Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskritura Sainduen irakurketa ozenak, himnoen kanta beroak, prediku suharrak Jainkoaren egiazki ohoratzeko maneraz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Atsekabeak goragalea eragin zion eta ezpainak otoitz isil suharrean mugitzen jarraitu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.
Behin atarian, agur musu suhar baten ostean, gizona taxi batean sartu, eta Junqueiron gora galdu zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.
Bere ama frantsesak sartu zion, nonbait, sentipenak besteri erakusteko gogo suhar hura. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.
Baliteke jende guztiak ohi duen bezala maitatzen dutenek zorion suhar bat sentitzea, nirea baino apalagoa agian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Desira suhar batek eragina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.
Irrika suharrez desiratzen nituen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.
Emakumeak dagoeneko kitatu baititu itxaropen eta grina suhar kontuak, baldin eta inoiz grina suharrik edota itxaropenik izan badu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 250. orr.
Buruzagien ideiak esku suhar askori eta jardun sutsuari esker burutuko ziren gero. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.
Plazaratu dituzten zezenak zezen adarluze, suhar eta nobleak dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 42. orr.
Laster talde sendo-suharra osatuko dute. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.
Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.
Gizon suharra naiz, eta zenbat eta arriskutsuagoa bihurtzen zaidan bizitza, orduan eta zoriontsuagoa naiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Euskaltzale suharra zen, biziki suharra. Herria 2004-09-30
Koldo Izagirrek sortutako pertsonaia suhar, herren eta erretxina. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 27. orr.
Gureak bezain gazte suhar eta argirik ez dago... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.
Ideologoek horrelako jendeak maite eta militante suhar deitzen dituzte. Egaxí txiki beltzaran horrek, inoiz berriro ikusiko ez dudan andaluziar suhar horrek, papiro batzuk sartuak dizkit, isilean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 130. orr.
Unibertsitateko korridore luzeetan, Condrenek, Sorbonako doktore eta predikatzailerik suharrenak irri egin zion sasi albisteari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Sua dariola jartzen du Temple kontu horrek, eta erreforma gizatiar baten aldeko suhar bihurtzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Funestik ekarritako zortzi zezen suhar toreatu ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 188. orr.
Suhar desiratzen baitut haren zoriona. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.
-Jenio bat zara, Stephen -esan zion Margaretek, suhar. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.
Suhar kontatzen ahalegintzen da, esapide zaharrak erabiltzen ditu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.
Eta hala ere, zuhur hitz egin; eta, batez ere, suhar lan egin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.
Batzuk hil bedika besteak bibaka denak suhar. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.
Ohi baino pixka bat suharrago saiatu nintzen hura gorteiatzen, beharbada Tomek ni mirestea nahi nuelako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.
· Valvo, zuhur izan ohi baita eskuarki bere adierazpenetan, suharxeago ageri da paziente batzuen emaitza pozgarrienetariko batzuen berri ematean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.
Egunero suhar-belarra hartzen dut beldurrari eta depresioari aurre egiteko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 145. orr.
Algara on batek gehiago lagunduko lidake hamar suhar-belarrek baino, baina barre egitea zer den ere ia ahazturik daukagu hemen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 145. orr.
Nire bisitari bitxi hark suharraren suharrez egin zidan oihu: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.
abertzale suhar (5); arduradun suhar (3); dei suhar (6); dei suhar bat (5); euskaldun suhar (3); gazte suhar (7); langile suhar (3); omenaldi suhar (3)
abertzale suharra (4); euskaltzale suharra (5); euskalzale suharra (4); guziz suharra (3); langile suharra (5)