Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sonoro 1 izond soinuari dagokiona. ik soinu 3.
Gaur egun bizi dugun garai bisualean soinu-artea edo arte sonoroa etorkizunez beterik dago. Berria - Kultura 2006-03-02
Plano sonoroak oso argi egon ziren, melodia piano batetik bestera pasatzen, instrumentu bakarra bailitzan. Berria - Kultura 2004-08-27
Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du, eta gauarekin batera errekurtso bisual bat izateaz gain, sonoroa ere bihurtzen da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.
Ilustralari sonoroa emankizun kulturalen arduradun eta berriemaile bilakatu zen, eta 1981ean Hego Amerikarako emanaldien zuzendari izendatu zuten. aurtengo ekaina arte. Berria - Mundua 2004-09-19
2 soinuz hornitua.
Lehen film sonoroak egiten hasiak ziren arren, Akusatu errugabea mutua da. Berria - Harian 2005-01-30