Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Entzuna duzue, ziur -erabakitsu, ozen ekin zion-, sukarra airean izaten dela, airea bera sukartu egiten dela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 87. orr.
Hozminez dardarka nengoen, sukartu antzean. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 51. orr.
Batzuek euren lohadar gaixoz sukartuak erreka izoztuetan sartzen zituzten, gorputz biluzia uhinei jaurtiz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.
Arratsaldero itzultzen zen, bere irakurketei ekiten zien sukarturik, eta gero, noizean behin, lapur baten gisa, mutiko baten esku zuria edo agian hanka laztantzen zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.
Horrela, sukarra airearen bidez zabaldu, eta aire sukartua gorputzeko zulotxoetan barna sartzen ahal dela, eta halaxe kutsatu izaten zaigula sukarra. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 87. orr.
Buru sukarturen batek sorgintzat jo dituen emakumeak urkamendira eramanez? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.
Maitasunari eta idazteari, ordea, bizia ere ematen zien, halako gogo sukartuaz eta neurtuaz. Nire irudimen sukartuaren gorabeheraren bat zela pasatu zitzaidan burutik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 255. orr.
Zimur ñabarrak ezpainen hantura sukartuaren bi aldeetara. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Natanael, narrazioko pertsonaia nagusi erromantizismoak joa, bere poema sukartu bat irakurtzen hasiko zaio Klara izeneko neska eder bezain konbentzional bati. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.