Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez bide dago, ordea, benetako kontsolamendurik, ez bada sinestunentzat. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.
Hiena bat zen; ez zen, beraz, jakina den bezala, ez har eta ez eme, eta ez zen, era berean, ez sinestun ez pagano ere. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.
Han bildutako sinesgabeok, sinestunek adinako premia genuen geure pena adierazi eta sublimatzeko. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.
Orain almuedanoak ezin izango du sekula gehiago sinestunak Alaren alde otoitz egitera deitu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 55. orr.
Bekatari bat onbideratzen duena miletan eta miletan hobe da sinestunekin ibiltzen dena baino. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.
45 urtetik beherakoen artean %27,4 ateoak edo katolikoa ez den beste erlijioren bateko sinestunak dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Erritu zaharreko sinestunak gara. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 136. orr.
Ez sekula txantxarik egin sinestunaren aurrean haren erlijioaz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.
Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Katolikoa naiz, sinestuna, Jesusen bizitza eredu hartu dudalako. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Borreroarentzat, sinestun den aldetik, Jesukristo gurutziltzatzea litzateke goi-asmorik ederrena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.
Sinestuntzat zeukala bere burua, sinestun eszeptiko samartzat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.
Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.
Moskuko Simeonofeko monasterioa, Kazangoa, bai eta Sinestun Zaharren eliza ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.
Ez zen erraza Amikuzen Erlijioaren sinestun fidela izatea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
Tenplu barruan, benetako sinestuna zela ematen zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.
Hauxe bera ere zerbait litake, Ratzinger kardinalearen errana gauzatzea oraiko mundu sinestunean: "Gure fede nekatua iratzar-arazi du!". Herria 2005-04-14
Jende sinestuna da eta inondik ere ez luke halakorik egingo. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.
Heriotza baino ez zuen gogoan, baina gizon sinestuna izaki, ez zen gizon koldarra. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 305. orr.
Jon, gizon zintzo eta onpuska, erromantiko sinestuna zen funtsean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.
-Jainko maitea! -oihukatu zuen, izan ere jeinu hura sinestuna baitzen-, mutiko hau ederrenetan ederrena da! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.
Galdera horiek ordea, eta erantzun hori, zientziaren teologoentzat eta sinestunentzat dira, ez guretzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Madrili agur esateko orduan geltokira bildu direnak trenaren fedeko sinestun bakarrak dira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.
Kontua da egiten dutenaz konbentzituta daudela atentatuak gauzatzen dituztenak eta estatuaren indar guztiaz giza-eskubideak zapaltzen dituztenak; kontua da erabateko sinestunak direla. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 179. orr.
Ez dut sekula jakin zelan jartzen den sinestun aurpegia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 105. orr.
Sekta berriak sortzen ari diren honetan, erreflexu gehien duen elizak edukiko du -gero eta gehiago- sinestun kopururik zabalena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.