Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizia zeriola orduko musika hari, heriotzaren gain altxatzen eta gero airean lasai eta suelto asko hegaldatzen baitzen, eta gero ezin zen oroimenetik kendu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.
Neurririk egokiena, pobreza jo gabe haren hurbiletik segitzea da, gogoz eta arimaz suelto bizitzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.
Europa alde oso eta zabaleko baso eta mendi ia denetan bizi da basa-lizarra suelto. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.
Verbruggen hitz jario handiko gizona da, suelto hitz egiten duena, nori kalte egin diezaiokeen inolako kezkarik gabe. Berria - Kirola 2004-11-19
Ukiketan ekiten ziola hantxe tipoak suelto, aurrena hatz mamietan, gero eskuak igurtziz; gero besoak, eta azkenerako bernetan gora eta behera ere bai. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.
Yeste ez zen beste aukeretan bezain suelto aritu, zertzelada batzuk salbu, eta euskarriek hartu zuten bizkar gain jokoa sortzeko ardura. Berria - Kirola 2004-10-22
Baina ni suelto ari nintzen, bero. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 37. orr.
Bizimodu alaia; neskak, larrua suelto, jotzeko ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.
Nahi zuen askatasun guztia zeukan, autoa hartzea zeukan, ospa egin eta dirua suelto gastatu eta parrastan botatzea, nahi adina. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.
-Remigio -deitu zion tabernariari-, atera ezak ardoa suelto. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.
Kexa bai suelto, baina hogei urte bai etxean emakume bera duela zerbitzari. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.
Polittena, herrietako oilalokak oilategitik ateraraztea izan da, eta "ama, ixilduko altzea faborez?"entzun gabe, beste 500 ikuslerekin batera nola barre suelto egiten duten ikustea. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.
Hortzak estutu, eskuak heldulekuan finkatu, eta eman egurra, suelto. Berria - Kirola 2004-04-07
Multzo trinko bat osatuz abiatu dira goizean goiz [...] baina denbora eta kilometroak pasa ahalean errosario sortaren antz handiagoa hartu du taldeak: ale batzuk suelto, aurreratuago, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.
Ilargi erdia bezalako betaurrekoak zituen, sudur luze eta okerra, zilar-koloreko ile sueltoa, eta bizarra eta bibotea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.
Azkoitiko joera, dantzan suelto, elkar ukitu gabe, zuan paradisua, eta Zumarragako balseoa, aldiz, infernua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.
Pentsa zenbat bonba atomikoren indar suelto eta galduak barreiatzen diren munduko zokoetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 240. orr.
Gizonekin hitz egiteko era suelto samarra zuen, gogotik barre egiten zuen esaldi zirikatzaile bat edo hitz gordinen bat entzutean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
Ilargi erdia bezalako betaurrekoak zituen, sudur luze eta okerra, zilar-koloreko ile sueltoa, eta bizarra eta bibotea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.
Jazbanaren musikarekin dantza sueltoan ari ziren gazteak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
-Barkatu, mila liberakoa kanbiatzekorik ez baduzu, sueltoa emango dizut, baina ahal bada kanbiatu nahi nuke. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 48. orr.
Batek sueltoa joko zuen, eta beste hirurek agarradoa, helduta dantza egiteko musika. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.
Azkenean Marga altxatu egin zen eta sueltoan dantzatzen hasi zen kuwaitarraren parean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 129. orr.
Hasieran pieza azkarrak jotzen zituen beti, jendea nekatu artean: dantzakoak, sueltoan egitekoak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.
Orduan rantxerari heldu dio Ramonek, eta hor bai atera direla denak plazara, sueltoan hasieran gehienak, baina [...] lotuan ere bai beste hainbat. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Sueltoan jotak dantzatzen ziren, eta agarratuan, pasodobleak. Berria - Kultura 2004-11-27
Fandangoak erakusten zituen batez ere, eta arin-arinak, sueltokoak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 78. orr.