Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suntsitzaile (163 agerraldi, 43 liburu eta 54 artikulutan; orobat suntsitzale g.er.) 1 izond suntsitzen duena. ik suntsigarri. (pertsonak eta kidekoak)

Horixe da historiaren aingeru suntsitzailea: aurrerapenak bere hondakinak ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Herrialde horiek guztiak tartariarrek sakailatu zituzten, eta nazio suntsitzaile hori bizi da bertan, bazter haiek kutsatzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

2 (gauzak)

Elurrak dena ezkutatzen du, baina elurra ez da suntsitzailea, egunen batean estali duen hori suntsitu gabe eskainiko du berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 330. orr.

Hiri suntsitzaileko zenbait magistraturi, edo armada suntsitzaileko buruzagi batzuei, heriotza-zigorra emateko agintzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Eta tematsua behar da izan, parean daukagun boa suntsitzaileari ihardokitzeko.  Herria   2004-12-16

Orduko bonba suntsitzaileen lekua, ordea, literaturak hartuko du oraingoan.  Berria - Kultura   2004-08-13

Oroitzapen hura [...] haize erauntsi suntsitzailea bilakatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 304. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Gogo suntsitzaile batek menderatu nau, eta pentsatu dut Three Riverseko zabortegira eramango nituela gauza guztiak, gorilaren koadernoa bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Haur-bulkaden frustrazioak haserrea sortzen du, gorrotoa, eta gurari suntsitzaileak [...], autoritate zapaltzailearen aurka zuzenduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.

Depresio suntsitzailea (eta are hilgarria) ager daiteke, hasierako pozaldiaren ondoren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Merkataritzak sendatu egiten ditu aurreiritzi suntsitzaileak. kapitalismoaren eromen suntsitzaile hori geldiarazteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Harreman hori suntsitzailea izaten da sarritan, baina, beste batzuetan, berriz, onuragarria izan daiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Bada, hala ere, beste bide zabal bat, espiritualki suntsitzailea den mundutartasun berberera daramana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Natura, Lukreziorentzat [...] indar sortzaile ez ezik, indar suntsitzaile ere bada. bere aberri eta gerra osteko gizarteari buruzko epaiketa erabat suntsitzailea plazaratzen du Thomas Bernhard idazle austriarrak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Lukreziok badu baita natura, sortzaile ez ezik, suntsitzaile ere baden pertzepzio zorrotza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Gure alde suntsitzailea Natura sortzaile-suntsitzaile, infinitu-finituaren ikuskera honetatixe dator Lukrezioren obraren dramatismoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

4 (izen gisa)

Suntsitzailea joan-etorrian zebilen, eta biktima... non zen biktima?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Bai, badator suntsitzailea Babiloniaren aurka: preso hartzen dituzte gudariak, gudu-indarrak porrokatzen.  Elizen arteko biblia   Jr 51,56

Amore eman zion bere suntsitzailearen indar zapaltzaileari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

Beraz, zuzenbide horrek ez zituen suntsitzaileak berak ere suntsitu behar.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

[Klorofluorokarburoa], ozonoa jan eta jan, urteak hor goiko geruzetan irauten duen gas ozono-suntsitzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Norbaitek galdetzen badik nork itsutu dian begi bakar hori, esaiok Ulises hiri suntsitzaileak egin diala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

Naziak munstro kultura-suntsitzaile hutsak baldin baziren, nola zitekeen barbaro haiek Ahnenerbe erakunde kulturala sortu izana?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

-Herio bihurtu naiz; mundu-suntsitzaile -errezitatu zuen Oppenheimerrek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

politika suntsitzailea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus