Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taigabe1 (orobat tai gabe g.er.) izond etengabea.

Zer dela-eta eguneroko brontzezko kanoi urtze eta atzerritik gerrarako gailu ekartze taigabe hau.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Oraingo iruditeria exotiko taigabe asmaberrituan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Hiriko erdigunean nintzen; alokairuen goititze taigabearen eta bizilagun gero eta zaharragoen aienatze naturalaren bortxaz, gero eta city itxura handiagoko bazterrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Denboraren oldar taigabeari buru egiten laguntzen ditu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 88. orr.

Egunez egun entzutearen poderioz isiltasun nagusiaren pareko bilakaturiko itsasoaren zurrumurru taigabearen oskola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Marmara tai gabea zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 311. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus