Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tabako landareetatik giza proteina bat lortu du NUPeko talde batek. Tabako-belarra erretzeko paperean biltzen ari zen. Berria - Gaiak 2006-03-21
Tabako-belarrezo zigarrotxo bat biltzen ari da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.
Ez zelako garaiz heldu tabako-hostoen harrak astintzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.
ik tabakorri.
Histua deplauki emaiten du, bularrak, selauruko tabako hostoak iduri, xukatuak balitu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.
Tabako ihartuaren hostoa. Berria - Kultura 2006-02-12
Gero, lehen tabako-soroak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen; hosto lehorrak Arkale tabernariari saltzen zizkion gero. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Inguruan tabako-sailak, erretenez bereziak, giza lan txukun eta zuzenak, baina gizakirik inon ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Tabakoak bularraldean ezartzen duen hersturatik laxoago zeuden ene birikak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.
Ezpain-arte mehea eta tabakoak herdoildutako hortzak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.
Tabakoak kraskatutako ahots bat entzun nuen nire gibelean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Ondo asko zekiela zer den kea, bolborarena ez bada, bai behintzat tabakoarena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Nire iritziz, pipa erretzea tabakoa sudurretik hartzea baino askoz ere osasungarriagoa da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.
"Zer tabako erretzen duzu?", galdetu zion Martinek Cesarri lurrean zegoen zigarroari begira. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.
Pakete bat tabako erostea dela edo kanpoan ikasten ari den lagunari gutuna idaztea dela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Zigarro puru onaren oinarrizko baldintza -hala zioen berak- tabako ona baita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.
Tabakoa atera eta, eskaini gabe, zigarro bat piztu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.
Sukaldera sartu ginen, eta ni, usadioan bezala, poltsikoak husten hasi nintzen mahaira: tabakoa, kartera, giltzak [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.
Haien komertzioan badira oihalak, tabakoa, bihia, armak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.
-Tabakoa behar nikek oraintxe... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.
-Tabakorik ez diat, baina sua bai. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Lasterka joan ziren eskolara, berandu, mahaian tabakorako eta metrorako dirua utzita niri. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.
Tabakoaren Aurkako Espainiako Legeak aztoratuta dauka Bizkaian ostalaritza mundua. Berria - Euskal Herria 2006-01-04
Tabako xeherako erabiltzen zuen narruzko toxa zabal-zabalean zeukan mahai gainean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 55. orr.
"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako". Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.
Josebak, orain, tabako beltza erretzen du, ez garai bateko belar usaintsu hura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.
Tabako gorri amerikarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Tabako gorriaren usain arina: enplegatuek erretzen dute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.
Charly ene ondoan zegoen, bere ezker eskuko ahurraren gainean hosto pikatu idorrak tabako gorriarekin nahasten ari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.
Erretzeari ere ekin zion berriz, usain jasangaitzeko tabako mentolatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Eguraldi bustiaren eta tabako merkearen urrinak nahasten ziren Papuneko taberna zokoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.
Hi hantxe hago, heure gelan eserita, uxuala edaten, uxuala suelto, eta tabako gozoa erretzen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.
Puruari kosk txikia egiten zion ipurdian, tabako malgu eta freskoaren zirkulu bat erauziz. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.
Tabako ingelesaren usain lodia aditzen diat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.
Tabako turkiarraren usain gozo-mikatza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Estankoan erositako tabako espainola, kontrabandoan lortutako holandarra piparakoa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 55. orr.
Isilik gelditu da, pipako tabakoa txotx bategaz harrotzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.
Mastekatzeko tabakoa bezala, minutu bakoitza ahoan batera eta bestera erabiltzen zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.
Puruak etxetik gertuko tabako-dendan erosten zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.
Sorbonako tabako-kafetegian izan zen, taberna hartan elkartu ohi ginen eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.
Tabako makinara hurbildu naiz denbora egitearren: Camel pakete bat. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.
Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 32. orr.
Plastikozko poltsa bat hartu eta Dunhill tabako pakete bat atera zuen handik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.
Aitak tabako-poltsa atera, eta zigarro bat bildu zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.
Mahai gainean pipa luze bat eta tabako zorro bat zeuden. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
Tabako-errautsa ageri zen zamauan barreiaturik ik beherago 8. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.
Lupe Velezen buzoian tabako koloreko gutunazal bat dago erdi aterata eta hartzekotan egon naiz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.
ik beherago 10. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Arropak tabako usaina hartuko lukeela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Tabako zaporea mingainetan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.
Doi-doi hartu nuen eskuetan tabako kiratsa zerion jaka pisu hura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 24. orr.
Aurreneko tabako-bafadarekin batera gogoratu naiz. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.
Lupe Velezen buzoian tabako koloreko gutunazal bat dago erdi aterata. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.
Kanpo aldean berezko tabako-geruza duten eta ez duten puruen arteko desberdintasuna. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.
Tabako erretzaileek ahoko minbizia izateko bost aldiz arrisku handiagoa dutela. Berria - Gaiak 2004-02-01
Puru hauek [...] faltsuak dira, esan zion tabako saltzaileak, egin zion hurrengo bisitan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Orain ez da esklabo eta tabako trafikatzailerik baizik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.
Tabako eta alkohol tasetan iruzurra 4.600 milioi eurokoa izan zen 1996an Tabako enpresa guztiek baldintza beretan lehiatzeko eskatzen dute. Berria - Ekonomia 2004-11-17
Altadis tabako konpainiak gaurtik aurrera zigarro marka gehienen prezioa 15 zentimo garestituko duela jakinarazi du. Berria - Ekonomia 2004-05-16
Donostiako Tabako Fabrikan izaniko ekitaldira agertu zirenen zerrenda. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 129. orr.
Bere zigarroaren belarrak ezti usaina botatzen zuen, pipa-tabakoa bailitzan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.
Hala nola, Baiona barneko tabako bulego guziak hetsirik egon diren, gutiz gehienek grebaren arrazoinen ageria gainean paraturik. Herria 2003-10-23
Xartelak salgai Urruñako turismo-bulegoan, Dongaitz trinketean, Garmendia tabako bulegoan [...] eta Baionako Elkar Mega Dendan. Herria 2005-12-01
Saltegietan, farmazietan, tabako bulegoetan eta medikuen kabineteetan ere gertatzen dira lapurretak, gauez. Berria - Harian 2005-07-21
· Azkarki segitua izan da tabako bulego zainen greba joan den astelehenean Ipar Euskal Herrian. Herria 2003-10-23
Gaueko hamaikak ziren eta, etxetik hurbil, bi kale harantzago, goiztiri arte zabalik egoten zen tabako denda bat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 39. orr.
High Streeteko tabako dendaren gainean zegoen kafetegia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Ardandegiari tabako denda gehitzea lortu zuen azkenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.
Gergorioren keinuak jakinaren gainean jarri ditu tabako-dendako bezeroak. Berria - Kultura 2004-08-18
Zubipetik egun argira atera zen eta eguna hasteko, lehenbiziko gauza egin zuen tabako denda batera sartu tabakoa erostera. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 47. orr.
Puruak etxetik gertuko tabako-dendan erosten zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.
Sartu-irten bat egin nahi nuke, tabako-dendan zigarro bat erosteko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.
Aguardient pitxer bat eta tabako errauts paket bat eman zizkioten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 297. orr.
Tabakoak emaiten zidak niri hatsa... -eta atergabe eta geldigabe erretzen zuen, tximinia bat iduri, edo tabako-hautsa sudurreratzen zuen, bertzerik ezean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.
Noizean behin tabako-hauts mordoxka itzelak sartzen zituela batean sudur-zulo batetik eta bestean bestetik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.
Nik husten nion beti paketea tabako-ontzi beltzera, beraren eskuek dardara handiegia baitzuten eginkizun hori tabako-hautsaren erdia lurrera isuri gabe egiteko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.
Hartu zuen liburu baten gainetik doktorearen tabako hautsetarako kutxatila, eta bere jabearen burura jaurti zuen zabal-zabalik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.
-Ikaragarria da... -esan zion diademadun emakumeak mahaiburuko gizon aurpegi luze tabako-kolorekoari-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.
Zilarrezko belarridun oinetakoak erabiltzen zituen, galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea, Espainiako modura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Nik husten nion beti paketea tabako-ontzi beltzera, beraren eskuek dardara handiegia baitzuten eginkizun hori tabako-hautsaren erdia lurrera isuri gabe egiteko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.
Afifi andereak tabakontzi batetik bi zigarro atera zituen eta biak atseginez hasi ziren erretzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.
Behin ere baino xaloago, zigarro bat eskaini zidan, zilar nikelatuzko tabakontzi trinko batetik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 171. orr.
Gero, plastikozko poltsa bat hartu eta Dunhill tabako pakete bat atera zuen handik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.
Eskuetan zeraman tabako paketeari azazkalekin estalkia kendurik, zigarro bat eskaini zidan berea hartu baino lehen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.
Segidan tabako paketea atera, zigarro bat piztu eta atxiki luzea emanda pasatu egin zidan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 136. orr.
Han sartu zen Mikel tabako pakete bat erostera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 45. orr.
Ikasketa-buruak, mahai gainetik tabako-pakete bat harturik, zigarro bana eskaintzen die ertzainei. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.
Bazkariaren hondarretan daude, eta Martak tabako paketea -gorria- ateratzen du poltsatik txiskeroarekin batera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 176. orr.
Zerbait gorri bereiziko du orri zabaleko belar batzuen artean, tabako pakete baten azala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Kosto harria, tabako pakete baten zelofanean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Tabako pakete baten tamainako biblia txiki bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.
23.322.942 tabako pakete saldu dira urtarrilean Hego Euskal Herrian, iazko urtarrilean baino 817.372 pakete gutxiago. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Zilarrezko tabako-toxa erosi zuen kontsulak, eta, hura itsasontziko kutxan gordeta, abiatu ziren Buenos Airesera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.
Hezetasuna alde guztietatik sartzen duk: ohe-jantziei, barne-janzkiei, liburuei, tabako-toxari, ogiari, den-denari sartzen zaiok. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
Paul D-k bere txalekoa arakatuta atera tabako-toxa txiki bat, eta Sethek alaba aldameneko gelara zeraman bitartean, bera toxaren barrukoan eta sokaren txibistan murgildu zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 36. orr.
donostiako tabako fabrika (3); donostiako tabako fabrikan (8); sorbonako tabako kafetegian (3); sorbonako tabako kafetegiko (3)
tabako beltz (4); tabako bila (4); tabako bulego (4); tabako denda (10); tabako denda bat (3); tabako dendako (10); tabako dendan (7); tabako dendara (7)
tabako enpresa (3); tabako fabrika (21); tabako fabrikak (5); tabako fabrikako (18); tabako fabrikan (31); tabako fabrikara (7); tabako fabrikaren (19); tabako geruza (3); tabako gorri (3)
tabako izpiak (3); tabako kontsumoa (5); tabako landareetatik (3); tabako makinak (4); tabako makinara (3); tabako marka (3); tabako merkearen (4)
tabako orria (3); tabako pakete (11); tabako pakete bat (6); tabako pakete baten (3); tabako paketea (13); tabako poltsa (4); tabako produktuak (3); tabako saltzaile (5); tabako saltzailea (3); tabako saltzaileak (7); tabako saltzailearen (6); tabako saltzaileek (5); tabako saltzaleak (3); tabako toxa (3)
tabako usaina (10)
tabakoa atera (5)
tabakoa eman (3); tabakoa erosi (4); tabakoa erosteko (3); tabakoa erosten (3); tabakoa erostera (6); tabakoa erre (7); tabakoa erretzea (21); tabakoa erretzea debekatzen (4); tabakoa erretzea galarazi (3); tabakoa erretzeak (3); tabakoa erretzearen (3); tabakoa erretzeari (3); tabakoa erretzeko (4); tabakoa erretzen (24); tabakoa eskaini (4); tabakoa eskatu (3); tabakoa eta alkohola (4)
tabakoa saltzea (4); tabakoa saltzeko (7); tabakoa saltzen (4)
tabakoa utzi (5); tabakoa uzteko (5); tabakoa uzten (3)
hiltzen ditu tabakoak (3); tabakoak eragindako (8)
tabakoaren eraginez (4); tabakoaren gaineko (5)
tabakoaren inguruko (5)tabakoaren ke (3); tabakoaren kea (10); tabakoaren keak (6); tabakoaren kontra (4); tabakoaren kontrako (20); tabakoaren kontrako legea (5); tabakoaren kontsumoa (10); tabakoaren legea (8)
tabakoaren ondorioz (7); tabakoaren prezioa (4); tabakoaren prezioak (4); tabakoaren prezioen (3); tabakoaren publizitatea (5)
tabakorik gabeko (13); tabakorik gabeko mundu (3); tabakorik gabeko nazioarteko (4)