Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sortegun iz jaioteguna. ik urtebetetze.
Ezkontza agiri frango baziren ere: ezkongaien izenak, sorterriak eta sortegunak adieraziak ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 211. orr.
Irailaren 8a Mariaren sortegun ekarria da eta egun hortan edo toki batzutan bezperan egiten dira gaur egun oraino beila kartsu batzu. Herria 2005-09-08
Bertze batzuek beren sortegunaren datarekin osatzen dute pasa-hitza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Jesuita nafarrak aldiz, tradizio osoari jarraikiz, gogor zeukan Mendekoste zela Egiazko Elizaren sortegun zuzena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.