Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tematu nintzen urtero hainbat aldiz liburuak igorri behar nizkiola, ez urtebetetzeetan edo Gabonetan bakarrik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.
Ez da gauza urtebetetzeak, santuak, urtehurrenak eta horrelakoak oroitzeko. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 89. orr.
Amaren urtebetetze hartan, aitak present bat egin zion: lepoko ikusgarri bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Igande arratsaldean nire urtebetetzea ospatu genuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.
Alabaren urtebetetzea izango da laster, eta oraindik ez dut harentzat oparirik erosi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 105. orr.
Hiru egunen buruan, Faraoiak urtebetetzea zuenez bazkari handi bat eskaini zien bere funtzionario guztiei. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.
Hogeita hamargarren urtebetetzea ere bakarrik igaro baitzuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.
Felix Ibarrondo oñatiar konpositorearen 60. urtebetetzea dela eta, [...]. Berria - Kultura 2004-04-01
Ez dakit urtebetetzea ospatzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 43. orr.
Ez zen urtebetetzea zoriontzeko postala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
1942ko urtebetetze hau aurrekoen ordaina emateko ospatu dugu, eta amonaren kandela ere piztuta eduki genuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.
Mahaia ia estalita zegoen Dudleyren urtebetetzeko opari guztien azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Astiro eta goibel bere opari eta urtebetetzeko txartel guztiak bildu eta oholaren azpian gorde zituen eskolako lanarekin batera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.
Urtebetetzeko festarik ez zen izan, jakina. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.
Heriotzaren urtebetetzeko jaia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 106. orr.
Ezusteko bat prestatu genion bere urtebetetzerako. Aitor Arana «Onan», 2000 - 130. orr.
Abuztuaren 24a Kalkutaren urtebetetzea dela diote denek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 135. orr.
Futbol klub handienaren urtebetetzea. Berria - Kirola 2004-05-21
Alde batetik, Hauspoz ekitaldia antolatzen duen elkarteak 30 urte egiten dituelako, eta, bestetik, akordeoiak berak 175. urtebetetzea baitu aurtengoa. Berria - Kultura 2004-06-25
Erakusketa hau estreinatua izan da, joanden ekainaren 30 ean, Uztaritzeko semenario ttipiaren 75 garren urtebetetzea kari. Herria 2001-08-09
Urtebetetzeek beti dakarte ospakizuna, eta hortik, jolas errazetik tira kazetariak, "Insurgentziak hogei hildakorekin ospatu du...". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 150. orr.
Eta ez deskuidatu gero erretzen uzten, Duddyren urtebetetze-egunean dena akatsik gabe nahi dut eta! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Gure neskatoak ematen du Windsor Gaztelura doala urtebetetze ospakizunen batera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.
Sekula ez zuela izan benetako urtebetetze-oparirik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 93. orr.
Eri zeudenei urtebetetze-postalak bidaltzea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Mahaia, tarta eta lorez hornitua, urtebetetze afari baterako prestatuta dago. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 181. orr.
Urtebetetze tarta zuten hura, bost urte lehenago izandako gertaera ospatzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.
Urtebetetze-jai bat antolatu nuen mutil haren andregaiarentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.
Julinhoren urtebetetze-festan, hementxe Rion. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 89. orr.
-Gaur, ezkontza-urtebetetze berezi bat ospatzen dugu, herri guzia han izanen da eta zuek ere gomit zarete. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 116. orr.
bere urtebetetze eguna (6); bere urtebetetze egunean (6); nire urtebetetze egunean (5)
urtebetetze batean (3); urtebetetze egun (4); urtebetetze eguna (24); urtebetetze eguna zela (3); urtebetetze egunean (30); urtebetetze egunean oparitu (3); urtebetetze eguneko (4); urtebetetze egunerako (3); urtebetetze festa (4); urtebetetze hau (5); urtebetetze hori (9); urtebetetze horren (3); urtebetetze opari (3)
andrearen urtebetetzea (3); bere urtebetetzea (7); haren urtebetetzea (4); nire urtebetetzea (15); nire urtebetetzea da (3)
urtebetetzea izan (6); urtebetetzea izan zen (4); urtebetetzea izango (3); urtebetetzea ospatu (8); urtebetetzea ospatzeko (6); urtebetetzea ospatzen (3); urtebetetzea zuen (3)
heriotzaren urtebetetzeko (4); urtebetetzeko festa (3); urtebetetzeko festan (3); urtebetetzeko opari (4)