Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mentxuk erlaxatzeko ariketa moldean eusten zion atzamar arteko tabakorriaz zigarroa osatzeari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 56. orr.
Jatekoak eta tabakorria erlaitzean ipinirik, arretaz begiratu zien bi solaskideei. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.
Tabako orria ekartzen genion eta pezeta bat ordaintzen zigun. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.
Sudur parera eraman zuen aurrena, begiak itxita usaintzeko, eta belarri ondora gero, puntuan lehortutako tabakorriaren grakada fina sumatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 201. orr.
Gero, bere pipa bete zuen tabako-orriarekin eta atxiki luze bat eman zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Tabako-orri bat paperean bildu, ertz biak busti eta batu, eta zigarro bildu berria eskaini zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Zigarroa prestatua zuela ahaztuta, berriro ateratzen zuen tabako orria eta papera, eta beste zigarro bat egiten zuen, trebeziarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.
Lipar batez denda txikiari begira geratu zen, purugileak bere atzamar tindatu eta finez tabako-orri hauskorrak nola erabiltzen zituen erreparatuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.
Partagasen lana egiten duen / ene lagun poetak / tabako orrietan / idazten ditu / bere poemak, / eta gauean bil-bil eginda / ekartzen dizkit, / puruak errez / nik bere poesia / dasta dezadan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 25. orr.