Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu sintetiko eta sakona, baita gardena ere. bi ikuspegi nagusiren arten kokatu dira eztabaidak, ikuspegi horiek denboran zehar izan dituzten aldaera guztiekin: ikuspegi analitiko bat, eta ikuspegi sintetiko bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.
Judizio analitikoen eta sintetikoen arteko bereizketaz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.
Denbora sintetiko hori (argazkiak horren aise, horren "naturalki" sortu ezin duena) da, inondik ere, zinema narratibotasunera, fikziora, gehien bultzatu duen ezaugarrietako bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Judizio matematikoak sintetikoak dira osotara. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.
Ideia haien errepresentazio sistematiko batean aipatutako ordena sintetikoa litzateke egokiena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.
Zure pentsamoldea, intuitiboa baino gehiago sintetikoa bada -hau da, zailtasunak badituzu gaiaren ñabarduretan sartzeko, edo, ongi laburbildu arren, zail egiten bazaizu kontzeptuen arteko erlazioak bilatzea-, ideiak sintetizatzea komeni zaizu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 354. orr.
Konposatu sintetiko min bat da fenilo ziape-olioa, ziape-hazietatik ateratzen den gai batekin kimikoki erlazionatua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.
Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian (dosi txikitan) muskuluak erlaxatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.
ADNa, ADN molekula sintetikoak eta berez sortzen den entzima mota bat dira haren osagaiak. Berria - Gaiak 2004-04-30
Medikuen kontrolpean hartutako droga sintetikoei esker. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 116. orr.
Lipido, protido eta gluzido sintetikoz osatu janariak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Landareak izurrietatik eta biktimak intsektuen erasoetatik arma egokiez hornitu baititu naturak, antibiotiko sintetikoetara (hauen erabilera masibora) jo beharrik izan gabe. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.
Txerto sintetikoak, Patarroyoren eskutik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.
Nabilonak, TCHaren eratorri sintetikoak, kimioterapiak eragindako gorakoa gutxitzen du. Berria - Harian 2005-04-17
Hemoglobina sintetikoa (gorputzak bere kabuz sortzen ez duen hemoglobina). Berria - Kirola 2004-07-03
Aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.
Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Beste langile batek apar sintetikozko kubotxoez beteko du hartza. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.
RERa sei minuturen buruan etorriko zela zioen geltokiko eme-ahots sintetikoak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.
Edmeak hilabetean bietan entzuten zituen marmara sintetikoak ziren; alabaina ahots sintetikoz hegaldatzen zirela, bere baitako kanta doloretsuaren errepika ematen zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.
Europan 20ko hamarkadan, horrelako musika sintetikoa sortzen jardun zirenak, 60ko hamarkadan lehen sintetizadoreak merkaturatu baino lehen. Berria - Kultura 2006-02-08
Ordenagailu baten bidez erritmo sintetikoak sortzen dituzte zenbait kantutan. Berria - Kultura 2004-04-03
Behin, etxerako lana agindu die irakasle sonatuak ikasleei: aditz sintetikoak erabiliz esaldiak osatu behar dituzte ikasleek: daramazu, dario, dakartzate, genekien... Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.
anizkunkiaren batasun sintetiko (3); apriorizko esakune sintetiko (3); batasun sintetiko (21); esakune sintetiko (19); ezagutza sintetiko (4); judizio sintetiko (10); oinarri esakune sintetiko (7)
anizkunkiaren batasun sintetikoa (3); apertzepzioaren batasun sintetikoa (3); batasun sintetikoa (19); biologia sintetikoa (4); esakune sintetikoa (9); ezagutza sintetikoa (5)
apriorizko esakune sintetikoak (5); apriorizko judizio sintetikoak (5); esakune sintetikoak (17); ezagutza sintetikoak (4); judizio sintetikoak (5); larru sintetikoak (5); material sintetikoak (4); sintetikoak barnebiltzen (4)
anizkunkiaren batasun sintetikoaren (5); apar sintetikoaren (4); apriorizko ezagutza sintetikoaren (3); batasun sintetikoaren (20); biologia sintetikoaren (4); ezagutza sintetikoaren (3); jatorrizko batasun sintetikoaren (3)
analitikoen eta sintetikoen (3); apriorizko esakune sintetikoen (3); apriorizko judizio sintetikoen (3); esakune sintetikoen (5); ezagutza sintetikoen (3); judizio sintetikoen (5)
batasun sintetikorik (3); esakune sintetikorik (4)