Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero lau egur puska hartu, brasan atxiki eta sutan botatzen ziren lau haizetara, kasu emanez ahatik ondoko oihanak ez suhartzeari. Herria 2005-06-23
Suharturik naiz, aitor dut, ikusirik gizon horrek [...] bere bihotzeko senari ergelki jarraikiz, nik ezin iritsi dudan zoriona aurkitu duela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.
Izan ere, "Jainkoaren maitasuna" hitzak entzun bezain laster, zirikatua, hunkitua eta suhartua sentitzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.
Danceny, erraten nuen neure baitan, eragozpenek suhartua, amodioz sutuko da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.
Xehetasun horietan guztietan hain erraz sartzen nintzen non aukera ezin hobea ematen bainion suhartzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.
Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
Lehenengo éoredaren abangoardiak orro egin zuen, itsaso suhartuak labarren kontra haustean bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.