Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
squatter iz indarrean dagoen legearen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzen duen pertsona. ik okupa.
Talde batekin bizi zen, edota bizi izan omen zen, squatter modura denboraldi luze batez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 165. orr.
'Squatters' besterik ez ziren -gehitu zuen gidariak- insektoak bezalakoak! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 163. orr.
Besteak erran zion ez zekiela, berdin zela dena den, 'squatters' horiek aski zutela beste nonbaitera joatea. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 165. orr.