Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tabernari 1 iz taberna baten buru edo arduraduna. ik ostalari 2.

Juana, tabernaria.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 132. orr.

Naia, tabernari gaztea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 8. orr.

Kafetegiko tabernari batek azaldu zuenaren arabera [...] bideo kamerak ditu Tamarises hotelak.  Berria - Mundua   2004-04-08

Tabernariak baso bat garagardo zerbitzatu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

'Beste garagardo bat?' eskatuko diozu tabernariari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

Tabernariak bi kopa atera zizkigun.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.

-Eta hanburgesa horiek? -galdetu zion ozenki tabernariari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 519. orr.

Esku batean zatarra eta baso tanta-jario bat bestean, egonean jarraitu zuen tabernariak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

Tabernaria ez zen ausartzen Marrori sarrera galaraztera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Tabernariak aretoa ixtera zihoala esan zienerako, alkoholaren eragina nabaria zen euren begi eta hitzetan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.

Zabor-poltsa bi zeramatzan tabernariak, eguneko hondakinak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 212. orr.

Tabernaria ez zen ausartzen Marrori sarrera galaraztera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Irigoik bazuen ordurako langintza berria: tabernari egin zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.

Tabernari bat espetxeratu dute droga saltzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Tabernari baten semea han lehen ministro izatera hel zitekek...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 322. orr.

2 (izenondo ekin)

Barrako tabernari potoloak goitik behera begiratu zidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

Tabernari ilegorriaren mespretxuzko begiradapean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 100. orr.

Barran zegoela, bada, kartel markoduna begiztatu zuen tabernari bizkar-zabalaren atzean zintzilikatua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 49. orr.

Printze batekin, parkean aurkitutako tabernari aberats edo merkatari lizun batekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.

Taberna hutsean tabernari aspertuarekin solasean emanen dituzu orduak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

Tabernari hitz-jario batekin eta txanoa zapaldua zeraman mozkor batekin ari zen xahutzen egun dohakabe hura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Tabernari buztanberoaren xarmak ez zituen gehiegi liluratzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.

3 (emakumea dela adieraziz)

Taberna batean sartzen dira eta neska tabernariari titiak zanpatzen dizkiote.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

Tabernari andrea, emakume lodia zena eta berritsua zirudiena, atea zabaldu bezain azkar jarri zen sartu berriei arretaz begira.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Elurra eta elurra -erantzun zion tabernari lanetan ari zen emakumeak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tabernariaren alaba (16); tabernariaren alabak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus