Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nitaz zen bezainbatean, mota guztietako bermeak eman nizkion tai batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.
Iratzargailuaren biribilkian segundoen orratzak tai gabe egiten zuen arkuari jarraituz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.
Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.
Mafaldaren komikietan bezala, tai gabe txikiagotzen goaz gure sentipen negatiboen aurrean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.
Neure barruan nerabilzkien, taigabe, sekula zapalduak ez nituen bazter haien irudi nahasiak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 167. orr.
Sistema eraginkor eta alde-orotako bat dela, non aldaketak etengabe gertatzen diren eta dena tai gabe eguneratu eta birkorrelazionatzen den. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Süjeta, bat eta bakoitxa da: maki ezezagüna, trajeria güzian tai gabe dabilana, denak ikusiz eta jakinaraziz. Herria 2001-07-12
Hankak tai gabeko mugimenduan zerabiltzan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.
Tai gabeko ahalegin bana-banakoak egin nituen neska nirekin bakarrik irudikatzeko, baina Herio tartekatzen zitzaidan beti pentsamenduan, irudimenean, grabatuan... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
Horrelakoetan, tai gabeko aharrausiaz askatzen naiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 151. orr.
Gauerdian, lana akituta, edanak ginen zerbezarik elkarrekin, hark taigabeko bakarrizketei ekiten zien bitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
tai gabe (15); tai gabeki (4); tai gabeko (4)