Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sortalde (164 agerraldi, 48 liburu eta 3 artikulutan; cf ekialde 3174 agerraldi, 176 liburu eta 1195 artikulutan) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia sortzen den aldeari dagokiona. ik ekialde.

Sèvresko portzelanazko lau maisulan daude, lau estatuatxo airos eta dotore, lau puntu kardinalak irudikatzen dituztenak: Iparra, Hegoa, Sortaldea eta Sartaldea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Lau aurpegiko aingeru bat, Sortaldera eta Sartaldera, Iparraldera eta Hegoaldera, aldi berean doana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

Lau burdinak seinalatzen zuten ipar-hegoak eta sortalde-mendebalak norantz ziren.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Sortaldetik begiraturik ahate baten mokoaren itxura peto-petoa duelako deitzen da Duckbill.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Une misteriotsua duk: antzinako paganoek basoen erdian ospatzen zitean, debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Harriandi barreneraino heldu zen, kaiburuan itzuli eta portuari inguru eginez sortaldeko nasara joan zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

Norvegiar armada bat lagun, sortaldeko itsasertzean lehorreratu eta Jorvik-eko (York) gaztelua menderatu zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

Turkiarrak, sortaldeko europarrak, magrebiarrak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.

Sortaldeko merkataritza bera nazio handiek bi Indietan egiten dutenaren mende dago, eta Italiak gehigarri gisa jarduten du hartan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Arrazoiak arrazoi, baina, sortaldean dago mendebaleko euskararen indarra, Lea-Artibai eskualdean, Busturialdean, Durangaldean eta Deba arroan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Jeloskor zegoen Teodosiorekin, espainiarra hau ere, eta Sortaldeko inperioa kendu nahi zion hari, lehenago Sartaldekoa kendu zion bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· Mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.

2 (izenondoekin)

Asian, Afrikan eta Sortalde Hurbilean 100 bat milioi neskaren hutsunea ikusten zuen Unicefek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

1924. urtea zen, eta Corto Maltese Europara itzulia zen Sortalde Erditik, beste nonbait aditzera ematen diren abenturak bizi ondoren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

3 lurralde edo herrialde baten sortaldeko eskualdea; sortaldeko eskualdea.

Don Alejandro Glencoe, lehendakaria, sortaldeko etxalde-jabe bat zen, Brasilgo muga ondoan lurrak zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.

Egiptoan edo Asian zuen jatorria [...] eta erruz hedatu zen sortaldeko probintzietan eta santutegiak eraiki zituen Mazedonian, Kartagon eta Treveris-en.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.

Sortaldeko herrialde hartara joan zen bizitzera, adimen eta ezaguerari gailendu egin baitzitzaion berari ernetako grina.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Epai hori baieztu baizik ez dute egiten sortaldeko nazio batzuetako poesiaren jokamoldeek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

4 (-ko eta -en atzizkien eskuinaldean)

Deba arroan eta Bizkaiko sortaldean, berriz, euskara giputzaren "eragina" eta "kutsadura" besterik ez zuten ikusten.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.

Aitzindariei aditu dizkiezun ele berdinak bakegintzari lotu zitzaizkionetik Atlas mendietako sortaldearen duarretan gaindi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 42. orr.

Europako sortaldetik mendebaldera etorri zen gizon gazte bat da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

Etorbidearen sortaldeko leiho guztiak su eta gar ari zirela ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

5 jatorria Asian duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik ekialde.

Salmanek sortalde eta sartaldeko zibilizazioak sakon aztertzen ditu.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ezin uka daiteke Sortaldearen eta Sartaldearen arteko gorroto-maitasunak argitzeko saio bikaina denik.  Berria - Kultura   2006-01-31

Sortaldeko eta sartaldeko liburuz osatua zen liburutegi batera iritsi ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Idatzi horren gaia ispilu bat da, eta haren jabea, Sortaldeko tradizioaren arabera, Iskandar Zu al-Karnayn.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Hau guztia aldatu egin zen sortaldeko erlijioak hedatutakoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Ulertu genian sortaldean oraindik ere hiltzearen zentzu sakratu eta sinbolikoa ezagutzen dutela, eta baita hiltzearen esanahi ezkutu eta sinbolikoa ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

Gazteluko patioan mendetako pikondo bat zegoen, ixtorio xume-xumeak baizik kontatzen ez dakien sortaldeko jakintsu bat zirudiena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Iparraldeko artilezko gauzakiak eta oihalak, frantses ardoekin eta italiar merkatariek Sortaldetik ekarritako ehunekin eta bizigarriekin trukatzen ziren feria haietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Bere sorkideak Antzinako Sortalde Erdiguneko kulturetan kokatu ziren, Sumerren eta Egipton bederen.  Berria - Kultura   2004-05-20

6 ipar-sortalde ik ipar 21.
7 hego-sortalde ik hego1 12.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sortaldeko eta sartaldeko (3)

sortaldetik sartaldera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus