Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taberna (orobat taferna g.er.) 1 iz batez ere edariak zerbitzatzen diren denda. ik ostatu 6.

Taberna bat gauza asko baita: helmuga, egonleku, aspertoki edo pasabide.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Taberna batek datozen guztiei babesa eta adierazpidea eskaini behar die.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Txistu izeneko taberna bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

-Ezagutzen duzue Gasteizko Filologiako taberna?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 94. orr.

Dantza egiten zen tabernak zituzten gogokoen, eta hantxe egoten ziren, edalontzi luzea eskuan, euren aldaka ortopedikoei apurtxo bat eraginez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.

Tabernako telebistan estatubatuar seriea, poliziena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 50. orr.

Bost argi tabernaren aho ilunean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 57. orr.

Katek tabernetako giroa maiteago du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Argiontziaren gasa erretzen zen tabernako egurats oraindik esnatu gabean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Tabernako barraren baten kontra jarrita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Pentsa egizu zelan ibili naizen tabernako sukaldean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 120. orr.

Zekiena esaten hasi zen berehalaxe tabernako arduraduna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Tabernako jabeak te-kikara bat ekarri zion.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 94. orr.

Goiz da: lasai dago oraindik taberna.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.

Taberna batean kafea hartzea aitarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.

Tea hartzeko taberna bat zen, oso apala, aulki txiki batzuekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Poteo garaian beltz bat taberna bakoitzeko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 45. orr.

Taberna jendez gainezka dago, telebistari, garagardoei, lagunei, hormei, barrari so dauden aurpegiz josita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 36. orr.

Etxe kantoi batean ikusi zuen taberna batean sartu zen, ez lehenago barrukoari begiratu bat eman barik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.

-Tira, lagunduidak taberna jasotzen eta joango gaituk zerbait hartzera...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.

Hankapalok taberna zabaldu zuenean gazte-koadrila ginen gu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

Taberna batean afaldu eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Taberna arian-arian husten ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Oso litekeena da taberna bateko barra atzean egotea, abila baitzen langintza horretan, eta oso litekeena da, halaber, taberna ixteko orduan bakarrik ez etxeratzea, egundokoa baitzen ofizio horretan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 119. orr.

Morroi hau maritxuen taberna batean harrapatu eta Drancyra deportatu genuen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.

Taberna aurrean jende-inguru bat zegoen, eta gorputz bat lurrean, odol-putzu baten erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 80. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hiruzpalau ordu tabernaz taberna, hemen lerrotxo bat, hor pasti erdi bana.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 158. orr.

Kalera irten eta, eskutik helduta, tabernarik taberna eraman ninduen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 91. orr.

Ezagutzen dut taberna bat oso kosto ona pasatzen dutena!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 46. orr.

Traspasoan hartu nuen taberna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.

New Yorkeko asmakuntza dira deliak; erdi supermerkatu eta erdi taberna, urteko 365 egunetan eta 24 orduz irekita dauden lokal bereziak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 56. orr.

2 (kideko beste lokalekin)

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita. Eta gero, lokalak: pentsa zenbat elkarte, txoko, taberna, jatetxe, sagardotegi!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Eraikin publiko eta pribatu gehienetan galarazita egongo da tabakoa erretzea, bai eta garagardotegi, taberna, kafetegi, eta gau-klubetan ere.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Pub, taberna, jatetxe eta klub pribatuetan ez erretzearen aldeko botoa eman zuten.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Golfaz bestalde, balitaizke ere "Paint ball" pista bat, igerileku bat, taberna bat, [...].  Herria   2005-04-14

Kontsumitzaileek aukera gehiago izango dute kafetegi, taberna eta saltokietan.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Sagardotegiak ez ziren iada sagardotegi; tabernak dantzaleku bilakatu ziren eta elkarri entzutea ere zail zen tabernan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 149. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Laurogei bat lagun elkartu gara taberna zaharrean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

1907an Pannecau karrikako 28.ean taberna txiki bat ireki zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 143. orr.

Dotoretasunik gabeko hotel bateko taberna itsusian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Berdez papereztatutako taberna meharra jendez josita eta ahotsez borborka zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Hotelera bidean taberna siniestro batera sartu gara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Hantxe dago, taberna ilun eta umel hartan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.

Zergatik frankismoaren garaian deitzen zitzaien barra amerikarra lizunkeria kutsua zuten gaueko taberna ilun eta argi-gorridun haiei?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Kale-kantoi bateko taberna terrazadunean sartu nintzen, eurizirinaren ihesi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Sekula zapalduko ez lukeen neoizko taberna honetara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.

-Zu seguru anbienteko tabernetan ibili zarela txosnetatik pasatu ere egin gabe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.

Sartu zaren taberna periferiko horretan ez dago jende asko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

Taberna mixerableetako putak eta gizon maritxuak etorri zitzaizkidan burura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 184. orr.

Erdiguneko taberna ezagun eta zaratatsu bat da, etxetik hurrean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 48. orr.

Ondo ezberdinak dira egunezko taberna hauek gauekoen aldean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Musikarik gabeko taberna bat bizitza txuri-beltzean ikustea bezala omen duk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 217. orr.

Taberna barru-ilunak eta garaje zaratatsuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Taberna denda zen, erdia eta erdia.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 54. orr.

Mesedez ez porrorik erre dioten kartelen ondoan Mesedez ez dantzatu dioten beste batzuk jarri behar izan dituztela taberna-jabe askok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

Taberna-mutilak baso bat garagardo beltz ekarri zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Oraindik ez dut erabaki zer hartu, taberna-zerbitzari bat ala emagaldu bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Salgaien denda duten emakumeak esklaboekin nahasten ditu, taberna-jendearekin, antzokietako emakumeekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 51. orr.

Taberna txokoan zegoen, beso bat barra gainean jarrita eta kafea eskuan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 187. orr.

Taberna inguruetan gizonezkoak ziren nagusi; laster itxiko zituzten denda inguruetan, emakumezkoak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

Taberna-bazterrean oliba triste batzuk irentsi nahian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 114. orr.

Infernuko atea gurutzatzea baino debekatuagoa zegoen jokorako mahaiak edukitzea edozein areto, gela edo taberna-bazterretan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.

Ni taberna-barra batean eseri, zorabiatuta, whiskyak ez dit honezkero batere onik egiten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.

Bakarrizketan geratu zen taberna ataurrean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Susok besotik heldu eta taberna barrura eraman zuen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 19. orr.

Taberna barruko emakumea aulkitik jaitsi zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Bat atera armairutik eta taberna-usaineko doinu bat aireratu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.

Taberna edo self moduko jantokietan. Auzuneko taberna arteko mus-lehiaketaren finala dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pintore-taberna bat zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.

Atea bultzatu, eta berehala inguratu zuen gizona kantu-taberna hartako giro heze eta eztiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Karaoke-taberna baten aurrean utzi zuen taxiak gizona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Kakarraldo ez da martxa taberna, ezta euskal giroko taberna ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

6 taberna-aurre (orobat tabernaurre) iz taberna baten aurrealdea.

Berton -esan zuen bisitariak, taberna-aurre bateko mahaiak seinalatuz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 205. orr.

Emaztea adatsetik zeramala gelditu zen tabernaurre guztietan "Beha ezazue puta hau, senarra lanera joateko zain egoten duk auzoarekin oheratzeko!" zuela anuntzio.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

7 taberna zulo (34 esaldi, 22 liburu eta 9 artikulutan; orobat tabernazulo 26 esaldi, 15 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian taberna zulo agertzen da) iz

Madrilen, gau batez Frank Sinatra taberna zulo batera jaitsi, eta han ibili zen, whiskyrik whisky, harik eta bazter bateko ilunpean zegoen piano bati antzeman zion arte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 79. orr.

Noraezean, palmondo artean galduta, aurkitu duen lehen tabernazuloan sartu eta whiskya eskatu du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.

Euren herriko edozein tabernazulotan baleude bezala hitz egiten dute ETBko aurkezle eta aditu gonbidatu zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 177. orr.

Portuko zarata eta zirri-barrara ohituriko jendea, taberna zuloko musika lodi eta kanta lizunetara eginiko jendea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Taberna-zulotik atera berri den andre lotsagaldua ematen duzu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Ez nintzateke harrituko edozein egunetan hemen inguruko taberna zuloren batean erabat trabestituta ikustea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 134. orr.

Koadrilakoak harritu egin ziren agerian utzi nuenean nik ere sudurra zikindu nahi nuela, tabernazulo hartako komunean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Neurrigabe edaten hasi zen, eta zenbait egunez desagertzen zen, taberna zulo miserableenetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Garaje itxura duen tabernazulo bat dago ertz batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

-Pasa itzak bi urte Los Angelesko taberna-zulo batean sartuta eta urrezko erlojua daraman lehendabizikoarekin ezkonduko haiz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 212. orr.

· Luze gabe, denak denen aurkako borrokaleku bihurtu zen taberna kezulo hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alboko taberna (4); auzoko taberna (6); auzoko taberna batean (4); aztertu zuen taberna (16); donostiako taberna (4)

gasteizko taberna batean (4); hango taberna (6); hango taberna batean (4); herriko taberna (31); herriko taberna itxi (4)

inguruko taberna (6); izeneko taberna (4); kaleko taberna (8); kaleko taberna batean (4)

ondoko taberna (13); ondoko taberna batean (8)

taberna aldera (5); taberna aurrean (12); taberna barruan (16); taberna barruko (4); taberna barrura (10); taberna bat dago (4); taberna batean sartu (14); taberna batean sartzen (4); taberna bateko komunean (4); taberna bateko terrazan (5); taberna batera sartu (4)

taberna eta jatetxe (4); taberna eta jatetxeetako (6); taberna eta jatetxeetan (12); taberna gehienak (4); taberna guztiak (8); taberna guztietan (8) taberna ilun (6); taberna itxi (13); taberna itxita dago (5); taberna ixteko (9)

taberna ondoko (4)

taberna txiki (11); taberna txiki batean (4); taberna zulo (14); taberna zulo batean (4); taberna zuloan (7); taberna zuloetan (4); tabernarik taberna (5); tabernaz taberna (28); zamudioko herriko taberna (7)

herriko tabernak (8); tabernak itxi (6)

herriko tabernako (5); tabernako arduradunak (6); tabernako atarian (4); tabernako ate (4); tabernako atea (12); tabernako atean (10); tabernako barra (4); tabernako barran (7); tabernako barraren (4); tabernako bezero (5); tabernako jabea (4); tabernako jabeak (6); tabernako mahai (7); tabernako nagusiak (4)

aurreko tabernan (5); beheko tabernan (7); betiko tabernan (7); herriko tabernan (14); hoteleko tabernan (6); lebigreren tabernan (7); ondoko tabernan (4); portuko tabernan (5); sartu zen tabernan (5)

tabernan agertu (6); tabernan ematen (5); tabernan sartu (30); tabernan sartu da (4); tabernan sartzen (4); tabernan zeuden (6)

herriko tabernara (7); ondoko tabernara (5)

tabernara abiatu (5); tabernara eraman (7); tabernara eraman zuen (4); tabernara iritsi (4); tabernara itzuli (4); tabernara jaitsi (6); tabernara joan (28); tabernara joan zen (8); tabernara joango (4); tabernara joateko (5); tabernara joaten (12); tabernara sartu (23); tabernara sartzen (4)

herriko tabernaren (10); herriko tabernaren aurrean (4); tabernaren aurrean (9); tabernaren barruan (4)

tabernarik taberna (5)

tabernatik atera (11); tabernatik irten (14); tabernatik irtetean (6); tabernatik irteten (7)

tabernaz taberna (28)

herriko tabernen (23); herriko tabernen auziagatik (4); herriko tabernen kontrako (4)

inguruko tabernetan (4); tabernetan erretzea (5)

tabernetara sartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus