Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soil 1 izond lagungarri edo apaingarri guztiez gabetua.

Soineko soil eta arin batek haren gerri biribil eta zaulia ikusteko parada eman dit.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Ohe-ator soil bat zeukan jantzia, ezeren axolarik gabe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Etxola soil batek, urrutira argiturik baldin badago, neguko gaurik gorriena ere Gabon Gau bihurtzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 152. orr.

Geltokia bide zena azafran koloreko eraikin soil bat baino ez zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.

Gela zabal guztiz soil, handi, ilun batean zegoen etzanda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Atea ere soila zen; ez, Obabako baserri askotan bezala, arkuduna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Gela huts izoztu hartan, monasterioko ohe soil hura baino zoragarriagorik ez zitzaidan ezer iruditzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.

[Kontakizunak] soilak dira, adar apaingarririk gabeak, funtsari estuki atxikiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Baita izkribu soil hau ere: "Margarita de Parma // Reina de España".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 67. orr.

Ale bakan bat izanez gero, ordea, kopia soil bat itzuliko zaio jabeari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Datu soil horiek erakuts dezakete Maupassanten sormena, lanerako lehia zenbaterainokoa zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Tresneria soil horren laguntzaz, aurkikuntza txundigarria egin berria zuen Pitagorasek: bitarte musikala bi zenbakiren arteko erlazioa da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Zutoin arrunt soil batetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

Bezeroentzako gelak ere berdinak dira, baina altzariz soilago jantziak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

2 hutsa, aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena.

Jainkoa pentsamendu soila da, bere buruaz du egiten gogo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Jaungoikoa, esentzia soil, aldaezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Jakina da deliturik ankerrenak, edota ilun eta kimerikoenak, inprobabilitate handikoak, alegia, uste soilekin edo froga oso ahul eta ekibokoekin frogatu ohi direla.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Orduan, erleak ez dira erle soilak: itxuraldaturik, aingeru ere badira, parkeko arbola eta loreei arnasa emanez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Bere begi urdinekin -North Cape-; bere belarritakoekin -bi perla soil-; bere ezpainekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Milaka eta milaka gizon-emakume itsasoz abiatu baitziren oso ontzi hauskorretan, batzuetan elkarri lotutako pneumatiko soiletan, Floridako hondartzetatik bereizten zituen tarte txikia egin eta Estatu Batuetara, Lur Agindura, iristeko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Organismo berria sortzen da heldu baten zelula soil batetik.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Gripe soil bat izan zitekeen, edo bat-bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

Apendizitis soil batek hil gaitzan utzi, eta kito.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Bizitzatik oso hurbil, berriz, eszenografia huts eta tramoia soil baino zerbait garrantzitsuagoa den plano batean [...] era guztietako paisaiak daude.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Ez al da bada morse kodea txistu soil eta isiluneen arteko konbinazioa?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Arantzazun, aldiz, 12 litro soil bildu genituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 334. orr.

Gauza bitxiren bat adierazten zuen, nonbait, eta konplexuagoa defizit soil bat baino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.

Gertaeretatik beraietatik hasi nahi dut, gertaera soiletatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Itxuraz western soil bat dena, bilakatuko da izana eta ukanaren arteko gogoeta gaia.  Herria   2002-11-21

Konparatista soila den metodo honek ikusmolde desegoki batzuk dakartza berarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Lege enpiriko soil baten arabera elkartzen dira azkenean elkarren segidan doazen edo elkarri lagun egiten dioten errepresentazioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.

Funtsezko unearen kontzeptu hori kontzeptu estetiko soil bat baizik ez da, izatez, eta ez dagokio inolako errealitate ideologikori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Aglutinazioa prozesu mekaniko soil bat da, non uztardura berez gertatu ohi baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.

Tenienteak irribarre soil bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

Ahalik eta era soil eta sinpleenean bizi, ondasunen grina baztertu, eta karitatea ahalik eta gehien egin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Orduan hasiko nintzen ulertzen mundua ez zela ulertzeko egina, hitza ez zela zergatik? soil batera errenditzeko egina, gezurra egia izateko asmatu zela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Gauza soil errazen bat aurkitu nahi zuen hari esateko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 166. orr.

Baina honako istorio hau ez da kronika poliziako bat edo biografia baten kontatze soil hotza.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 47. orr.

3 (pertsonez mintzatuz)

Hura ez ezik, erregeak probintzia guztietan dituen buruzagiak eta herritar soilak ere iraindu ditu. Dornier eta Heinkel hegazkin naziek mila eta bostehun eta gehiago pertsona soil hil zituztela Gernikan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.

Agustinek filosofatu egingo baitu, baina ez da filosofo soila izango, greziar klasikoak ziren zentzuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Soldadu soil ginenean esaten genuen bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Eta berdin fededun soilentzat ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Hangoak ez ziren ikasle edo langile soilak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.

Moskutik Irkutskera zihoan merkatari soil bat zen, Nikolas Korpanoff izenekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Nahiz amodio horrek ez dion eragotziko maiz nahiago izatea odaliska soil bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.

Gaurko trikitilariei zeozer falta zaie, soilak dira oso, horregatik sartzen dituzte kontrabajoa eta, betetzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

Onenak emanda, bertsogile soil, plazaz plaza segitzeko ilusioak ihes egingo zidala aurreikusten nuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.

Adiskide gintuan, ez jolaskide, abenturakide, armadakide soil.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Historian zehar korronte indartsu bat doa beti behetik gorantz, gizaki soiletik gizaki itxuraz handirantz [...] menpekoengandik agintariengana.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Erdaldun soilentzat eta erdaldun ere badiren euskaldunentzat.     «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

4 buruan ilerik ez duena. ik soildu 4; burusoil.

Burua soil eta bizarra motz dute guztiek.  Elizen arteko biblia   Jr 48,37

Konkorkara, buru soila, bibote beltzak aho ertzetara luzatuak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.

Gero beti astintzen zuen buru soil hura, marmarka esanez: "Hotz, guztiz hotz".  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Durero bera ere -hantxe ikusten nuen, bere Autorretratuan- ileluzea zen, bigote eta bizarduna, ez, inolaz ere, azal soilekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

5 lur sail edo eremuez mintzatuz, landarerik ez duena. ik soildu 6.

Jaso gudu-bandera mendi soil baten gailurrean!  Elizen arteko biblia   Is 13,2

Esauren ondorengo edomdarren mendialdea lur soil bihurtuko dut.  Elizen arteko biblia   Ml 1,3

Israel, eremu soil bihurtu ote naiz zuretzat? ala beti ilunpe beltzean dagoen lurralde?  Elizen arteko biblia   Jr 2,31

Zure kontra nator, Seir mendialde hori, zure aurka ekin eta basamortu soil bihurtuko zaitut.  Elizen arteko biblia   Ez 35,3

Harkaitz soil bihurtuko zaitut, sareak lehortzeko leku.  Elizen arteko biblia   Ez 26,14

Mendi soil batean bakarrik, edatekorik gabe, lurrean etzan zen akiturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Hiriak deseginik eta hutsik, etxeak inor gabe eta lurrak soil gelditu arte.  Elizen arteko biblia   Is 6,11

6 bakarra.

Hauek guztiak bilduak dira ez lekuko soil batenganik baina askotarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Nire susmoa da Hassan eta beste guztiek arrazoi soil batengatik jotzen dutela irrazionaltasunera, beren egoeran praktikoena zaielako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Orain bi barku soil baizik ez dira gelditzen eta hamar bat arrantzale.  Herria   2003-01-14

Astebete soilez erabilitako praka zuri-gorri berrietako gerrikoa tinkatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

7 (adizlagun gisa) erabat; soilik.

Buruko ilea soil moztua du, eta zezen baten lepoa du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Unamuno-k ideiak handik eta hemendik bildu, eta bere pentsamenduaren modura eraldatu egiten ditu, edo soil metaforizatu, literarioki baliatzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Erlatibismoaren kritika eta absolutuaren galdea Renanen filosofiaz jantzi edo bermatu, edo soil asoziatu, nahi izatea, edozein txunditzekoa da, haren ideia pittin bat edukiz gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Adimenaren aprioriko aparamen guztia arrazoiaren printzipiora soil ekarriz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

“Arrazaren arimaren” edo soil arrazaren lehentasun, jatorrizkotasun absolutu hau historiako faktore gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.

Agatak manua betetzen zuen soil bezain fermuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.

Erlatiboak ez duela esan nahi soil subjektiboa (edo subjektiboa deitu nahi bada, honek ez duela esan nahi indibidual) eta kapritxosoa, bakoitzaren apetazkoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Gure baiespenetan bezainbat ezespenetan, edo gure ezbaietan soil, gure egungo kulturan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Gero bere doinu jatorrera berriz itzulirik, eta soil baino soilago esan zidan-: [...].     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 282. orr.

8 soilik ik soilik.
9 bere soilean

Bizia bere soilean irentsi ezinik, bixiaren eta biziagoaren minak darabil gure kasta hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Izan ere, gogo biziko jendeak, bere soilean bakartzera egiten baitu, eta gogo ahul eta zurikoak, jende oldearen zurrunbiloan bere burua babestera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.

Horra zergatik, gauza baten irudia, bere soilean harturik, berdina den, nahiz geroaldiari nahiz iraganaldiari nahiz orainaldiari dagokiola.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 271. orr.

Imanol Muruak, beretik, Pirinioetako indioentzat sarbide ona daitekeen bere liburuan Geronimoren historia bere soilean eta zehatzean jasotzen du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 93. orr.

Laburtasunaren amoreagatik, xehetasun asko bazterrera utziko ditut eta, miresleen arrandiak isilduz, gertaera miragarriak beren soilean kontatuko ditut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Balio izango ahal digute, beren soilean, Ignazioren obra egoki ulertzeko!  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.

10 soil-soilik ik soilik 2.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agerpen soil (5); agerpen soil gisa (4); buru soil (7); burua soil (5); determinazio soil (5); determinazio soil gisa (4)

ekintza soil (4); elementu soil (5); errepresentazio soil gisa (5); esaldi soil (4); gauza soil (5); gizaki soil (4); hitz soil (14)

ideia soil (7); izaera soil (4); izan daiteke soil (4); kanta soil (4); kanta soil bat (4); keinu soil (4); langile soil (6); merkatari soil (4)

objektu soil (4); soil bihurtu (5); soil bihurtuko (5); soil bilakatu (4); soil izango (4); soil soil (12); soil soila (7); soil soilean (6); soil soilik (419); soil soilik dakit (5); soil soilik esan (5); soil soilki (6)

soldadu soil (6)

adigai soila (4); agerpen soila (7); arazo soila (4); begiespenaren forma soila (4); buru soila (7)

erabilera enpiriko soila (4); erabilera transzendental soila (4); errepresentazio soila (9); esprinter soila (4); forma soila (17); galdera soila (4)

ideia soila (17); ideia soila da (4); irakurketa soila (4); itxura soila (10); logiko soila (10)

ondorio soila (4); pentsamendu soila (4); sintesi soila (4)

soila aski (4); soila izaki (4); soila izan (28); soila izango (4); soila izatea (5); soila litzateke (4); soila zen (10)

transzendental soila (7)

agerpen soilak (6); bide politiko soilak (4); errepresentazio soilak (12); forma soilak (7); hitz soilak (9); politiko soilak (5)

soilak baino (5); soilak dira (24); soilak direla (7); soilak diren (7); soilak izan (9)

adimen soilaren (5); arrazoimen espekulatibo soilaren (5); esentzia soilaren (5); espekulatibo soilaren (7); izaera soilaren (4); soilaren arabera (15); soilaren bidez (11); soilaren bitartez (19)

izpiritu soilari (4)

adigai soilean (7); bere soilean (4); soil soilean (6)

lege soilei esker (4)

adigai soilen (25); adigai soilen arabera (4); adigai soilen bitartez (16); ideia soilen (6); lege soilen (4)

modurik soilenean (5)

adigai soiletatik (12); adigai soiletatik abiatuta (8)

adigai soiletik (4); definizio soiletik (5)

agindu soilez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus