Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Bulldogek ihesari eman dio heriosuhar. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.
Gizakiek ikusiko balute, heriosuhar egingo lukete ihes ikaraturik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 84. orr.
Pagasarriko gailurretik mairuak heriosuhar bidali zituztenak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 263. orr.
Heriosuhar urten du nagusiaren atzetik atea zarratuz bere gazteluan bailegoan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.
Han ziak heriosur zaldi gainean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.
Hostaiaren harat-honat heriosuar horri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.
Bejondeiela bai lehengo gizaldi bedeinkatu haiei, deabruaren kanoi-tresna horietakorik gabe, beroien heriosuhar beldurgarririk ez baitzuten izan ere Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.
Herio-suharrean oldartu nintzaien [...] bisitariek ahantzi zituzten azken galletei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
"Zer egin diozue ume gaiztaginok!" hasi zitzaigun heriosuharrean, arrastaka gela ilun batera eramaten gintuela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.
Eta heriosuharrean leihotik salto egin nian, Polixene malkotan utzita. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.
Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.