Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ostatu 1 iz diru truke jan eta lo egiten den etxea.

Egarriak akuilaturik portuko ostatu batera sartu zenean baso bat ur eskatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Gau batentzat, edo berdin zenbaitentzat, logela ere ostatu horretan du segurtatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.

Zenbat hotel, zenbat ostatu bisitatu zituzten?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.

Guztira 1.300 lagunek egiten dute lan Gipuzkoako hotel, ostatu eta landa etxeetan.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Jatetxeetan, ostatuetan eta kafetegietan erretzea debekatzearen aldekoa zela adierazi zuen Byrnek orduan.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Ostatua izba baten antzekoa zen, baina handiagoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Benta itxurako ostatu batean geratu ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Triesten ez zen ostaturik eta apopilo-etxerik falta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Arratsean, haatik, giro bero batean murgildu naiz, Meson delako erromesen ostatuan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Janari-denda ostatuarekin komunikatzen zen beheko oinean, geletara eta ganbarara joateko eskailera hasten zen gelaxka baten bidez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Berak ezagutuko zuela ostatu egoki eta merkeren bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 258. orr.

Ostatuko etxekoandreak atera zidan gau hartako afaria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Kotxea patioan sartu eta batera, ostatuko morroia -edo polovoia, Errusian horrela deitzen baitiete ostatuetako zerbitzariei- jaunari harrera egitera irten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Joanden aste buruan jakin dugu Marie-Louise Laxague Esnasu Menta ostatukoa zendu dela.  Herria   2004-12-30

Ostatuan lanean hasi eta, azkar baino lehen, eskualde osoan hedatu zen haren edertasunaren ospea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Hara heldutakoan, ostatu batean sartu zen atseden hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Ignazia Arkaleren ostatuan sartu zen umezain, eta hamalau urte bete zituen arte hantxe aritu zen lanean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

"Colegio Mayor" horietako batean genuen ostatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Bere bizitzaren azken aldera, San Verekundo monasterioan izan ohi zuen sarritan ostatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Ritz Hotelean neukan ostatu egun haietan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

Media Vida hotela dauka ostatu, eta hegazkin txartelak erosi berri ditu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 41. orr.

Ordukotz baziren zazpi etxe edo aterbe Konpostelara joaiten ziren beilarieri ostatu edo laguntza egiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.

Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Ondotik bazkaria Mendialde ostatuan.  Herria   2004-02-19

Argitzen hasia zen ostatura iritsi zirenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Ostatutik ateratzen den errepide meharrean gora ikusi du autoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.

2 ostatatzea.

Heldu ziren ba bentara; ostaturik ba ote zegoen galdetu zioten ostalariari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 194. orr.

Ostatua ordaintzeko hainbat diru bederen emaiten ziguan, eta zertxobait gehiago ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Proposatu nuen landetxeren batera jotzea, ostatu eskatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Etxera gonbidatu nituen gero-: gizalegekoa da ostatu eskaintzea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Quenutarrek ostatua eta mantenua ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman baitizkiet.  Elizen arteko biblia   Has 19,8

Banuen-eta nahikoa diru lehendabizi ostatua eta gero lana bilatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Finkatzen du bere oihal-etxola; han aurkitzen du ostatu atsegin.  Elizen arteko biblia   Si 14,25

-Non aurki dezaket ostatu?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 28. orr.

Inoiz etxerik gabe gelditzen banaiz, ez natzaizue ostatu eske etorriko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

-Bidaiariak gaituzu, emakumea, gau honetarako ostatu eske etorriak zurera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Latapie Etorbide Nagusiko ostatu ilara apainek, batimenduak oro urdinska eta berdintsu, Miarritze gogorarazi zidaten. Saboiako ardo gorria ekarri zien, kolorez ostatu jabearen matrailena baino ahulagoa, baina zaporez urarena baino gozoagoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Sir John Oldcastle-k mundu guztiari barre eragiten zion bere tripa handiagatik, batez ere ostatu andreari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Larderiatsu ziharduen, ez erortzeko, malkotan ez hausteko, pairatzen zuen bakardadeaz ez damutzeko eta egoera deitoratzen zueneko ostatu zokoetan biltzen zirenean, solasa auhen bilakatzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.

Zein atsegina zen hiritik kanpo egotea, are Dot's bezalako ostatu-zulo zabar eta ilun batean eserita egonik ere, kamioi-gidariz eta beisboleko biseradun txano hori eta gorriak jantzita zeramatzaten nekazariz inguratuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Miarritzeko ostatu ikastegiko ikasle multzo bat.  Herria   2002-12-05

Ostatu kontuak Frantzian ere ez dira dohainik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Luisak eta Violettek, berez, sekula zapalduko ez zuten ostatu klase horietakoa zen, beraz, beharrizanean izan ezik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

"Euri edo denbora on, beti kurri gabiltza, nehon ez gintezke geldi, beti joan behar dugu aitzina" dioen haurretako ostatu-kanta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurtado bere kapaz estali zen, eta, lasterka, mutilari jarraituz, kale galdu batera iritsi zen, Parador de la Cruz deitzen zen mandazain-ostatu batetik gertu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

5 irud/hed

Baita txakurtegi bat ere, etxeko ehiza-txakurren ostatu eta bizileku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Haren baitara bildu nintzen neu ere, eta maindirepean hartu nuen ostatu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.

6 ipar taberna.

1963ko azaroaren 22ko eguerdi hastapen hartan Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin, kafea hurrupatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren saihetseko karrikan zegoen Bar des Amis ostatuan zerbitzari jartzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

TGVan sartu orduko kasik, zortzi lagunak joan ginen ostatura.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Han barra bat dago, ostatu dotore edo pubetan izaten ohi den zur ilunekoa, baina pipiatua eta higatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Errobi ibaia zeharkatuz, herriko etxearen parean dagoen ostatu irlandesera joan zintezke.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 258. orr.

Plazako ostatuen kanpoko mahai eta kadirak hartuak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Saltegiek denetarik bazuten eta ostatuak goizaldera hesten ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Jakinik Bordeleko ostatu batean barman bat bilatzen zutela erabaki zuen hara joatea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Arratsean, Zizurko ostatu ttipi batean afaldu naiz bakarrik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Izigarria gertatu da Miarritzeko gau-ostatu baten atean.  Herria   2001-09-27

7 ostatu eman

Bihotz onez etxean ostatu eman zion gizonari aparte deitu eta esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Aspaldi, hire aitak nire aitari ostatu ematen zioan; horregatik etorri nauk jauregi honetara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Nolatan eman diezu ostatu gure atarian gaizkile hauei?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 515. orr.

Jainkoari begirune zion izen oneko gizon batek debozioz eman zion ostatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Nason zipretarraren etxera lagundu ziguten, hark eman behar baitzigun ostatu.  Elizen arteko biblia   Eg 21,16

Ezta berrehun metro ere, beraz, ostatu eman zigun azken kafetegitik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

· Harrera ona egin zieten hiritarrek eta beren komenentziara ostatu egokia eman zieten baratze txiki batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.

8 ostatu-emaile izond/iz

Begira, anaia ostatu-emailea; zure erreguek behartuta etorri naiz zure etxera bazkaltzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Ostatu-emailearen etxera heldurik, zehatz-mehatz kontatu zioten haietako batek ametsetan ikusitakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Migel aitatxi zena gaztetan bezala, nire ostatu-emaile Jehane Lapeyrère ere zapatagina zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Asmazioa berriro erakuts ziezaiola erregutu zion ostatu-emaileari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

9 ostatu etxe (orobat ostatetxe)

Alpe Garaietan, izoztegien oinetan [...] dauden ostatu etxe guztiek bezala, Schwarenbacheko bentak Gemmiko mendiartean dabiltzan bidaiariei babeslekua ematen die.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 275. orr.

Oihal finezko txano eder bat, marta-larruz azpikotua, zeina ostatu-etxe on batean lapurtua baitzuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Hogeita bi urte zeramatzatek hiri honetako aire ustelduak inguraturik bizitzen, bazter guztietan etxe zikinetan edo hirugarren mailako ostatetxeetan bezalako kiratsa dagoen tokian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Enperadorearen guardia Hungriako Erregea izeneko ostatetxe batean zegoen ostatuz, San Estebanen katedralaren ondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

10 ostatu hartu

Hoteletan ostatu hartzea ere maite zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Desengainatu egin nuela han bertan, Palace-n, ostatu hartuta ez nengoelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

Artur erregea, Kamelotera itzultzerakoan, Eskalot gazteluan gelditu zen ostatu hartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 26. orr.

Kristauok, nirean ostatu hartu nahi baduzue, gogoz onartuko zaituztet nire etxe barruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.

Ingelesek aberatsen etxeetan hartu zuten ostatu, alemanen tokian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.

Bilboko pentsio batean ostatu hartu eta hantxe bizitzen geratu zen Lauaxeta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.

Hementxe har dezakegu ostatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Goiz batean, 1938ko udan, goizeko zazpietan deitu ninduten ostatu hartuta nengoen etxeko beheko telefono publikora.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Argi zegoen han ostatu hartuek kandela batez edo lanpara batez errez hiltzen zituztela zimitzak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Petirisantzek ez du ba ostatu hartu gurean?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

11 ostatu-hartzaile

Bikote zaharrak uda oro alokatzen zuen gela, baina zakurra sekula ez zen ostatu-hartzaileen lagun egiten. Egun zikinen ondoren errituzko bainura joan behar ote zuen galdetu zion Taibelek, baina hilekoari dagozkion legeak ez zirela ostatu-hartzaile lizunarekin elkartzen zirenengana iristen esan zion Humirzahk.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

· Horretan ere, goiz hasierako zorte txarrari marro egina niola iduri zuen, Gomez de Seguraren hozkailuak ez baitzuen ostatu-hartzailerik falta: emazteki bat, huts egite mediko baten erruz zendua, nonbait, forentseak ehiza-trofeo baten gisara erakusten ziona argazkilariari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako ostatu (3); eman zion ostatu (3); etxean ostatu eman (3); hartu genuen ostatu (4); hartu nuen ostatu (4); hartu zuen ostatu (13); hartu zuten ostatu (10); hartzen zuten ostatu (3); herriko ostatu (9); miarritzeko ostatu (3)

ostatu aurrean (3); ostatu barnean (5); ostatu barnera (3); ostatu batean geratu (3); ostatu batean sartu (4); ostatu batean sartzen (4); ostatu batera joan (5); ostatu berean (6); ostatu berri (3); ostatu bila (6)

ostatu emaile (4); ostatu eman (21); ostatu eman zion (5); ostatu emateagatik (3); ostatu ematen (7); ostatu eske (3); ostatu eta jatetxe (3); ostatu har (5); ostatu hartu (41); ostatu hartu zuen (6); ostatu hartu zuten (4); ostatu hartua (3); ostatu harturik (3); ostatu hartuta (17); ostatu hartutako (4); ostatu hartzea (8); ostatu hartzeko (10); ostatu hartzen (9); ostatu hartzen zuen (3); ostatu hartzera (5)

ostatu izan (3); ostatu jabeak (3); ostatu jatetxe (3); ostatu merke (3); ostatu ttipi (6); ostatu txiki (8); ostatu txiki batean (3)

ostatu xoko (6); ostatu xoko batean (3); ostatu xokoan (4); ostatu xume (3); ostatu zahar (3)

ostatua eman (4); ostatua eta mantenua (3)

bihotzeko ostatuak (4); ostatuak antolatzen (7); ostatuak antolatzen du (4)

afaria haramboure ostatuan (3); aintzileko pekoitz ostatuan (3); arrosan katina ostatuan (4); astelehenean bonnet ostatuan (4); bazkaria agerreko ostatuan (3)

ostatuan afaldu (3); ostatuan afaria (3); ostatuan apairu on (3); ostatuan bazkaldu (3); ostatuan bazkaria (4); ostatuan berean (3); ostatuan bertan (7); ostatuan bildu (3); ostatuan bizi (4)

ostatuan elgarretaratu (4); ostatuan hartu (3); ostatuan iragan (8); ostatuan iragan dira (3); ostatuan izan (4); ostatuan izanen (9); ostatuan izanen da (7); ostatuan jokatuko dira (4); ostatuan lan egiten (3)

ostatuan sartu (17); ostatuan sartu zen (3); ostatuan sartu ziren (4); ostatuan sartzen (7)

ostatuan zegoen (3); ostatuan zeuden (4); pausuko xaia ostatuan (12); plazako ostatuan (4)

zubiondoa ostatuan jokatuko (4)

ostatuaren aitzinean (5); ostatuaren barnean (3); ostatuaren ondoan (3); ostatuaren parean (3)

bihotzeko ostatuek (3)

bihotzeko ostatuen (5)

aingira jatea ostatuetan (5); karriketan eta ostatuetan (6); ostatuetan sartzen (3)

ostatuko ate (7); ostatuko atea (12); ostatuko atea ireki (4); ostatuko bezeroen (3)

ostatuko emakume (3); ostatuko emakumeak (4); ostatuko etxekoandrea (4); ostatuko etxekoandreak (5); ostatuko etxekoandrearen (3); ostatuko gela (4); ostatuko gelan (5); ostatuko gelara (3); ostatuko gurdi (3); ostatuko gurdi atetik (3); ostatuko harrera (3)

ostatuko morroia (3); ostatuko morroiak (7); ostatuko mutikoa (3); ostatuko nagusia (3); ostatuko nagusiak (5)

ostatuko zerbitzari (6)

trinketeko ostatuko (3)

auxotea ostatukoek (3)

ostatura hurbiltzen zen (3); ostatura iritsi ziren (3); ostatura itzuli (14); ostatura itzultzen (3); ostatura jo (3); ostatura joan (10); ostatura joaten (3); ostatura sartu (8); ostatura sartu zen (4)

ostaturat deituz (11); ostaturat zuzenean (12)

ostatutik atera (6); ostatutik atera zen (3); ostatutik ateratzen (3); ostatutik irten (7)

dago ostatuz (3); etxean ostatuz (3); haietan ostatuz biziz (3); ostatuz biziz (3); ostatuz egon (3); ostatuz ostatu (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus