Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sobera 1 adlag gehiegi.

-Ez dut maite besta egitea sobera jaten badut, eritzen bainiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Sobera bazeneki, lanjerrean zinateke.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 261. orr.

Sobera izorratu nauzue eta nahikoa da.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Sobera mintzatzen ari denaren keinu damutua marraztu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Mintzatzeak sobera, darama kaltera.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,3

Ez da komeni legeari eta ordena gailenari sobera begiratzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

Sobera goretsia nuen nire hizkuntz gaitasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Sobera txunditua dagoenaren itxura zeukan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 146. orr.

Etxekoak egin baino lehen, joan behar zenuen auzoko lanetara, sobera gibelatuak baitziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

Gizonak ezagutu zituen, anitz eta sobera, baina ez zuen Man-ekikoa bezalakorik nehoiz dastatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

Hurbildu nintzaion, baina ez sobera, izi ez zedin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Hurbildu nintzaion -ez sobera, hertsiki debekatua baitzen-.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Bon, kiroletan aritzen nintzen, sobera, nik uste.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 217. orr.

2 (adizlagunekin)

Sobera fite zoazte! -erasiatu zituen gizon xaharrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 128. orr.

Ilehoriari aurpegiratzen zion sobera lotsagabe jokatzen zuela, emakumea izateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.

Egon hein batean, ez sobera ezker, ez sobera eskuin, ipar eta hegoaren erdi huntan.  Herria   2005-03-03

Baina kasu, ez sobera barna joan, ibil arraposki, ezagutzak polliki-polliki eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Gauza bat gorde dut, sobera luzaz gorde, eta ene bizi guzia nahasia da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.

Gibeletik izaitea ene ustez ez da on, bainan sobera aitzinetik zirelarik ere... Ez duk sobera gaizki, leku garbia duk!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 30. orr.

Emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan, sobera finki estekatutako albornoz marradun lodiaren azpian. Sobera mozkor arribatu nintzen, ordea, aspirinak gogoan izateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Parrokira sobera usu joateko aitzakiak asmatzen nituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 112. orr.

Gehienetan, ez nintzen sobera gaizki konpontzen neskekin!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 151. orr.

3 (izenondoekin)

Beldurra emateko moduko txilioak egiten zizkieten sobera motelak ziren langileei. horiek ez dira makinista batenak, sobera lirainak dira zangar horiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Gehienetan kanpotiarrek ez dute sobera gustukoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

Sobera ederra da!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 69. orr.

Tentazioa sobera azkarra izan zen eta bere alabaren sekretuak nahi izan zituen ezagutu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 75. orr.

Barren-barrenean, halere, ez nintzen sobera zoriontsu sentitzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 59. orr.

4 (izenekin, izenaren ezkerrean)

Sobera arrabots!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 171. orr.

Sobera sari, sobera instituzio...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Dena den, sobera kiilometra, sobera paper, sobera telefona.  Herria   2005-03-03

Sobera ohointza, sobera bortizkeria, sobera molde txar, jende ainitz nardatuak dira eta behar da zerbait egin, zerbait baino gehiago hain segur.  Herria   2002-07-25

Sobera izar fina zara.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 131. orr.

Sobera pena handia zuen hezur muinetaraino sartua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 174. orr.

Honenbestez, sobera lan egiten duen alferraren fama daukat nik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 285. orr.

Sobera komedia egiten dik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Sobera arroltze hautsi ote dituzte, ogi erdi baten hartzeko, ala azken hau ja hor zeno, araberako moleta metatu dute?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

· Hemen badugu aski lan, eta sobera, apez eta apezgai abertzale horiekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

5 (izenekin, izenaren eskuinean)

Lan sobera egiten duzu eta ez zenuke larunbatetan etorri behar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Denbora sobera gastatu zuen bilatzen, gainerako jendeak automatikoki heltzen ziren gunera iristeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Gauza sobera, haietaz taxuzko gogoeta bat egin ahal izateko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Erokeriak egiten ditu diru sobera duenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 182. orr.

Gero ixkilimak behar ziren untsa plegatu, xixta sobera hartu gabe.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Bularralderik ez eta ipurdi sobera zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Isiltasun sobera hemen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 139. orr.

Beharbada telesail merke sobera ikusia naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

6 (aditzekin, ezezko esaldietan) asko, askorik.

Ez zitzaidan sobera kostatu haren telefono zenbakia zein zen jakitea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Pixka bat kexaturik, hitz larriak ez baitzituen sobera maite.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

Hala iruditzen zait, Adanek ez zuela sobera sentitu paradisuaren galtzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.

Barneko harra alhan ari zaio, berak ez baitaki sobera zergatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

Ez dut ihardesten, eta ez zaitu horrek sobera kezkatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Bertzeaz ez nauk sobera oroitzen, eskasagoa-edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Ene izpirituan, idaztea eta marraztea ez ziren sobera bereizten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Nire ustez haiekin ez zegoen sobera fidatzerik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Donostia maite nuen nik, baina... donostiarrak ez sobera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 29. orr.

· Sobera pentsatu gabe erran nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Herritik sobera urrundu gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

7 soberako izlag

Musikak ez du soberako apaingarririk behar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Soberako pisua hobe lehenbailehen baztertu, Richard.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 134. orr.

Ez, dena eman dut; ez neukan soberako indarrik.  Berria - Kirola   2004-08-03

Legegileak soberako esku-sartzetik ihes egin behar du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

Pepperoni soberako pizza bat eta hiru zerbezakada sabeleratu nituen, jatetxe italiar hurbil batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Estakuru, pitin bat ahalkegarria zaizun hurrentasun soberakoaren hausteko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

Hobeto esanda, Inportanteena nekien, soberakoa zitzaidan gainerako guztia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 140. orr.

Erabaki egin beharko genuke zein kultur arlori buruzko itzulpenak ditugun ezinbesteko, zein soberako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

Arloetako batean duen gabezia edo soberakoa beste batean soberakoa metatuz edo gabezia eraginez konpentsatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Ea ez ote den prentsan [...] gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.

8 soberan (275 agerraldi, 74 liburu eta 119 artikulutan) adlag behar dena baino gehiago izanik, beharrezko ez dena izanik. ik sobra 4.

Orain materiala soberan, dirua soberan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

Deus ez faltan ez soberan. ez zen prestatutako paella erraldoi hartarik deus ere soberan izan...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Eta ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

Harentzat barruko arropa soberan zegoen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Azalpena, hortaz, soberan zegoen, baina marka onekotzat jo nuen berak oroitaraztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Mundua bakarra da, eta leku batean soberan dagoena bestean faltako da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

Ziudadelako armagizonak gazte eta eskarmentu gabeak ziren gutiz gehienak, eta adorez ez zebiltzan soberan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.

Irudipena daukat, urteetan aurrera, 35etik gora-edo doazenentzat, istorioak ez ote diren soberan gelditzen; eurek daukate kontatzeko aski.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

Estepaz nagusitzeak nomadei hainbeste energia eskatzen dienez, ez zaie soberan batere geratzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Soberan sentitzen nintzen beren arteko irribarre eta ahopekako jardun gozo gogaikarri haien artean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Denbora soberan dugu, ez zaitez kezkatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.

Gainerako argibideak soberan zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Emozioa sortzeko, ordea, hamarreko txikiaren 65 silabatatik 63 soberan ditu Uztapidek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 150. orr.

Urritasunean dena duzu faltan, aberastasunean oro soberan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Sofaren ertz-ertzean zegoen eserita, hanka biak zabalik eta eskuak soberan balitu bezala, zintzilik, zurrun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Nahi gabeko oporretan, munduko erloju guztiak soberan nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Bizitza guztian soberan edukitako indarrak kolpera denak batera galdu banitu bezala nago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Ni ondo sentitzen naiz, oso ondo, Askalen aurkitu dudan jendearen izaerak soberan konpentsatu baitu gainerako guztia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

9 soberazko izlag soberako.

Beren burua engainatzen ez duten guztiek dakiten bezala, esaldi horiek soberazko hitz-jarioaz eta distira faltsuko irudiez mantentzen dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

Nik haatik ez nuen irri egin, beldur bainintzen soberazko moldakaizkeria hark ez ote gintuen tradituko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Di-da hiltzen zuten jendea sarritan, zeremoniak soberazkoak zirelakoan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 84. orr.

Herra eternalaren edo bihozberatasun soberazkoaren artean hautatu beharraren karietara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

10 nahikoa eta sobera ik nahiko 30.
11 aski eta sobera ik aski.
12 sobera egon, gelditu, geratu behar dena baino gehiago egon, gelditu.

Sobera dagoena kentzeko, eta falta dena gehitzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 362. orr.

Lotarako ere tokia sobera zegok, bertan gelditu nahi baduk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 91. orr.

Industria Planaren arabera, 239 langiletik 77 sobera zeuden.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

-Alferreko berbarik ez idatzi -sobera dauden adjektiboak, izenlagunak edo hitz-jokoak, adibidez-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Haragi eta ogietarik sobera gelditzen dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 104. orr.

Niri, bederen, hitz asko eta asko sobera gelditzen zaizkit.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.

Sobera gelditzen diren haragia eta ogia erre egingo dituzue.  Elizen arteko biblia   Lb 8,32

Hark asetzeraino jan zuen eta, halere, sobera geratu zitzaion.  Elizen arteko biblia   Rt 2,14

-Ez, keak nazka ematen dit, eta areago oraindik erretzaileek -era hartan adierazi zion sobera zegoela han.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Bakar bat ere ez dago sobera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.

13 sobera izan du ad behar dena baino gehiago izan.

Astia sobera zuenez, aitak biolin bat ekarri zion alabari, Pragan egina bera, jotzen ikas zezan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Nire hanka zaharrak ia ez dira gauza sobera ditudan kiloei eusteko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.

Asko bildu zuenak ez zuen sobera, ez eta gutxi bildu zuenak ere eskas.  Elizen arteko biblia   2 Ko 8,15

Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du.  Elizen arteko biblia   Lk 21,4

Aberatsa izango da beti, baldin eta, bere muga egokian gelditurik, sobera duenarekin trafikatzen badaki.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.

Zabalean sobera dutena bi alboetatik zintzilik geldituko da -metro erdia alde bakoitzetik-, egoitza estaltzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 26,13

Ase itzazu horien seme-alabak, eta utz bezate sobera dutena beren haurrentzat.  Elizen arteko biblia   Sal 17,14

· da ad Pariseko bosgarren estaietako neskame-ganbaretan, ezer ez da sobera, asmakizunik ez da eta giroa oso ongi emana dago.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise sobera (14); aski eta sobera (41); ez da sobera (30); ez dago sobera (7); ez dela sobera (6); ez dira sobera (4); lan sobera (4); nahikoa eta sobera (18)

sobera aise (12); sobera ardura (4); sobera arrabots (4); sobera berandu (5); sobera berandu gabe (4); sobera berant (4); sobera berotu (4); sobera bortxatu gabe (5); sobera denbora (6)

sobera edaten (4); sobera erakusterat (4); sobera erakutsi (5); sobera erran (4); sobera ezagutzen (6); sobera fida (5); sobera fidatu (6); sobera fidatu behar (5); sobera fite (6); sobera gaizki (6); sobera gauza (5); sobera gelditzen (4); sobera goiz (4); sobera goizik (6); sobera gora (8); sobera gostako (5); sobera gostatzen (5); sobera handia (5); sobera harritu (9); sobera hartu (4); sobera heda (4); sobera hurbil (5)

sobera izan (17); sobera izanen (4); sobera izango (9); sobera jende (17); sobera karga (4); sobera kario (10); sobera kezkatu (5); sobera kotsadura (4); sobera lan (9); sobera laster (8); sobera luzatu (17); sobera luzatu gabe (12); sobera luzaz (13); sobera luze (13); sobera maite (18)

sobera ona (7); sobera ongi (9); sobera ontsa (7); sobera sartu (8); sobera sartu gabe (4)

sobera urrun (25); sobera urrun joan (5); sobera urrundu (9); sobera urruti (4); sobera usu (7)

ez legoke soberan (5); hitzak soberan (4); soberan dago (12); soberan dagoela (8); soberan dagoena (4); soberan daude (8); soberan dauden (4); soberan du (6); soberan egongo (5); soberan izan (7); soberan izango (4); soberan zegoela (5); soberan zegoen (7)

soberako apaingarririk (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus