Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sorgor 1 izond sentimenek edo sentipenek eragiten ez diona. ik sor2; soraio.

Haietako batek mezu bat zeukan eskuan, arkatzez idatzirik, eta, besteari aurre hartuz, korrika joan zen enplegatu sorgorraren leihatilara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 244. orr.

Nire bular aldean bihotz hil eta sorgor bati toki egitearren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 250. orr.

Alferrik nuen gehiago saiatzea, Umberto itzaltzen ari baitzen eta halako isilaldi sorgor batean sartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Ez dut uste sekula izana nintzenik gau hartan bezain sorgor inguruan gertatzen ari zenaren aurrean, hain neure baitan itxirik, hain besteraturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Erabat sorgor bihurtu zen, traste edo altzari baten pare.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Frantziskok sorgor zirudien gauza guztietarako eta, bizirik gabeko gorputza bezala, ez zen gertatzen ari zenaz ohartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

Pena zen, ikuskizun hark, lurrin hark bular jada sorgorrean sentipen bat sortarazten baitzidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Ez nintzen itsua, ezta sorgorra ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.

2 (adizlagun gisa)

Deliberatu nuen, sentibera nintzelako hain zuzen ere, sorgor agertzea haren aitzinean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 253. orr.

Nahiz eta ukitu, heldu eta estutu, sorgor dagoen pertsonak bezala, ez zuen inguruan gertatzen edo esaten zen ezertxo ere sentitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1094. orr.

Kristalari itsatsirik nengoen, paisaia ezezagunari sorgor begira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 16. orr.

Lozorroan bezala egoten baitzen, soraio eta sorgor, hain izan baitzen bortitza psikiatrak -Mendoza jaunak- jarri zion tratamendua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

Bero errea egiten zuen, baina Salemdarrek, eguzkiaren erasanarekiko guztiz sorgor, udaletxeko atariaren aurrez aurre eraikitako urkamendian zeukaten jarririk beren arreta osoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Uztailaren 30ean, arratsaldeko lauretan, Mikel Strogoff, nekeari sorgor, Elamsk hirira sartu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Emakume eratsuak, ia denak beltzez jantziak, elkarrizketei, deiadarrei eta mahai gaineko edariei sorgor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.

Batere entusiasmorik gabe ziharduen, soraio eta sorgor.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 175. orr.

K. L. idazle gazteak berean jarraitzen du, sorgor eta itsu, ezer gertatuko ez balitz bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

-Jauzi egiteko gogoa ematen du, lastaira baten gainera bezala, ezta? -esan zidan Idoiak, begirada sorgor.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

3 (izen gisa)

Afalostean, ardoaren sorgorrean, autoan itzuli ziren kaira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Whiskyaren sorgorraz gozatu ahala, apirileko kanpai hotsak datozkit burura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 81. orr.

4 sorra, ia nabari ez dena, bizia ez dena.

Dardara eta ateen zarata horren justu aurretik entzuten zen durundioa, lurraren erraietatik zetorrela zirudien marru sorgor hura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

Lotarako pilulen eragina ongi nabaritzen zen, esna irautea neketsu zitzaion eta buruko min sorgor bat zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Poliki-poliki, ezinegon sorgor batek atsekabetu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Aldi berean gatazka sorgor baten hotsak suma zitezkeen bien artean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.

Bere hezurduraren hotzikara sorgorra, piztia izutu batenaren antzekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Auzoko kazeta zen hura bete-betean, txiroen bekaizkeria sorgorrak eta kreditu ukatuek mingostua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Jelosia sorgor horrek Florenten aurkari sistematiko bihurtu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guztiz sorgor (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus