Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heldu ziren ba bentara; ostaturik ba ote zegoen galdetu zioten ostalariari. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.
Bere zaldiari arretaz kontu egiteko esan zion ostalariari, izan ere munduan ez zen beste bat hain onik, ogia jaten zuenik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Eta, ostalariak berak lagunduta, nor bere gelara joan gara; elkarren ondoko gela banatara. Txillardegi «Putzu», 1999 - 326. orr.
Edaria eskatu zuten eta ostalariak, gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek [...] Saboiako ardo gorria ekarri zien. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.
Goizegi iruditu zaio alkohola edateko, eta laranjazko kas bat eskatu dio ostalariari. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 75. orr.
Honezkero, ostalaria ohartua izanen da ez dela gosaltzera jaitsi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.
Munduan zehar bidaia-puskarik gabe zebilen gazte atzerritar batek oso susmagarria izan behar zuen ostalari batentzat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 271. orr.
Etorkizunean ere elikagaiak bataiatzeaz ostalariak arduratuko dira, ziririk sartu gabe, hiperbolerik gabe, funtsezko ezer ezkutatu gabe, espekulatu gabe. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 61. orr.
Merkatarien eta ostalarien elkarteek bat egin dute greba egunarekin. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Panpilik bierrak manatu zituen, ostalariak Johnny Hallydayren zinta azkarrago jar zezan garrasitzen zuen artean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 118. orr.
Bihar San Juan de Ortega fama handiko herrira eta beregisako erretore ostalariak errezebituko nau. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.
Hau da, birusa birioi egoeran birus partikula osoa da, baina zelula ostalaritik kanpo dago dagoenean, eta birusak erasotutako zelularen mintzarekin bat egiten duenean, proteinak egitura ezberdina izaten duela. Berria - Gaiak 2004-09-14