Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sintesi (orobat sintesia g.er.) 1 iz bakunetik konposatura, osagaitik osotasunera diharduen ariketa; adigai bati buruzko ezagutza osagaiak osotasun batera biltzen dituen buru ariketa. ik analisi.

Al Kashik, Samarkandako behatokiaren zuzendariak, aurreko zazpi mendeetako arabiar matematikaren sintesia egin zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Francastelentzat, irudikapen-espazioa geometriaren eta gizarte baten mitoen arteko sintesi bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Esan daiteke gizakiaren psikologia animaliaren psikologiaren sintesi bat baizik ez dela. akordioa bilatzeko, proposamen guztien sintesi bat egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Eztabaidatu ditugunak bezalako gramatikak guztiz neutralak dira hiztunari eta entzuleari dagokienez, esaldien sintesiaren eta analisiaren artean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 73. orr.

Vitruvioren tratatuak sintesi guztiz pertsonala egiten du afan kulturalista orokorren eta diskurtso tekniko eta espezifikoki profesionalak bilduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Batasun sinteitko honek, ordea, sintesi bat aurresuposatzen du, edo jasotzen du, eta batasun hark a priori beharrezkoa izan behar badu, orduan honek ere apriorizko sintesia izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

Beraietan oinarritzen da, beraz, irudimenaren sintesiko batasun formal oro, eta honen bitartez, baita bere erabilera enpiriko oro ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Halere, errepresentazioen bateratze orok kontzientziaren batasuna eskatzen du bere sintesian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 72. orr.

Agerian dago Locke eta Descartes sintesi batean lotzeko asmoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Irudimenak kategorien arabera egiten duen begiespenen sintesiak irudimenaren sintesi transzendentala izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 75. orr.

Nabari du tesiaren, antitesiaren eta sintesiaren nostalgia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sintetiko.

Segur nintzen orduan gure tribukoa zela eta sintesi-marrazkiak pantailan lasterregi lerratzen zirelako ez nuen haren soaren ebastea lortu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

Filmean, bere egituraz baitu perspektiba, espazioaren irudikapena sintesi-prozesu bat da. Sintesi lana eginez, hona hemen antolaketa berriek betetzen dituzten zenbait ezaugarri: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Agerraraziz diskurtso batean lanean jarri ahal izan diren egitura formalak, kategoriak, kateatze logikoaren moduak, arrazoitze eta indukzio-motak, azterketa eta sintesi erak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Esan beharra dago, hain zuzen ere, gutxienekoaren printzipio horrek berebiziko eragina duela, bistan denez, sintesi bidezko irudietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Ekonomiaren globalizazioaren gainean sintesi liburu polita dela deritzot Jacques Adda-ren La mondialisation de l'économie.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 339. orr.

Laguna ez da ordea sintesi itxurako esaldietan sinesten duen horietarikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Batera-ko biltzar nagusian aztertuko duten sintesi mozioak ondoko urteetako ekimenak aipatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goragoko mailako memorizazio hori alderdi anitzeko prozesua da, eta pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

4 konposatu kimiko bat bere osagaietatik abiaturik lortzeko prozesua.

Proteinen sintesiaren mekanismoa aztertzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Proteinon sintesiak, berriz, are makromolekula gehiago eskatzen ditu, eta mota gehiagotarikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

ADHren sintesia mantsotzen du, eta, horren ondorioz, gernu ekoizpena handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Bere lanak erakutsi zion Oudin-i geneak zuzenean inplikaturik zeudela antigorputzen sintesian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

Kontua da indarrean dagoen nekazaritzak, sintesi kimikoan oinarrituta, lurrak zeharo kaltetu dituela. familia garrantzitsua osatzen dute bakterioek eragindako sintesietan lortutako polimeroek, ad. polihidroxialkanoatoek (ezagunena, PHBa behar bada).  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Estatinek kolesterola sintetizatzea eragozten dute; baina, aldi berean, prozesu horretan bitarteko lana betetzen duten beste batzuen sintesia ere eragozten dute: isoprenoideena.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Egun halako gutxi dago jada, haxixa eta sintesiko drogak nagusitu direlako.  Berria - Gaiak   2006-02-28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sintetiko 2.

Munduko Medikuak elkartekoak sintesi drogen inguruan prebentzioa egiten ari dira Gipuzkoako dantzaleku handietan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Azken boladan, gainera, ugaritu egin da kokaina eta psikosuspergarrien kontsumoa, ketamina eta sintesi drogekin nahastuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Imajina ezazu istant batez, bezperan bilkuran izanik, biharamunean lanera joatean, sintesi-molekula soilen botereaz kolegek irri zabala dutela ezpainetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jacques Monod-ekin gero, kolibaziloaren baitako proteina-sintesi induzigarria aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus