Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta honen argitan nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino [...] ustelezinak galkorrak baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.
Produktu galkorren garraioan oso garrantzitsu da Gasteizko aireportua. Berria - Ekonomia 2004-09-10
Sorkariaren edo Sortzailearen maitasunak ernaltzen du hitz hau, hots, izadi galkorraren, edo egia aldaezinaren maitasunak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 310. orr.
Gure gorputz galkorra arimarentzat zama baita. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 227. orr.
Perfekziozko idazkia, idazki hura zeinetik ezein hitz ez baitaiteke kalterik gabe alda, huraxe da galkorrena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
–Hosto galkorreko zuhaitza da bizitza –dio gizonak–. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.
Dena erromako zubia bezain galkorra zela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Karea eta harea ugari jartzen badira, paretak ur asko izango du eta ez da hain galkorra izango, eta ondo sendotuta, iraun egingo du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
Eskultura Galkorren Habanako Jaialdi Nazionala egin zen atzo. Berria - Kultura 2004-06-27
eskultura galkorren (3); eta galkor (4); eta galkorra (7); galkorra da (3); gauza galkor (3)