Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria. Elizen arteko biblia EsZ 27,4
Borroka suntsigarriak eragindako kalteak konpontzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Auschwitzeko gartzela suntsigarriak ere Polonian dira. Herria 2002-08-08
Ezbehar suntsigarriak jo eta zapalduko zaituzte. - 0. orr.
Psikean ondorio suntsigarriak eragiteko gai ziren armaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.
Hain gogor sufritu zuten donostiarrek izurrite hura, non federa jo behar izan baitzuten haren eragin suntsigarriei aurre egiteko. Askoren artean «Rataplan» - 23. orr.
Bi mundu-gerren esperientzia suntsigarriaren ondoren, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.
Edonork izan dezake eskura sekula izan den armarik suntsigarriena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 225. orr.
-Utzi Ostolaza bakean, aditu?! -begiratu suntsigarria egin zion Iturbidek-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 179. orr.
Diruak dakar beste guztia [...] eta diru askok, are eta makina suntsigarriago bat dakar berekin: boterea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
Haren irribarre argitsua laborri urragarriz eta suntsigarriz betetako begirada bihurtu zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.
Ez zen haren kontrako inbidia, haren aldekoa baizik, mirespenezkoa, ez suntsigarria. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.
Estimua baino gartsuagoa zen sentimendu batez gainezka zeuden haien bihotzak, eta elkarrekin egoteko aukera ugariak [...] bien barneko bakearen suntsigarri gertatu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.
Bilgarri eta ontzi auto-suntsigarri edo [...] jangarriak hedatuko dira, birziklapena osatzen laguntzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.
Europaren dinamismoak ordea, zibilizazio bakarrean baina gune askoren milaka urteko etsaitasunean sustraitua egonik, gene auto-suntsigarrien zama du bere baitan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.