Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
suntsikor 1 izond erraz suntsitzen dena, suntsitzeko joera duena. ik galkor.
Ikusi behar handik harat zaku suntsikor batzu ez litazkeenetz baliatzen ahal… Suntsikor diren gauzetan maitasuna jartzea gauzak Jainkoaren gainetik jartzea da. Herria 2005-10-20
Banekien arratsalde hura suntsikorra eta laburra izango zela. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.
2 suntsigarria.
Agresibitate suntsikorrik gabe. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.
Gezurrean oinarritutako politika hor ere, sekula aurkitu ez diren Irakeko arma suntsikor famatu heiekin! Herria 2004-03-25
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
arma suntsikor (3)