Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik, hirugarrenak, definizioz itsu eta sor denak, zerbaiten errezeloa hartu izango nian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.
Ume autistetan -hurkoentzat sor, gor eta axolagabe izaten diren horien arteanhamarretatik batek omen ditu idiot savanten abildade beldurgarri horiek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.
Noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Tsarraren mandatariak, aldiz, sorra eta gorra zirudien min fisikorako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Azpian zegoen hiria, eta sor gelditu nintzaion begira. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.
Begiak sor eta adimena gor, neskatxari so jarraitu zuen Joanesek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.
Eskale sail bat iruditu zitzaion, ibaiertzetan elkarrengana pilaturik, soingainekoak hautsez eta kedarrez estalirik, eguzki-sarreraren ikuspegiaren aurrean sor. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.
Kabala, berriz, nire orpo txipien ziztada ahulei sor. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.
Zentzumenak oro ahuldurik baitzebiltzan, ahoa lehor, begiak lanbro, belarriak gor, burua sor, oin-hankak ahul. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.
Odoletan zen, gaitzak ahuldua, mugitzeko sor, ukitzeko latz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.
Lehendabiziko bizpahiru egunetako oinaze sorra kenduta, amairik gabeko ordu astunen zama geldoa egin zitzaidan jasangaitzena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.
Giharreraino ukitzen nauen min sor ikusgaitz batek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.
Hain lehor nuen eztarria ezen min taupada sorrak sentitzen bainituen, zintzurrean beste bihotz bat banu bezala. Isilik edaten zuen bitartean, bazirudien norbait suntsipen-lan ikaragarria, lasterra eta sorra egiten ari zela beraren barnean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.
Haserre sor txikiak areagotu eginen ziren areto ilunean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Raimundo Silva halako ernegu sor bat sentitu zuen gizon harekiko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Léonce andrea ere altxatu zen, hitz sorrak ahopetik esaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.
Ezertxo ere esango ez zuela zirudienean, erantzun sor, berankor, izugarri urruna iritsi zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 91. orr.
Lilleko geltokien hitz emanda genuen eta huts egindako topaketaren arrasto sorra, nire amesgaizto familiarra. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.
Erbestea min sor baita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.
Hots lehorra izan zen, sorra. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.
Une hartantxe, izan ere, hots apal, sor, laster bat iritsi zitzaidan belarrietara. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Gaueko elizkizunera deitzen zuten kanpai hots banaka, sor, ozenekin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.
Goialdetik beren soinu sor urrutikoa bidaltzen zuten kanpaien hotsek. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 224. orr.
Kolpe sor bat entzun nuen handik pixka batera, eta gero garrasi bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.
Eztanda sor batzuk entzuten ditugu, hain zuzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.
Sorra eta etengabea, luzaroan gogaikarria, badirudi murmurio horrek, ikusezin eta zalapartari, saguen antzera, isiltasuna karraskatzen diharduela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.
Zotin sor eta luze batzuk egin ondoren, negarra eten zen eta sorbaldek dar-dar egiteari utzi zioten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.
Bero sorra (hau da, ura lurruntzeko behar den energia kantitatea) oso altua da (gramoko 0,58 kcal inguru), eta horretan galtzen den beroa nahikoa eta gehiago da barrura sartzen den aire beroaren eragina arintzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Ura lurruntzen erabilitako energiaren parte bat bero sor gisa itzultzen da atzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
Galera horretan doan bero sorra 300 kcal baino gehiago da (eguneroko dietan hartzen den energiaren % 10, gutxi gorabehera). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
-Zeren Jainkoa mintzatu baitzitzaien, eta sor eta gor egon baitziren haien belarriak... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.
Oraina hortxe dago sor eta gor, egoskorki. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 5. orr.
Sor eta gor gelditu nintzen une batez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.
Emakume haren oihuek sor eta gor uzten zuten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.
Ivan Ogareffek, sor eta gor beti bezala, hoztasunez erantzun zien haren bila. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.
Nadia, sor eta gor, eta Mikel Strogoff, dardaraz artean, postako aretoan gelditu ziren bakarrik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.
Sor eta lor gelditu ziren anaiak, gertatua mirari handitzat hartuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Sor eta lor geratu zen, zer egin ez zekiela, urduri eta deseroso antza. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.
Sor eta lor utzi behar gintuzkeena zera da: behin ernalkuntza buruturik, lehenbiziko zelula, arrautza ernaldua, erdibitzen hastea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.
Santuarengana hurbildu zen, eta belauniko jarririk, Sakramentuko Kristo gurtu zuen, bertan zeuden guztiak sor eta lor utzirik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.
Sor eta lor nengoen ni, horrelakoak ikusita. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.
Denak harriduraz sor eta lor, sena galduta bezala, mamu bat ikusten ari zirela uste zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.
Bi aldiz ikusi nuen burdinsarearen atzean[...]: batean, geldi-geldi, begiak itxita; bestean, geldi-geldirik orduan ere, santonina-zati usaintsu bati begira sor eta lor. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.
Berari begira dago, sor-sor, mekanoaz pixka batean ahaztuta. «Bizia lo», 2003 - 20. orr.
Neska beti isilik, Tapax sor-sor, aurrera begira. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 59. orr.
amorru sor (4); eztanda sor (4); hots sor (4); hots sor bat (3); min sor (8)
sor eta gor (14); sor eta lor (30); sor sor (4)
bero sorra (4); eta sorra (3); min sorra (6)