Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odolki eta gibel, txorizo eta solomo, urdaiazpiko eta txerri-hanka, dena aprobetxatzen zaion jakiduna izaki txerri maitagarria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Benetan, solomoa edo azpizuna edo haragi egosia? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.
Lokarri batzuekin lotu dut zakua, labean erretzerakoan solomoarekin egiten den legez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 121. orr.
Dionisosek klasikoago bat: solomoa piperrekin, eta botila bat ardo. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 97. orr.
Solomoa bukatu orduko kafea eta kontua eskatu dizkio zerbitzariari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 112. orr.
Bazkatzeko Bow Wow Tenderloin (solomo xamur-xamurra) (19$) edo Chow Hound Chicken (oilaskoa) (18$). Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.
Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.