Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpizun iz abereetan, bizkarraren eta saihetsen arteko haragi zerrenda, sukaldaritzan guztiz aintzat hartzen dena. ik solomo.

Menua bakarrik: zizka-mizkak, entsalada, arrain-zopa eta bisigua edo azpizuna.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 63. orr.

Bizimodu apala egiten bazuten ere, ondo jatea gustatzen zitzaien; onenetik dena: azpizuna, hiru txelineko tea, botilako garagardo beltz onena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Benetan, solomoa edo azpizuna edo haragi egosia?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus