Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahiko 1 adlag eta izlag aski. (izen mugagabearen ezkerrean)

-Guk neskatan egiteko berriz jaio beharko genikek, eta hala ere, nahiko lan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.

Oraindik ere, nahiko lan izanen duzu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

Elias Elortzak [...] nahiko lan izaten zuen hitz egiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Gainera, ni aurki jubilatuko nauk, eta ez diagu nahiko diru.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

-Izango duzu nahiko betaurreko gaua bukatu baino lehen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 218. orr.

Ez daukatela nahiko abere hilik jateko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.

Nahiko ezuste izan dut gaur.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 132. orr.

Nahiko odol galdu banuen ere, ez zitzaidan gaiztotu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 296. orr.

Lurrean nahiko elur ez balego bezala ari zuen zerutik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 113. orr.

Aski da; izan dut nahiko irain.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.

Nik nahiko izerdi bota diat, baita bion partez ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Nahiko barre egiten genuen, "ontze" gora eta "ontze" behera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 123. orr.

Pieza horren kontura nahiko barre eginak baikara, izan ere, etxean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten.  Elizen arteko biblia   Mt 27,31

Bazen nahiko arrazoi haren semea emirraren aurrera eramateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.

Baditugu hemen nahiko arazo konpondu beharrak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Goizetik jadanik izana zen nahiko mugimendu Baionako karriketan.  Herria   2003-02-06

Ugatzak, nahiko quorum zeukala iritzirik, nonbait, komunikatua irakurtzeari ekin zion.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 41. orr.

Zeingehiagoketara nahiko jende biltzen da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 90. orr.

Lajosek nahiko min egina zizun lehenago ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Beste mundu bat da: nahiko leku dago; ez zaude beti inguraturik, ez kalez, ez jendez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Gure jendea txiroa zen, eta hori nahiko motibazio bazen mobilizazioetarako.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 184. orr.

2 (-a organikoa duten izenen ezkerrean)

Nahiko fruta jan dugu errepide bazterretako frutarboletatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

Errugbizaleek bazuten nahiko bazka telebixtan.  Herria   2004-02-19

Zoazi, zoazi baso baten edaterat, Jesus; baduzu nahiko denbora ta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 186. orr.

Azkenean nirekin nahiko konfiantza hartu zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 141. orr.

Nahiko froga izango al da zuretzat?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

Saioak egiteko orduan ere, nahiko ganora zuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 22. orr.

Hemengo unibertsitateak nahiko azpiegitura duelako horrelako ekintza baterako.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.

Orobat pentsatu du aurrerantzean nahiko kezka eta ardura izango dituela emakumeak alabaren gaixotasunarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 132. orr.

3 (izen mugatuaren ezkerrean)

Halaxe baitzen ohitura: egunez egindako barrasbakeriak iluntzean bildurik ospatzekoa, nahiko ardoa lagun.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

Karia hortarat, nahiko sukarra izan da tokika.  Herria   2003-06-19

Walpurgis gauean sorginak deabruaren zumearekin hiru aldiz jotzen bazuen behia, urte guzian ematen omen zuela nahiko esnea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

Kaukasoren galdarek nahiko presioa zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Egoeraren esplikatzeko nahiko astia ukanen zuten geroxeago.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

Hain zuzen, berehala "Etxexuriak" jakinarazi du sari horrek erakusten zuela Estatu Batuetan bazela nahiko askatasuna, egiazko demokrazia izanez.  Herria   2004-05-27

· Morrosko handi eta indartsua bilakatu zen, basati samarra, inguruko jendea menderatu eta bere esanetara jartzeko nahiko trebetasunarekin eta herriko nahiz kanpoko neskekin eta emakumeekin larrutarako irrika erabatekoarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Eta geroztik, zertan gira? ardura nahiko lanak eta trabak gela elebidun bat ezin ardietsiz.  Herria   2005-02-17

4 (partitiboaren ezkerrean)

Eta bazuen honelako bularretako batek nahiko zerikusirik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 98. orr.

Ez zuela nahiko denborarik izan bere seme-alaben heriotzak sortutako nahigabea berdintzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.

5 (izen mugagabearen eskuinean)

Unibertsitateko kanpusera katu nahiko sartzen da gauez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.

Horrela diru nahiko irabazten zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Zakurron argazki nahiko daukat nire argazki albumean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Ez nuke paper nahiko izango hemen horren berri emateko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.

Ez dugu hemen Sapir-en berri nahiko emateko lekurik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 132. orr.

6 (-a organikoa duten izenen eskuinean)

Neronek baserrietan borroka nahiko ikusi izan dut.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.

Beraz, aukera nahiko eman zaizkie eta malguak izan gara.  Berria - Harian   2005-07-28

Harekin guztiarekin irabazten zuenerako denbora nahiko eta sobera galdua zuela esanez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 9. orr.

Sultanak esan zuen: "Baduk froga nahiko, / fedegabe alu hau dela gehiegizko".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 124. orr.

7 (izen mugatuaren eskuinean)

Ba nik, berez, Hasenmayer zekale-ogia nahiko nuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 15. orr.

8 (partitiboaren eskuinean)

Zakurrik nahiko akabatu zituen, horien artean dobermanak ere bai.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 121. orr.

Desberdintasun hori [...] ez zaio hizkuntzen historian izan dezakeen garrantziari etekinik nahiko atera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

9 (izenondo, adizlagun edo kideko batekin)

Marmola, beste harri askoren antzera, nahiko gogorra da konpresiorako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Dena den, gaur egun nahiko zaila da softwarea eginez bizitzeko adina irabaztea.  Berria - Kultura   2006-01-26

Une batez pentsatu nuen nahiko tristea izanen zela karrika hits eta huts hartan bizitzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.

Hau nahiko berria da euskal munduan eta, zalantza gabe, ez da batere seinale txarra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 55. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Usaimen nahiko finekoa zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Nahiko urriak ziren zure ondasunak ni etorri aurretik.  Elizen arteko biblia   Has 30,30

Arrain eta narrastien kasuan, nahiko sinpleak dira horretan parte hartzen duten prozesuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Enbrioiaren eskeletoa kartilagozkoa bada ere, nahiko bizkor bihurtzen da hezur.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Harryk nahiko garbi ikusi zuen irudi itzel bat, izugarrizkoa, begi distiratsu eta handiak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Ni nahiko pozik nengoen komunista bihurtu izanaz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Nire poza (eta Rubirena ere bai!) baserrira heldu garenean, ni nahiko nekaturik eta izerdiz blai eginda.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 55. orr.

Gero, lanarekin nahiko itota zebilela esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Setiatuak nahiko eroso instalaturik baitaude.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

-Nahiko ados nago berarekin -bota zuen Wendyk, zakar.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 144. orr.

Nahiko behean zegoen eguzkiak argitzen zuen, eta arnesak distiraka ari ziren urre gorriaren indarrarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 324. orr.

Atarian geratu zen, nahiko luze oraindik, etxe barnerantz begira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

10 (aditz batekin)

Helburu publikoez nahiko jardun da, hor daude hobiak, irekirik hildakoak hartzeko, hor daude emakumeak, irekirik ere, biziak hartzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.

Nahiko jan ondoren, beste animalia askok bezala, zakurrek batzuetan hezurrak lurrazpian gordetzen dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Desberdintasun hori ez da nahiko ikertu fonologian.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

Nahiko leher eginda zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

11 (bestelakoak)

Badute nahiko, lehendik ere, horretatik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Horregatik, nahiko modu onean saldu zidaan, bera hil arte liburu-dendari eusteko baldintzarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

Begi-lausoak kentzea, beraz, nahiko prozedura sinplea zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Nahiko emaitza onak izan zituzten neurri horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Erran dizudanez nahiko kontu xelebrea da, baina...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 45. orr.

-Tira, galdera interesgarria da hori -erantzun zion Riddlek atseginez-, eta nahiko kontu luzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 258. orr.

Omsken soldadu talde nahiko ugaria utzi zuen, hortaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

Alargunaren etxean miseria-giro nahiko tristea zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Agureak nongoa nintzen antzemango zion italieraz egiteko nire moduari, aleman nahiko garbian hasi baitzitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Erlijioaren inguruko nahiko kezka sakonak erabiltzen nituen, batez ere gerraz geroztik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

12 (nahikoa izen mugagabearen ezkerrean)

Elliek nahikoa jende dauka txora-txora eginda.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Txalupetan mila gizon nabigazio-zale joango dira, ez genuke nahikoa ontzi jende gehiago sartzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.

Nahikoa lan bazutela Donostiako leku-hustea prestatzen; nahita ere, ezin zutela egoera kontrolpean eduki.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Baina nik nahikoa lan neukan neure buruarekin eta ospakizunera ez agertzea erabaki nuen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Nahikoa diru irabazi dut, esan zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

Pirroren bakearen ondoren bakarrik izan zuten nahikoa zilar txanpona egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Nahikoa mixeria nozitu zuela eta nahikoa zorigaitz, eta irain hura guztia bakardadean eraman beharra zama astunegia zela gizaseme batentzat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

Ez al da hori nahikoa mendeku?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 99. orr.

Horrela esanda erraza dirudi, erantzun zuen erregeak, ikusi behar da, ostera, nahikoa zurgin ote dugun.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 258. orr.

Biriketatik datorren aireak ez dakar nahikoa indar ahoskordei dar-dar eginarazteko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Aurki al dezake berak, Davidek, bere bihotzean nahikoa maitasun emakume itsusi eta arrunt honentzat?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 237. orr.

Beatriz itzultzen denerako nahikoa kemen bilduko duelakoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Badira nahikoa metodo hizkuntza deskribatzeko eta aztertzeko gai direnak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 155. orr.

Ez zuen atsedenik hartu klase ertain baxuak ordaindu ohi zituen soldatei buruzko nahikoa informazio eduki zuen arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.

Izan ezazue, beraz, nahikoa zuhurtasun geratzeko zalantzarik gabe konkistatuak dituzuen lurralde horietan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 231. orr.

Bazebilen hiri hartan nahikoa aberastasun hara eta hona, gizon argi batek apur bat poltsikoratzeko beste.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Horretarako nahikoa gaitasun erakutsi duen Mem Ramiresez, armada ilustratuaren ordezkariaz, baliatzea nahiago ez bada.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.

Eta hala ere ez zenuen nahikoa gizontasun izan, horrela esango zuten, gizontasuna, nahikoa zintzotasun eta lañotasun zuk zeuk hobena aitortzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.

Nahikoa negar egin duzu dagoeneko, mila esker.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

13 (-a organikoa duten izenen ezkerrean)

Nahikoa denbora igaro zen Costa emaitzarik gabeko deiaz asper zedin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.

Ematen al zidan sari hark nahikoa zuhurtzia?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

Raimundo Silvak gogoeta egiteari ekin zion, eta nahikoa gogoeta egin zuen ondorio batera heltzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 227. orr.

Nahikoa desabantaila izan zuten azkeneko bizilekuan ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

-Ikusi dugu nahikoa dantza eta nahikoa lehoi-jostaketa -zioten Don eta Doñek-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.

14 (nahikoa izen mugatuaren ezkerrean)

Familia zela eta ez zela, nahikoa dirua zeukan denak ere asebetetzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

Neure larruari eusten nahikoa lana nuen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

Bere aita izateko ere nahikoa adina zeukan- Nahikoa nobedadea zen, udamineko ekaitz erauntsi handietako batean [...] 25.500 tximist eta oinaztu bota zituela nola zenbatu zituzten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 24. orr.

· Baita ere, nahikoa sinesgarritasunarekin, lehen ere aipatu den Rolimeko Gil, Childe Rolim ere deitua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 153. orr.

Eta, bakarrik zegoelarik, nahikoa argitasunarekin bereizten zituen bere burubideak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 99. orr.

15 (nahikoa partitiboaren ezkerrean)

Haatik, egun hartan bazuten nahikoa arrantzarik guardia zibilek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

Ezinezkoa iruditu zitzaigun, ez geneukan-eta nahikoa dirurik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Ez dirudi digresio moralizatzaile hauek nahikoa zerikusirik dutenik Raimundo Silvak Mogueime pertsonaiatzat onartzeko eduki dituen erresistentziekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 230. orr.

Frogarik gabe eta nahikoa frogapenik gabe onartu denari buruz. ateko heldulekua biratzekoa egin zuen irekitzeko, nabaria izanik nahikoa indarrik ez zuela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 206. orr.

Nork ez du ulertuko ezen, armak erabiltzen ohitutako herri hartan, larruazal zakar eta maskurrez betetakoak ez zuela jasoko burdina goriaren edo ur irakinaren nahikoa markarik, handik hiru egunera agertu ahal izateko adinakoa?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

16 (nahikoa izen mugagabearen eskuinean)

Oker dagoena zuzentzen ere badugu buruhauste nahikoa!  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 174. orr.

Eskarmentu nahikoa hartu nian behin, eta ez diat gehiagorik nahi.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 52. orr.

Leku nahikoa genuen han arineketa eta dribling jarduteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Hasperentzat hartzen den igurtziak aire kopuru nahikoa behar duenez [...].     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Jateko nahikoa badugu hemen, Jainkoari esker!...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 211. orr.

Egiteko aspergarria aurrera eramateko osotasun nahikoa ez duen haurraren modura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.

Hori ez da, ordea, agurra ukatzeko motibo nahikoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 153. orr.

Bazuen irakasle izateko gaitasun nahikoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Eta hemen ere bada nahikoa auschwitz, nahikoa izurrite eta nahikoa gerra.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 59. orr.

17 (-a organikoa duten izenen eskuinean)

Denbora nahikoa kanpoan igarotzea aski bide da herrimina sortzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Elokuentzia nahikoa eta jakituria gutxi zeukala esanez deskribatzen du Salustiok.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 156. orr.

Bidean bakarren batek egin zuen haren kontura algara nahikoa, baina Amari bost axola horrek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

18 (nahikoa izen mugagaturen eskuinean)

Eta sendotasuna nahikoa izan dut...  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 57. orr.

Luluk grazia, maltzurkeria eta gatza nahikoa eta sobera zituela erakutsi zion Hurtadori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

19 (nahikoa partitiboaren eskuinean)

Eta bidean ez zegoen elurrik nahikoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.

20 (nahikoa izenondo edo adizlagun batekin)

Nahikoa txikia iritzi nion sartutakoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Baina hori ez zitzaidan nahikoa interesgarria iruditzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.

Ez dinat inoiz egiaztatu, beharbada nire errua dun, ez naizelako nahikoa irekia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

Bi aurrenekoak nahikoa desbideratuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.

Gure ibileretan jente klase asko inguratzen da eta batzuk nahikoa gogaikarriak bere bai.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.

Deskribapen metodikorako kodeak nahikoa libreak dira eta kokapenerako eskalek oszila dezakete.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Musuehizagailu bat ere badut neronek diseinatua, nahikoa ongi funtzionatzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

Nahikoa erraz lortu zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 178. orr.

Gauzak nola dauden kontuan hartuz gero, nahikoa lasai dagoela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.

Ondorioa izan zen nahikoa ongi ordaintzen ziola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.

Aitortu beharra daukat hortaz, hasteko, ni neu nahikoa deseroso sentitzen naizela gai honetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Hau ez da batere harrigarria; hizkuntzak eskaintzen dituen lanabesak nahikoa sistematikoki erabiltzen direla adierazten du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 140. orr.

Bestea nahikoa gazterik hil duk, ba -bota nion, normaltasun itxura eginez, baina samindurik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 216. orr.

Nahikoa garaiz ikasi nuen, alegia minik hartu nahi ezean, burua makurtu egin behar dela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

21 (nahikoa aditz batekin)

Dudleyk nahikoa jaten du han, ezta, seme?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

-Tira, nahikoa edan duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 354. orr.

Nahikoa egin duzu gau baterako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

Eh, zuek, nahikoa egurastu zarete!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

Nahikoa iritzi ziotenean, hiru gizonak kanpora atera ziren eta itzaletik itzalera, kontu handiz, bakoitza bere etxerantz abiatu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Zalantzak, bestalde, nahikoa alditxartu ninduen, egia esan behar baldin bada.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.

Nahikoa pairatu du dagoeneko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Nahikoa aspertuko zen hemen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Horrek nahikoa lagunduko dizu, batik bat erritmo falta eta terminologia arraroak identifikatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Etxean aurkitutakoarekin nahikoa edukiko ahal dute!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Nahikoa behar luke horrek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.

'Uste dut nahikoa aitzinatu duzula’, esan zion Arianek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

22 (nahikoa bestelakoetan)

Nahikoa ikuspegi orijinala iruditzen zait.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Nahikoa itxura abangoardistako lana zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.

Nahikoa esperientzia okagarria iruditu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

Suharri eta hezurrezko tresna nahikoa sinpleek osatzen zuten, gehienbat, magdaleniar horien ostilamendua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 128. orr.

Beroki polarren eta ikurrinen dentsitatea nahikoa iruditu zaidan multzo ibiltari bat topatu arte.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

Ez da nahikoa gogoan hartzea sintagma baten zati guztiak elkarren artean lotzen dituen erlazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

· Nahikoa eta sobera haren amaren hiletara agertzeko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 31. orr.

-Nahikoa eta lar hitz egin diagu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.

23 (nahikoa izenondo gisa)

Arrazoi nahikoa da hori idazle hau beste argi batekin ikusteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.

Pentsatu bezala, diru-biltze nahikoa oparo harekin armak erosi zituzten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

24 cf uste 12.

Bigarrena, don Juan, gazte-itxura izan nahiko gizona zen, oso planta dotore eta txukunekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Euskararen izeneko eta euskara izan nahiko zarata nahasi batzuk, kontzientzia, eginbehar eta ideien deslekuaren axalenetik ezinka jaiotzen direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

25 nahikorik (izen sintagma mugagabe baten eskuinean; ezezko esaldietan)

Nonbait, ez zen oihal nahikorik izan besaulki guztiak janzteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Erresuminduta dago nirekin, bere ustez, laguntza nahikorik ematen ez diodalako.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Egoera hartan, ez nuen noski tresneria eta patxada nahikorik zilindrotxoak zer ziren ikertzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Larria da, ez baitakigu EHUk baduen azpiegitura nahikorik arazoari aurre egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 165. orr.

Ez zuen inork uste harrezkero Drake hark eraso egiteko ausardia nahikorik izan zezakeenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.

Ez dut adin nahikorik, eta gaztaroko berezko irakintasun eta arinkerian nago oraino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

Ez duzu gizon nahikorik Hollywooden?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 55. orr.

Gaur-gaurkoz ez daukate ez eskarmentu ez prestakuntza politiko nahikorik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 91. orr.

Ponpaketa nahikorik ez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

26 (izen sintagma ezabaturik)

Eta Abasi kexaka hasten zitzaionean, hil ondoko oihalerako ez zuela nahikorik esaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

27 (izen sintagma mugagabe baten eskuinean; bestelako esaldietan)

Kantatzen eta jaten lan nahikorik badu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Kobra nahikorik eskuratu dutenean, kooperatibara doa familia autobusez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Nork berma dezake, dibortziorako arrazoirik azaldu ez delarik, horretarako zio nahikorik badagoela?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Eta lur nahikorik baduzu han?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 218. orr.

28 ez-nahikoa izond

Baina halako ikuspuntua ez-nahikoa izango litzateke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

29 nahiko izan da ad aski izan.

Zure helbidea ematea nahiko da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 248. orr.

-Nahiko da, Jokin... hainbeste misterio eta hainbeste itzulinguru.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Dendari su emateko bi gizon ausart nahiko zirela, bera eta haren koinatua, esaterako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Lehorrean ikusten denari eta ikusten ez denari erreparatzea nahiko zen, Juan Bautistak esan zuenez, itsasoan non geunden jakiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.

Eta nahiko izan zitzaion inondik ere kibitkaren gidaria ezagutzeko, haren kopeta baretu baitzen bertatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 335. orr.

Eguratsa orratz zorrotzez mukuru dagoela iduri du, eta sinets liteke zaldun armadura bat ez litzatekeela nahiko izango diptero horien eztenetik libratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Hori guztia nahiko izango ez balitz, dozenaka plan berri egin behar izan da, prozesu korapilatsu eta luze batean, sail batean hasi eta Madrilen bukatzen dena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

Nahiko izango ote da esatea ikusi eta sinetsiren artean aldea honetan datzala, alegia, ikusi oraingo gauzak ikusten direla, sinetsi, berriz, gerokoak?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 386. orr.

30 nahikoa eta sobera

Elkar ikusten dugu, eta, sinets egidazu, nahikoa eta sobera da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 93. orr.

Gutxi gara euskaldunak, baina, besarkada horren ondoren, nahikoa eta sobera izango gara hizkuntza eta kultura eta komunitate transnazional baliagarri bat osatzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Luluk grazia, maltzurkeria eta gatza nahikoa eta sobera zituela erakutsi zion Hurtadori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Egia esanda, diru arazo handirik ez zeukan Mentxuk, amak aitaren ezkutuan nahikoa eta sobera eskuratu baitzion. biek dute kalitatea nahikoa eta sobera txapela berriro janzteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

31 nahikoa eta sobra

Egunean behin zigorra ezartzea nahikoa eta sobra da gizaki batentzat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 212. orr.

Van Daan jaunarentzat bainua bere gelan hartzeak ematen dion lasaitasunak nahikoa eta sobra merezi du ur beroa hainbeste solairu jaso beharra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 59. orr.

· Matiasek esan zion nahikoa zela, eta sobra, baina, beharbada, gogoratuko zutela besteren bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 58. orr.

32 nahikoa izan da ad aski izan.

"Nahikoa da, Teresa! Mesedez!", eten nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Buo, nahikoa duk, edantzak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 270. orr.

Mesedez, nahikoa da, utzidazu joaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 223. orr.

Nahikoa da begiratu bakarra desolamenduaz jabetzeko, baina eroso sentitzen zara hala ere giro horretan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

-Irrika pizteko nahikoa da, bai, baina gutxi taxuzko zerbait egiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Behin bakarrik eta nahikoa zen. Hutsa nahikoa izango zen dena sutan jartzeko, eta jendea kezkatuta zegoen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 51. orr.

Dobbyk uste zuen bere bludgerra nahikoa izango zela horretara behartzeko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.

Hori nahikoa izan eta, ibaitik urrun irten gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 92. orr.

Eta ez da nahikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.

Granger andereñoa, hiru buelta nahikoa izango dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 318. orr.

Nahikoa izango zaizu jakitea ez zuk ez nik ez dugula sekula santan hain izaki eztirik ezagutu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.

Baina ordu erdia nahikoa izan zait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

33 du ad

-Tira, nahikoa dugu, e? -esan zien Weasley andreak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 55. orr.

-Hi, Natxo, nahikoa diagu!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 65. orr.

-Nahikoa dugula esan dut! -bota zion Weasley andreak, hutsik zegoen aulki batean bere erosketak utzita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 55. orr.

Nik batekin nahikoa dut, baina norekin?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

Goizekoa nahikoa diat gaurkoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 39. orr.

Lo dagoenean ere ez dago erabat lo, eta nahikoa du hots bat ziztu bizian aldegiteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Ez pentsa nahikoa duzuenik "Abrahamen ondorengo gara" esatea.  Elizen arteko biblia   Mt 3,9

Hori entzutea nahikoa izan zuen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Pasaportea erakustea nahikoa izan genuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.

Gure artean, ordea, nahikoa dut berari begiratzea azal barrura sar dakidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.

Nunuk esan zuen gu biok nahikoa genituela etxea eta lorategia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Nahikoa nuen, hala ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 310. orr.

Jaunak ematen ziguna aski eta nahikoa genuen bizitzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

nahiko aberatsa (4); nahiko adierazgarria (4); nahiko ados (6); nahiko antzekoak (12); nahiko antzekoak dira (4); nahiko aparte (4); nahiko arazo (9); nahiko argi (45); nahiko argi dago (5); nahiko argia (8); nahiko arin (5); nahiko arraroa (6); nahiko arrazoi (11); nahiko arrunta (9); nahiko aurreratuta (8); nahiko azkar (9); nahiko aztoratuta (13); nahiko aztoratuta utzi (11); nahiko baikor (4); nahiko bakarrik (4); nahiko berandu (8); nahiko berezia (4); nahiko bereziak (5); nahiko bero (4); nahiko berria (13); nahiko berria da (9); nahiko berriak (4); nahiko bide (5); nahiko bitxia (12); nahiko bizia (5); nahiko buruhauste (5); nahiko da (8); nahiko denbora (29); nahiko desberdinak (4); nahiko diru (11)

nahiko egin (5); nahiko egoera (9); nahiko egokia (6); nahiko era (4); nahiko eroso (23); nahiko eroso irabazi (6); nahiko erraz (41); nahiko erraz irabazi (5); nahiko erraz nagusitu (4); nahiko erraza (12); nahiko erraza da (6); nahiko eskasa (9); nahiko eskasak (4); nahiko ezaguna (7); nahiko ezaguna da (6); nahiko ezagunak (5); nahiko ezezaguna (5); nahiko ezkor (4); nahiko froga (5); nahiko gaizki (27); nahiko galduta (4); nahiko garbi (23); nahiko garbi dago (5); nahiko garbia (8); nahiko gauza (9); nahiko gaztea (4); nahiko gertu (12); nahiko gogor (7); nahiko gogorra (18); nahiko gogorra izan (4); nahiko gogorrak (4); nahiko goian (4); nahiko goiz (5); nahiko gorabeheratsua (5); nahiko gustura (13); nahiko gutxi (5); nahiko handia (26); nahiko handia da (8); nahiko handiak (11); nahiko harreman (5); nahiko harrera (4); nahiko harrigarria (8); nahiko harrituta (6); nahiko haserre (4); nahiko heldua (5); nahiko hotza (4); nahiko hurbil (12)

nahiko ilun (5); nahiko iluna (4); nahiko indar (6); nahiko indarra (4); nahiko interesgarria (4); nahiko irekia (4); nahiko isila (4); nahiko jende (4); nahiko justu (11); nahiko komeria (4); nahiko kontu (6); nahiko laburra (5); nahiko lan (97); nahiko lan egin (4); nahiko lan emango (4); nahiko lan izan (10); nahiko lan izango (14); nahiko lan izaten (7); nahiko lanak (4); nahiko larri (13); nahiko larria (7); nahiko larria da (4); nahiko lasai (20); nahiko lasaia (7); nahiko lausoa (4); nahiko leku (8); nahiko luzea (6); nahiko maila (10); nahiko makal (5); nahiko meritu (5); nahiko merke (5); nahiko modu (21); nahiko motel (4); nahiko motibo (4); nahiko nahasia (7); nahiko nahasia da (4); nahiko nekatuta (7); nahiko normala (8)

nahiko ohikoa (6); nahiko ohikoa da (5); nahiko ohikoak (4); nahiko ona (26); nahiko ona izan (7); nahiko onak (13); nahiko onak izan (6); nahiko ondo (119); nahiko ondo ikusi (6); nahiko ondo moldatu (5); nahiko ondo moldatzen (8); nahiko ondo nago (5); nahiko ongi (59); nahiko parean (5); nahiko parekatua (6); nahiko parekatua izan (4); nahiko parekatuta (5); nahiko partida (4); nahiko pattal (6); nahiko pozik (17); nahiko presio (4); nahiko triste (4); nahiko tristea (4); nahiko txarra (7); nahiko txarto (5); nahiko txikia (8); nahiko txikiak (7); nahiko txukun (29); nahiko txukun aritu (11); nahiko txukuna (10)

nahiko urduri (6); nahiko urria (4); nahiko urrun (28); nahiko urruti (8); nahiko zabala (10); nahiko zaharra (4); nahiko zail (4); nahiko zaila (35); nahiko zaila da (7); nahiko zaila izan (4); nahiko zaila izango (6); nahiko zailak (4); nahiko ziur (4)

babes nahikoa (8); babesa nahikoa (4); beharrezkoa eta nahikoa (5); berdinketa nahikoa (6); denbora nahikoa (20); denbora nahikoa izan (5); indar nahikoa (6); informazio nahikoa (7); laguntza nahikoa (4); maila nahikoa (4); minutu nahikoa (4)

nahikoa argi (16); nahikoa arrazoi (24); nahikoa asti (6); nahikoa babes (6); nahikoa baino gehiago (4); nahikoa baliabide (4); nahikoa behar luke (4); nahikoa berme (4); nahikoa beta (4); nahikoa buruhauste (7); nahikoa da (341); nahikoa da hori (4); nahikoa da horretarako (5); nahikoa dauka (7); nahikoa daukagu (5); nahikoa daukat (6); nahikoa dela (51); nahikoa dela uste (9); nahikoa den (9); nahikoa dena (5); nahikoa denbora (47); nahikoa denbora izan (8); nahikoa denbora izango (9); nahikoa diagu (13); nahikoa dinagu (4); nahikoa dio (4); nahikoa dira (12); nahikoa diru (20); nahikoa du (64); nahikoa du gaur (4); nahikoa dugu (37); nahikoa duk (20); nahikoa dun (6); nahikoa dut (27); nahikoa dute (28); nahikoa duten (4); nahikoa duzu (15)

nahikoa edan (6); nahikoa eduki (4); nahikoa egin (61); nahikoa egin zian (20); nahikoa egin zuen (8); nahikoa egiten (11); nahikoa egiten ari (4); nahikoa ematen (4); nahikoa entzun (4); nahikoa ere (4); nahikoa erraz (7); nahikoa erraza (4); nahikoa esan (21); nahikoa esan zuen (4); nahikoa esatea (5); nahikoa esperientzia (5); nahikoa eta (74); nahikoa eta gehiago (13); nahikoa eta gehiegi (18); nahikoa eta sobera (18); nahikoa ez (156); nahikoa ez bada (8); nahikoa ez balitz (12); nahikoa ez dela (16); nahikoa ez direla (6); nahikoa ez eta (16); nahikoa ez zela (11); nahikoa ezagutzen (6); nahikoa froga (10); nahikoa genuen (7); nahikoa gora (4); nahikoa gure (4); nahikoa hitz egin (7); nahikoa hurbil (11)

nahikoa indar (20); nahikoa informazio (5); nahikoa iritzi (5); nahikoa iruditu (8); nahikoa iruditzen (6); nahikoa izan (347); nahikoa izan da (13); nahikoa izan daiteke (12); nahikoa izan dira (8); nahikoa izan du (9); nahikoa izan nuen (10); nahikoa izan zen (72); nahikoa izan ziren (8); nahikoa izan zuen (35); nahikoa izan zuten (10); nahikoa izanen (31); nahikoa izango (194); nahikoa izango da (42); nahikoa izango zen (10); nahikoa izatea (8); nahikoa izaten (54); nahikoa izaten da (18); nahikoa jan (5); nahikoa jende (5); nahikoa lan (83); nahikoa lan izan (16); nahikoa lasai (4); nahikoa leku (8); nahikoa litzateke (32); nahikoa luke (10); nahikoa luzea (4); nahikoa negar (4); nahikoa negar egin (4); nahikoa nuen (10)

nahikoa ondo (15); nahikoa ongi (11); nahikoa salatu (4); nahikoa sari (4)

nahikoa urrun (11); nahikoa urruti (5); nahikoa uste (4); nahikoa zaio (5); nahikoa zait (5); nahikoa zela (25); nahikoa zela esan (6); nahikoa zen (54); nahikoa zigor (6)

oinarri nahikoa (4); osasunak nahikoa (4); partida nahikoa (4); puntu bat nahikoa (5); sostengu nahikoa (6)

baliabide nahikoak (4); hitz nahikoak (5); minutu nahikoak izan (7)

arrazoi nahikorik (4); babes nahikorik (9); baliabide nahikorik (16); berme nahikorik (5); bitarteko nahikorik (4); boto nahikorik (4); denbora nahikorik (6); diru baliabide nahikorik (4); diru nahikorik (14); froga nahikorik (15); indar nahikorik (14); informazio nahikorik (7); politiko nahikorik (4)

nahikotzat jo (8); nahikotzat jotzen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus