Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soslai (181 agerraldi, 59 liburu eta 44 artikulutan) 1 iz aurpegiaren edo gorputzaren irudia alboetako batera begiraturik. ik profil.

Argazkia atera zioten Koldori: aurrez aurre lehenbizi eta soslaia gero.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.

Paisajeari baino gehiago Taniari begiratu nion, nire aurrean eseria, batzuetan soslaiez, bestetan aurrez aurre.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.

Aitzinean ditudan harkaitzetarik batek gizakiaren soslaia dauka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Irudiaren soslaia lausotzea ekarriko luke horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Ongi erreparatzen badiozu, fragata baten soslaia ikusiko duzu ate zatar honen burdinan ere, pintura beltzak guztiz estaltzea lortzen ez duen irudia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.

Zeru garbian elizen eta etxeen soslaiak marrazten ziren.Uhartearen eta Igeldo mendiaren soslaiek bat egiten duten punturaino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Koldo atxilotu zutenean ez zioten bere ezkerreko soslaiari argazkirik atera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Komandantziako leihoak argituak zeuden beheko solairuan, soslai bat ikusi uste izan zuen, enbarkaderora beha.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

Soslaian eginiko irudia da, harrigarrizko kemena dauka hain geldirik egoteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Ez nekien zer egin; soslaiez nekusan ohe ertzean eserita, oinutsik eta berokirik gabe jada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

Soslaiez jarri eta bere konkorraren bihurgunea Askatasun Anderearen koroaren angeluarekin gero eta baterago zetorrela ikusteko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

2 (izenondoekin)

Aurpegi luze haren soslai zorrotza nigana itzuli zen beste behin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

Orduan, mistoaren argiak dardara egin eta Joxeren soslai gorritua erakutsi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.

Hi soslai hits bat baino ez hintzen, ihesari emana, nire beste oroitzapenen antzera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

Eskuan zeraman kandelak haren soslai luzanga marraztu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

Hodeiertzerainoko erdi bidean, hiriaren soslai urdinxka ageri zen jada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.

Eskuin aldera joaz, Balda-Matheu kasinoko soslai berezia eta arbelezko bere teilatu desberdina nabarmentzen ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Ospitalearen soslai eskerga eta ilunak beldur ematen zuen.  Berria - Kultura   2006-02-02

Gauzek euren soslai lausoak aldatu egiten dituzte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Haren soslai lausoa etengabe mugitzen da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 56. orr.

Haratago, ia soslai beltz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

3 irud/hed

Eraso egin zaien kazetarien soslaia honakoa da: hiri handietan egiten du lan eta egunkari sentsazionalista berri horietako batentzat.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Hizlariaren soslai laburra ere egin zuen Torrealdaik.  Berria - Harian   2005-12-01

Erasotzaileen eta biktimen soslai jakinen bat badago?  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Aurrerantzean politiko idealaren soslai estandarrari erantsi beharreko ezaugarriak izango direla ulertu beharko dugu.  Berria - Mundua   2004-10-23

Irungo taldea ondo ezagutzen zuen norbait nahi zuten, eta helburua bete dute, Ruizek soslai hori ondo betetzen baitu.  Berria - Kirola   2004-03-02

Enriqueta Benitori elkarrizketa, eta soslaian, berriro: "txikia eta alua".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Zizeronengandiko Jakinduria kontzeptua nahiko abstraktua zen, Agustinen bihotzak irriki zuenaren soslaia besterik ez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soslaietan egon ohi dira bildurik gehienetan, soslai marraren noranzkoa biziro aldatzen den lekuetan batez ere. halaxe baititugu jende zuhur burutsuok, inguru-setioz eta soslai-erasoz, desbidez xuxen asmatzen bideak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina hizkuntza soslaiak direla eta, eraman dugun politikarekin, kezkaz bete ditugu administrazioko langileak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.

Ikusmenezko eremua inguru-soslai batez bi eremutan bereizteko modu bat izendatzeko proposatu zuten pertzepzioaren psikologoek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Karikaturak eginez, Solomon jaunaren tukan soslaiarena eta telefono kabinaren ondoan txistu joka zegoen morroi mozkotearena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.

Galdera aintzakotzat hartuz, dudarik gabe, hura gainditu beharreko eragozpen bat izango zela, eta inteligentzia soslai hori rebajatzen saiatuko zirela erantzun zion, gutxi asko.  Berria - Mundua   2004-10-23

• 6 adlag alboka, saiheska.

Bere buruari soslai begiratu eta belarri gaineko ile-orratz bat berregokitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

Soslai ikusten dute, behean, berrogeita hamar bat metrora.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus