Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denok taldeka gindoazen: Kubaren aldekoak, okupak, komunistak, feministak, banakoak... Okupek Poliziaren bisitaren zain daudela jakinarazi zuten. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
'Okupen' kuartela. Berria - Euskal Herria 2004-08-27
Okupa belgikar batzuekin ari zen Ane, bere ingeles maila erakusten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.
Urgull mendiko okupa nintzen, desanparoaren beldurrik gabe, bakardadeak ez ninduen izutzen, ezta ilegaltasunak ikaratzen ere. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.
Martxa honetan Euskal Herrian / geroa dugu arraro, laster okupak egongo dira / Ertzainak baino gehiago. Berria - Kultura 2004-10-26
Herrizaingo Sailaren oharraren arabera, gaztea baserri batean atxilotu dute; okupa moduan bizi zen baserri batean. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Uda gau batez neska okupa bat ezagutu zuenetik neska horren heriotzerainoko bidaian Chrisek mutiko izateari utziko dio eta gizon bilakatu. Berria - Kultura 2004-09-04
Okupa itxura zuten, nolabait esateko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Horien artean, okupa taldeak, deportazioen aurkako taldeak, ikasleak eta langileak daude. Berria - Mundua 2004-12-03