin edo taketen gainean eraikita daude. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 82. orr.
Giltzarria bezain sendo, kanpadendaren taketa bezain tinko, gudu-uztaia bezain gogor. Elizen arteko biblia Za 10,4
Peter habian sartu zen, taketa masta legez jarri eta, alkandora bertan lotuta, bela bat egin zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.
Gibel-mastari garabia atontzeko behar ziren beste haga, taket, gurpil eta sokak erantsiz, iltzeak ontziratzeko prestatu ginen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.
Bi harriren artean taketa sartzen den bezala, salmenta eta erosketaren artean bekatua. Elizen arteko biblia Si 27,2
Haren besoak: zurrun, taketak legez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.
Likoreen ordua heldu zenean, gizon aurpegi zurbil eta taketa bezain gorputz tente bat hurreratu zitzaien alboko mahai batetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.
Kalezuloko ezkongai egoki bakarra zelakoan, Um Hamidak poztasuna hartu zuen: bizartegiko nagusitzat zuen, eta taketa bezain zuzena irizten zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.
Katilua eskuan gogoratzen dut aita, kafesnea edaten eta, taketa baino zuzenago, halakoak esaten, hemendik aurrera zeuk zaindu beharko duzu etxe hau. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 14. orr.
Han paratu zen bera denon aurre-aurrean, burua gora, taketa baino artezago. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 100. orr.
Baina Mikel kieto hantxe, taketa lantxe. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.
Berehala sumatu nituen, eskua poltsikoan sartu eta, txanponak bilatzeko aitzakiaz, taketa zuzen jartzen. Koskabiloak, guztiz laxo, osoro zintzilik geratu zitzaizkidan eta taketa inoiz baino gogorragoa neukan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 208. orr.
Taket hark ene uzkian berriz ere bero handia zabaldu zuen eta beroa nire erraietan hedatu zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 51. orr.
"Eskuizkribuan" hitz asko irakurgaitzak edo irakurtezinak zirenez, adituek Gogolek zer idatzi zuen "asmatu", eta argitaletxeek taket artean ipini dituzte hitz horiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 14. orr.
taketa baino (3); taketa bezain (3)