Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andre zahar horrek sumindu egiten nau. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.
Beharbada, edozein gizoni onartuko zion, egiazki, gonbidapena: ideia horrek ez ninduen sumindu, baina jeloskortu bai, zeharo sentimentaldu alegia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.
Kezka bat huraxe, neure onetik atera eta zeharo sumintzen ninduena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.
-Ez al hau sumintzen gizon batek gure kalezuloko neska batekin horrela jokatzeak? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.
Sumindu egiten du hitzak airean zintzilik uzteko Petrusen ohitura horrek. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.
Sekretua argitara izanak aurrena sumindu egin zuen Selim Aluan, baina handik gutxira ezaxolati agertu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.
Supituki -begiko minak sumindu egiten ninduen- maldizioka hasi nintzen bere aurka. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.
Tristatu eta sumindu egin zuen entzuten zituen solasaldi zatietan gaztelania nagusi zela jabetzeak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Erabaki hark asko sumindu zuen Goñi II.a eta horrek bere samina agerrarazi du ahal izan duen guztietan. Berria - Kirola 2004-03-20
Jaurlaritzaren ekintzak Espainiako Gobernua sumindu zuen. Berria - Ekonomia 2004-10-31
Zeuen Egilea sumindu zenuten, sakrifizioak, ez Jainkoari, deabruei baizik, eskainiz. Elizen arteko biblia Ba 4,7
-Ez inor sumindu -esan nuen nik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.
Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz. Elizen arteko biblia Ef 6,4
Gauzarik samurrena, bihotzari hitz egiten dion oro, sumin dezakeen oro, eta merezi izan ez duen jainkoen mendekua nozitzea onartzen du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.
Malkoak isurtzeraino sumindu zen, haserre biziz oihukatu zuen azpijokoan ari zirela beraren kontra. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.
Ez daukazu sumintzeko arrazoi bakar bat ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.
-Zer? -sumindu zen bat-batean komisarioa-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 178. orr.
Ez, behintzat, nire aurrean!, sumindu zitzaidan aita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 27. orr.
-Ez -erantzun zion berehala, asaldaturik bat-batean, sumintzen hasita-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.
Honek txunditu egiten du gizaki zuzena, errugabea sumindu egiten da maltzurraren aurka. Elizen arteko biblia Jb 17,8
Robespierre sumindu egiten da Saderen ateismoaren aurrean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Sumindu egin zen eta kolerak hartu zuen atzera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.
-Bai horixe, badut zertan sumindurik, heriotza opa izateraino sumindu ere- erantzun zion Jonasek. Elizen arteko biblia Jon 4,9
Ene jauna, ez zaitez sumindu; ongi dakizu herri hau okerrera emana dela. Elizen arteko biblia Ir 32,22
-Nik ere ez dut semea zure alabarekin ezkonduko -sumindu zen Nur Al-Din. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.
Samindu eta sumindu zitzaidan apeza, erranez ezen, errespetua eta begirunea zor niola Jainkoaren ministroa zen aldetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.
Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna, zuek suntsitzea erabakitzeraino sumindua. Elizen arteko biblia Dt 9,19
-Atzerritar hori: nire bihotza ez duk hutsarengatik sumintzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.
Ama sumindurik eta arnasestuka hurbildu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Haizeak aldizka baretzen eta sumintzen direnez eta biltzean berriz jotzen, eta, jarkitzen zaienean, atzera egiten dutenez, lurrak maizago egiten du hondatzea mehatxu, hondatzen den baino. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.
Agureak eztitu egin zuen bere jarduna, gizon suminduarekin adiskidetze aldera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.
Horrek bai baitzuen eraginik bere izaera oldarkor eta suminduan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.
Heriozko arnasestu sumindu batek erdi jandako gorpu oraindik fresko hura alderik alde zeharkatu izan balu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
Odol suminduak batera eta bestera astintzen zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 153. orr.
-Lehen aldia? -ihardetsi zidan, filmeko emakume ederraren doinu erdi harritu erdi sumindu berdintsuarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
-Benetan? -ahots suminduarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.
Frantziskoren aita zen denetan sumindu eta erreminduena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.
Gorroto suminduak zein atxikimendu sutsuak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.
Izan ere, behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Sumindu aurpegia jarri eta esan zidan: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 195. orr.
Eztabada horiek sumindu dira azken egun hotan, igandetako lanaren auzi hori bera hor baita. Herria 2004-11-18
Giroa aintzina sumindu biharamunean, poliza, bost helikopteretan joanik, untziaz jabetu denean. Herria 2005-10-06
Edonola ere, zapalkuntzak jarraitzen badu, egoera sumindu besterik ez du egingo. Berria - Mundua 2004-04-17
aita sumindu (4); are gehiago sumindu (4); giroa sumindu (3)
erabat suminduta (4); harrituta eta suminduta (3); suminduta azaldu (3); suminduta zegoen (8); suminduta zeuden (4)