Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekialde (3174 agerraldi, 176 liburu eta 1195 artikulutan; cf sortalde 164 agerraldi, 48 liburu eta 3 artikulutan; orobat ekalde g.er.) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia sortzen den aldeari dagokiona.

Hiru zezen iparraldera begira, beste hiru mendebaldera, beste hiru hegoaldera eta beste hiru ekialdera; atzeak barnealdera zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,25

Horregatik komeni da jainkoen aldare guztiak ekialdera begira jarrita egotea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

Estepa hedadura neurrigabe hura, mendebaldetik ekialdera ehun eta hamalau gradu baino gehiago hartzen dituena, erbesteratze eta atzerriratze lurra da gaizkileentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Atzean, harrizko gotorleku erraldoia goratzen zen; ertza, ontzi baten gila bezain zorroztua, ekialdera begira zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Begiratu ekialderantz, Jerusalem, ikusi Jainkoak bidaltzen dizun poza.  Elizen arteko biblia   Ba 4,36

Leinu handia erdikoaren ekialdeko eskualdean bizi da, eta Omsk eta Tobolsk probintzietaraino hedaturik dago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren ereduaren gainean eratu ziren [...] kolonia-konpainiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Ekialdeko Europan, bestalde, pribatizazio-programak daude nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte handi baten sorburuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Orain etenda daude mendebaldeko eta ekialdeko Siberien arteko bidea eta telegrafo haria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Gero, Obot utzi eta Iie-Abarimen etxolatu ziren, Moab lurraldetik ekialdera dagoen basamortuan.  Elizen arteko biblia   Zen 21,11

Jordanez ekialdeko lurralderantz.  Elizen arteko biblia   Zen 21,10 tit

Izan ere, 1405 eta 1433 bitartean, txinatarrak Afrikako ekialdeko kostaldeetaraino iritsi ziren, Vietnam, Sumatra, Zeilan eta Aden-en barrena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Ekialdetik jotzen zuen haize leunak hodei zurien azken zarpailak bultzatzen zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

2 (izenondoekin)

Siria-k Ekialde hurbila adierazten du, Egipto barne. Beste eskualdeekiko merkataritzak (Latino Amerika, Afrika, Ekialde Hurbila eta Ekialdeko Europa), ez zuen manufakturen munduko merkataritzaren %16 baino hartzen. Nazio horiek, Ipar Afrikakoak eta Ekialde Hurbilekoak batera hartuta, garapen-bideko herrialdeetara zuzendutako nazioarteko zuzeneko inbertsioen guztizkoaren erreserben %5 baino gutxiago hartu zuten 1992an.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Azpimarratzekoa da nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte gero eta handiagoek, Ekialde Urrunean (Txinan, Vietnamen), lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan dutela sorburua (Hong Kong, Taiwan, Hego Korea eta Singapur).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Ekialde Urruneko Gizartearen atzean Gizarte Sinikoa aurkitzen dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 418. orr.

Xenofobia fanatikozko piztualdien erritmo hori berori bereiz daiteke Txinan, Ekialde Urruneko Zibilizazioaren historiaren epilogoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

3 lurralde edo herrialde baten ekialdeko eskualdea; ekialdeko eskualdea.

Ingalaterrako hego eta ekialdea eta Frantziako iparraldea har daitezke sistemaren zentrotzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

V-X mende bitarteko Europa gotorleku setiatu bat zen, ekialdean hungariarren inbasioei, hegoaldean musulmanenei eta iparraldean normandiarren erasoei ahal zuen moduan aurre egiten ziena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Ekialdeko kristautasun ortodoxoak, Mendebaldeko su-armaz hornituriko kosako aitzindarien konboietan Kama ibaitik Okhotsk-eko itsasorainoko bide luzea egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Siriako erregeek, inperioko probintzia ekialdekoenak bere zeuzkatenez -eta beraz, Indiak ere bai-, eutsi egin zioten [...] merkataritzari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Astrologiaren bitartez ere, arkitektoak ekialdea, mendebaldea, hegoaldea eta iparraldea ezagutuko ditu, eta baita zeruaren eraketa-sistema ere, eta ekinokzioaren, solstizioaren eta astroen ibilbideen berri izango du gainera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

4 (-ko eta -en atzizkien eskuinaldean)

Mordorko ilunpeetatik harantzago, eguzkia hodeiertzean agertzen zihoan, Erdialdeko Lurraldearen ekialdean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

Erromatar Inperioaren ekialdeko probintzietako jendeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

Asiako hiria da, Ural mendietatik hara kokaturik baitago, mendikatearen ekialdeko azken hegaletan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Mendi horiek, Itsaso Beltzaren ekialdean, Errusiako hegoaldean aurkitzen dira.  Herria   2001-10-25

Hadadezerrek Eufrates ibaiaren ekialdeko aramearrei etortzeko agindu zien. beste batzuk ibaiaren ekialdeko ertzean defentsa-eraikinak presaka eraikitzen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 10,16

Batticaloako probintzian, uhartearen ekialdean.  Berria - Mundua   2004-07-27

Mostar hiriko monumentua berriz altxatu dute, borroketan suntsitu eta 10 urte eta erdi geroago; hiriaren ekialdean festa giroan ospatu dute eguna.  Berria - Mundua   2004-07-24

Erdialdeko Ekialdera, Siriara, eta Egiptora joan zen Leonardo.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

Jendeen jatorria Afrikako ekialdean baldin bada eta hortik zabaldu baldin badira planeta osora, [...].  Herria   2001-10-25

Hegazti gripeak bi haur hil ditu, lehen aldiz Asiako ekialdetik at.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Beregondek harresiaren muturreko ekialdeko hegaleraino eraman zuen Pippin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Freetown hiriburutik Yengemako hirira, Sierra Leonako ekialdera, zihoala lur jo zuen atzo Nazio Batuen Erakundeko 20 bat funtzionario garraiatzen zituen helikoptero batek.  Berria - Mundua   2004-06-30

Asko kurduak omen dira, Turkiako Ekialde Urrun honetako jatorria dutenak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

Saulen garaian, agartarrak borrokatu eta menperatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,10

5 jatorria Asian duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik sortalde.

Antzinaroaz geroztik, Mendebaldea defizitarioa zen Ekialdearekin egiten zituen trukeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Frantzisko Ekialdera doa, hain zuzen gurutzatuen armada Damieta inguratzen ari dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko merkataritzak, aurrez hainbeste bide izan ondoren, bat bakarra izan zuen harrezkeroztik, eta Alexandria, etapa bakar bihurturik, asko hazi zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

6 ipar-ekialde (119 agerraldi, 25 liburu eta 67 artikulutan; ETCn 4.295 agerraldi; orobat iparekialde g.er. eta iparrekialde g.er.) ostertzeko zortzi puntu nagusietako bat, iparraldearen eta ekialadearen erdian dagoena. ik beherago 21.

Austrasiak gaur egungo Frantziako ipar-ekialdea, Alemaniako hego-mendebaldea eta Herbehereetako zati bat hartzen zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

Kurdistanen, Irak iparekialdean.  Berria - Mundua   2004-05-13

Danimarkaren mendeko uhartea, Kanadaren ipar-ekialdean, Australiaren ondoren munduko handiena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Eskuin aldera jarria dut arreta, ipar-ekialdera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Ramalatik 50 kilometro iparekialdera.  Berria - Mundua   2004-02-13

Hego ekialdetik ipar ekialdera zihoan lur arrasetik ia nabarmendu gabe, estepa bera zuela haran bakar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.

Ipar-ekialdeko haize hotz kontinentala iristen zaie.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Mediterraneo Itsasoaren siriar ertzetik Homo Agricola-ren ipar-ekialdeko aurrepostuetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Elurra ere egingo du toki askotan, ipar-ekialdeko haizeak eraginda.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Indiako hegoaldeko salerosgaiak Indo eta Oxus ibaietatik eta Kaspio itsasotik iristen ziren mendebaldera, eta iparrekialdekoenak, berriz, Seratik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

· Depresio horrek berak haize indartsurik ez normalean, baina bero lamadak bidaltzen ditu goranzka eta ipar / ipar-ekialderantz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Ipar-ipar-ekialdez baino ez nago zoro; haize hegoarekin ongi bereizten dut belakitik belatza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.

7 hego-ekialde (152 agerraldi, 14 liburu eta 101 artikulutan; ETCn 4.272 agerraldi; orobat hegoekialde ETCn 310 agerraldi)

Pelore lur-muturra, ipar-ekialdean; Lilibeo, mendebaldean; eta Pachynum, berriz, hego-ekialdean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

Asiako hego-ekialdeak eta Indonesia osoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Afrikako hego-ekialdeko Maurizio uhartea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Frantziako hego ekialdeko Var departamendura.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Asiako Ekialdearen eta Hego-ekialdearen hazkundearen dinamikan. bere mugak hego-ekialderantz zabaltzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Galgoea edo Galgoia esaten diote berriz hegoekialdetik jotzen duen haizeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

· Hego ekialdekoari, eguzki haizeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baita ekialde (4); batek ekialde (3); batuek ekialde (3); da ekialde (14); da ekialde hurbila (3); da ekialde hurbilean (3); da ekialde hurbileko (3); dira ekialde (4); du ekialde (9); du ekialde hurbilean (4); du ekialde hurbileko (3); edo ekialde (3); edo ekialde hurbileko (3)

ekialde erdiko (3); ekialde eta (11); ekialde hurbil (13); ekialde hurbil hortan (4); ekialde hurbila (257); ekialde hurbila banaketa (5); ekialde hurbila bi (3); ekialde hurbila demokratizatzeko (3); ekialde hurbila ekintzaile (3); ekialde hurbila eta (7); ekialde hurbila gazan (3); ekialde hurbila hamas (3); ekialde hurbila hamasek (5); ekialde hurbila israel (5); ekialde hurbila israelek (25); ekialde hurbila israelen (3); ekialde hurbila israelgo (17); ekialde hurbila jasser (4); ekialde hurbila paneko (3); ekialde hurbila panen (5); ekialde hurbila sharon (6); ekialde hurbila sharonek (3); ekialde hurbilaren (10); ekialde hurbilari (5); ekialde hurbilaz (4); ekialde hurbilean (88); ekialde hurbilean bakea (6); ekialde hurbilean demokrazia (4); ekialde hurbilean eta (8); ekialde hurbileko (115); ekialde hurbileko bake (7); ekialde hurbileko egoera (8); ekialde hurbileko gatazka (13); ekialde hurbileko gatazkaren (4); ekialde hurbileko hainbat (6); ekialde hurbilera (11); ekialde hurbilerako (24); ekialde hurbilerako duen (6); ekialde hurbilerako ordezkari (7); ekialde hurbiletik (4); ekialde mendebal (3); ekialde mendebalde (3); ekialde multzoan (4); ekialde multzoan aritu (3); ekialde osoa (3); ekialde osoan (4); ekialde urruna (8); ekialde urrunaren (8); ekialde urrunean (18); ekialde urruneko (63); ekialde urruneko bi (4); ekialde urruneko gizartean (3); ekialde urruneko gizartearen (5); ekialde urruneko kristau (3); ekialde urruneko zibilizazioaren (3); ekialde urrunekoa (13); ekialde urrunekoak (4); ekialde urrunera (3)

errusiak ekialde (3); estatu batuek ekialde (3); eta ekialde (45); eta ekialde hurbila (5); eta ekialde hurbilean (8); eta ekialde hurbileko (11); eta ekialde urruneko (6); ez ekialde (4); izango da ekialde (4); zen ekialde (6)

baiona ekialdea (4); ekialdea eta (11); ekialdea eta mendebaldea (6); eta ekialdea (13); europa ekialdea (3); hego ekialdea (4); ipar ekialdea (7)

alemania ekialdean (3); asia ekialdean (8); asia hego ekialdean (9); asiako ekialdean (5); asiako hego ekialdean (5); baina ekialdean (3); baiona ekialdean (9); ekialdean bizi (10); ekialdean bizi diren (3); ekialdean bizi ziren (3); ekialdean dago (6); ekialdean dagoen (23); ekialdean den (3); ekialdean duen (5); ekialdean ere (5); ekialdean eta (27); ekialdean eta hegoaldean (4); ekialdean ez (4); ekialdean hedatu (3); ekialdean hedatu da (3); ekialdean izan (3); ekialdean kokatua (4); ekialdean kokatua den (3); ekialdean kokatutako (5); ekialdean langabezia (3); ekialdean zegoen (3); eta ekialdean (28); eta europa ekialdean (5); eta europako ekialdean (3); eta nafarroako ekialdean (3); europa ekialdean (16); europa ekialdean eta (5); europako ekialdean (6); frantzia ipar ekialdean (3); frantziako ekialdean (3); hego ekialdean (57); hego ekialdean dagoen (4); hegoaldean eta ekialdean (5); hiriaren ekialdean (5); ibaiaren ekialdean (3); ipar ekialdean (38); ipar ekialdean dagoen (5); iparraldean eta ekialdean (9); jerusalem ekialdean (7); jordanen ekialdean (7); kongoko ekialdean (5); nafarroako ekialdean (4); ukrainako ekialdean (5)

ekialdearen arteko (5); ekialdearen eta (20); ekialdearen eta mendebaldearen (18); eta ekialdearen (7); eta ekialdearen arteko (5); mendebaldearen eta ekialdearen (5)

aebetako ekialdeko (4); afrika hego ekialdeko (4); afrikako ekialdeko (5); asia ekialdeko (4); asia hego ekialdeko (6); asiako hego ekialdeko (4); atzo ekialdeko (3); baina ekialdeko (7); baiona ekialdeko (13); baita ekialdeko (4); bat ekialdeko (11); bat ekialdeko europara (3); berri diren ekialdeko (3); da ekialdeko (8); dira ekialdeko (5); diren ekialdeko (5); ditu ekialdeko (3); dituzte ekialdeko (5); du ekialdeko (8); dute ekialdeko (4); edo ekialdeko (7); eguzkia ekialdeko (3)

ekialdeko al (3); ekialdeko alemaniako (10); ekialdeko alemanian (6); ekialdeko asia (3); ekialdeko asiako (6); ekialdeko asian (5); ekialdeko atea (3); ekialdeko atetik (4); ekialdeko auzo (3); ekialdeko berlinen (3); ekialdeko beste (11); ekialdeko bi (3); ekialdeko egituran (3); ekialdeko errege (5); ekialdeko errepide (3); ekialdeko erromatar (23); ekialdeko erromatar inperioaren (8); ekialdeko ertzean (4); ekialdeko eskualdean (6); ekialdeko estatu (4); ekialdeko estatuak (3); ekialdeko eta (39); ekialdeko eta asiako (3); ekialdeko eta mendebaldeko (15); ekialdeko europa (15); ekialdeko europako (18); ekialdeko europakoak (3); ekialdeko europan (19); ekialdeko europara (14); ekialdeko europara eramango (5); ekialdeko filosofia (7); ekialdeko gainerako (3); ekialdeko hainbat (3); ekialdeko haize (7); ekialdeko haizea (4); ekialdeko haizeak (13); ekialdeko hamar (6)

ekialdeko herrialde (3); ekialdeko herrialdeak (5); ekialdeko herrialdeei (3); ekialdeko herrialdeek (3); ekialdeko herrialdeen (8); ekialdeko herrialdeetako (4); ekialdeko herrialdeetan (14); ekialdeko herrialdeetara (3); ekialdeko herriek (4); ekialdeko herrietako (4); ekialdeko herrietan (9); ekialdeko herrietatik (4); ekialdeko hiri (3); ekialdeko indietako (4); ekialdeko jendearen (4); ekialdeko jerusalem (12); ekialdeko jerusalemen (12); ekialdeko jerusalemen bizi (5); ekialdeko jerusalemgo (7); ekialdeko jerusalemgo emakumeak (3); ekialdeko juduen (5); ekialdeko kantonamenduan (4); ekialdeko konferentziako (8); ekialdeko konferentzian (4); ekialdeko kostaldea (4); ekialdeko kostaldean (3); ekialdeko kostan (4); ekialdeko kristandade (4); ekialdeko kristandade ortodoxoan (3); ekialdeko kristau (5); ekialdeko langileei (4); ekialdeko langileen (3); ekialdeko leinuak (4); ekialdeko lurmuturrean (3); ekialdeko lurralde (4); ekialdeko lurretan (3); ekialdeko mendien (3); ekialdeko mendietatik (5); ekialdeko muga (4); ekialdeko mugan (3); ekialdeko mugaraino (3); ekialdeko mugatik (3); ekialdeko mugatik mediterraneo (3); ekialdeko muturrean (4); ekialdeko pirinioak (3); ekialdeko probintzietan (3); ekialdeko siberiako (11); ekialdeko talde (4); ekialdeko timor (8); ekialdeko timorrek (3); ekialdeko timorreko (3); ekialdeko timorren (3); ekialdeko zenbait (8)

erdialde eta ekialdeko (5); erdialdeko eta ekialdeko (3); ere ekialdeko (4); eta ekialdeko (87); eta ekialdeko beste (4); eta ekialdeko europa (3); eta ekialdeko europan (3); eta europa ekialdeko (5); eta hego ekialdeko (3); europa ekialdeko (52); europa ekialdeko eta (5); europa ekialdeko hamar (3); europa ekialdeko herrialdeetan (3); europako ekialdeko (30); europako ekialdeko eta (4); gehienak ekialdeko (3); hego ekialdeko (47); ibaiaren ekialdeko (3); indiako ipar ekialdeko (3); inperioaren ekialdeko (5); ipar ekialdeko (43); ipar ekialdeko haize (3); iparraldeko eta ekialdeko (4); izan zen ekialdeko (3); izan ziren ekialdeko (3); mediterraneo ekialdeko (3); mendebaldeko eta ekialdeko (8); miarritze ekialdeko (3); produkzioa ekialdeko (3); tenpluaren ekialdeko (3); ukraina ekialdeko (4); zen ekialdeko (8); ziren ekialdeko (9); zituen ekialdeko (5); zuen ekialdeko (7); zuten ekialdeko (8)

eta ekialdekoa (6); eta ekialdekoak (4); europa ekialdekoa (4); europa ekialdekoak (6)

diren europa ekialdera (3); du ekialdera (3); edo ipar ekialdera (3); ekialdera abiatu (4); ekialdera begira (25); ekialdera begira zegoen (4); ekialdera begiratu (4); ekialdera begiratzen (3); ekialdera dagoen (10); ekialdera egin (4); ekialdera ematen (3); ekialdera eramango (4); ekialdera eta (13); ekialdera eta mendebaldera (3); ekialdera etorri (3); ekialdera jo (6); ekialdera joan (8); ekialdera joaten (5); ekialdera jotzen (4); ekialdera zabaldu (3); ekialdera zegoen (3); eta ekialdera (17); eta ekialderago (4); europa ekialdera (15); europa ekialdera eramango (3); europako ekialdera (3); handik ekialdera (5); hego ekialdera (12); ibaiaz ekialdera (4); ipar ekialdera (20); ipar ekialdera begira (3); jordan ibaiaz ekialdera (3); jordanez ekialdera (4); kilometro ekialdera (7); kilometro ekialdera dagoen (5); mendebaldetik ekialdera (13); mendebaletik ekialdera (3); zen ekialdera (4)

ekialderantz egin (3); ekialderantz eta (6); ekialderantz jo (9); ekialderantz jo zuen (6); ekialderantz zihoazen (4); eta ekialderantz (15); eta ekialderantz jo (6); hego ekialderantz (7); zuen ekialderantz (3)

ekialdetik eta (8); ekialdetik eta mendebaldetik (3); ekialdetik etorritako (6); ekialdetik igotzen (4); ekialdetik itzuli (5); ekialdetik itzuli ostean (3); ekialdetik jotzen (4); ekialdetik kanpo (3); ekialdetik mendebaldera (19); ekialdetik zetorren (3); eta ekialdetik (11); europa ekialdetik (11); europako ekialdetik (3); frantzisko ekialdetik (3); frantzisko ekialdetik itzuli (3); hego ekialdetik (3); iparraldetik eta ekialdetik (3); nuen ekialdetik (3); zuen ekialdetik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus