Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz eta espresio solteak ulertzen nizkion noizik behin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
Pieza solte batzuk besterik ez nituen, oso gutxi, eta puzzle zail bat osatu nahi nuen zati gutxi haiekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.
Mahlerren doinuak ere jotzen zituzten, batzuetan: pieza solteak, sinfonia zatiak, lurraren kantak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.
Bulegoak ez zuen hari solterik utzi nahi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.
Orri solte haietan, euskarazko bertsoak zeuden idatzita, bertso-paperen gisara. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.
Edozein paper soltetan. Berria - Kultura 2006-01-08
Liburu bateko pasarte bakanen batzuk, artikulu zati bat, film bateko irudi solteak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 193. orr.
Album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.
Etxe solte baten inguruetara iristean, On Camillo bufandaz begietaraino estali eta erretenean ezkutatu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.
Ile solte batzuk bekoki gainera eroriak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.
Haren aurpegia masailetik gertu sumatzen nuen, haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Orain arteko kontakizunak herriaren tradizioan nolabait gordetako istorio labur eta solteek osatzen zituzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.
Azkenean lortu nuen eskola solte batzuk ematea AEKn. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 117. orr.
Imanolek idatzitako inpresio solteak dira, boligrafo tinta desberdinez, bakoitza bere datarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.
Txosteneko merituetako batzuei buruzko iruzkin solte batzuk egingo ditugu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.
Jarrera hau ez zen azalekoa edo soltea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.
Araban aurresku eta dantza solteko txapelketak jokatu berri dira. Berria - Kultura 2006-05-05
Mingain solteko bertsolari batek lasai asko eta hitz bakar batez esango lukeen bezala: alferrentzat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.
Baldosa bat loka zegoen, etxe guztietako pasilloetan dago ohol bat edo baldosa bat solte eta inoiz ez dugu ikasten zapaldu gabe iragaiten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.
Ospitaleko korridoreetan solte dabiltzan birus horietakoren bat ez harrapatzearren. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 17. orr.
Gauza askoren artean eskusoinu mordo bat, batzuk solte geratu zirenak, besteak txukunago eta egokiago, kaxa handi haien barruan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
Ilea solte eraman beharko luke. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.
Aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik. Berria - Kultura 2004-10-19
Kanpaiaren katea zabuka zebilen, solte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 374. orr.
Kamiseta estu beltza, bota luzeak, ile gorria solte. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.
esaldi solte (3); hitz solte (8); hitz solte batzuk (5); ilea solte (4); orri solte (4); pieza solte (3); solte geratu (3); zapatilak solte (3)
adats solteak (3); esaldi solteak (4); hitz solteak (9); orri solteak (6); sarrera solteak (7)
hitz solteen (3)
orri soltez (3)