Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erresumindu, erresumin(du), erresumintzen 1 da/du ad sumindu, erremindu.

Hortzak estuturik, gizona madarikazioka eta biraoka erresumindu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

Florence Leaming dela-eta erresumintzea ere!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

Dena delakoa esaten dudala ere, gero eta gehiago erresumintzen baitzaitut, nonbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Erresuminduta dirudizu nirekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Jakin izan banu, ez nizun ezer esango, bota zidan Elsbethek erresuminduta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Erresuminduta eta amorruz beteta zebilen orain, begitan hartuak zituen bai talde hura eta bai mundu osoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.

Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz Auzo-etxeetako jende miseriatsu, zikin, beroak erresumindutako hura, haserretzeko prest egoten zen beti.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Keinu erresumindua egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Dagoeneko beste modu batera maite zuela sumatzen zuen Andresek; maitasun jeloskor eta erresumindu bat zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.

Maitale abandonatu edo senar ohi erresuminduak direla.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.

Gu desbideratutako erresuminduok, gu erook, "gizarteratu".  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 197. orr.

3 erre (irudizko adiera).

Zigarroen keak ere begiak erresumintzen zizkidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 34. orr.

Janaria nire ezpain erresuminduetara jaso nuenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erresumindu egiten (6); erresumindu egiten zuen (3); erresumindu zitzaion (3); erresuminduta zegoen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus