Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soraio 1 izond sorra; bereziki, gogo edo arimako gauzetarako nagitasuna edo sentimenik eza agertzen duena. ik sorgor.

Begirada luze soraio bat zuzendu zidan, eta gero baietz egin zuen buruarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

Bere aita mozkortia, ama serora, aitatxi soraioa eta emazte desleiala ziren haren erreferentzia pertsonal bakarrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Apaingarria eta lilura erauzi, eta, notario soraio antzo, akta jaso egiten du Otamendik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

Hain gizon txepel eta soraio bilakatua zen, sena kamustua eta sumatzeko ahalmena ere erkindua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Sheila han zegoen nik harena kontatu nuenean, ezer adierazten ez zuen aurpegi soraioarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

Soraio dira halakoak beren usterik sendoen zein emozioekiko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Han da Pirro gelditu, tirano margotu baten gisa, bere xedea burutzeko soraio irudi, deus egin gabe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Ez gira üdüri bezain soraio.  Herria   2001-10-11

2 (hitz elkartuetan)

Hala zian enea mindu; eta bat-bateko heldeak zian pikortatu, soraio-itxura betean, zarakar higuingarriz, ene gorputz leun osoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Orduan ere soraio omena zuen, nehork eta nehoiz arrangurarik entzuten ez ziolako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.

· Materia ergela, bere nagi-soraioan etsai, giza ergeltasuna etsai den bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

3 (adizlagun gisa)

Joantto soraio gelditu zen, eta aurpegiko gihar bat ere higitu gabe, laster gogoetatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Neskatoak aulkian eserita soraio begiratzen baitzieten, maistren galderei erantzuteke, haien adierazpenei kasu handirik egiteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

Kirxa, soraio, egon gabe zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Hitz haiek zuzendu zizkidanean ere, batere entusiasmorik gabe ziharduen, soraio eta sorgor.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 175. orr.

Itsasoa soraio agertu zait, eder, irain bat bere baretasunean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 123. orr.

Eta halaxe egon ginen, soraio, harik eta bigarren miraria obratu zen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Joantto Ithurbide Aturri ertzeko hirian barna ibili zen, Jakobino sutsuenek Pariseko boterea uzkaili eta politikoki haiekin ados ez ziren guziak garbitu gogo omen zituztelako zurrumurruei soraio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Azken honek erlojuari begiratu zion, ororendako soraio.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soraio agertu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus