Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doktrina norberekoi eta ezmoral honen ezinbesteko ondorioa sineslea zerbitzu publikotik gero eta gehiago aldentzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Ez niri berriz Haren izenean agindu mundua erdibi dezadan: sinesle eta fedegabe, lagun eta etsai. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.
Sinesle bazara, begiak erakusten dizutenari baino nahiago izango duzu sinesmenak esaten dizunari kasu egin. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 47. orr.
Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira. Elizen arteko biblia 1 P 3,16
Piccaninnytarrak, bestalde, ohorearen sinesle sutsuak ziren, Etorri da oraingo gizona, dotrina ororen sinesle eta guzien ignoratzaile, eta ez daki zer egin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.
Ehunka mila sinesle Hussein imamaren hilobiaren kokaleku den Kerbala hiri santuan elkarretaratu ziren. Berria - Mundua 2006-02-10
Halaber, sinesle sutsua izatearen irudiarekin bat, lehen adierazpenak honela amaitu zituen Ahmadinejadek: [...]. Berria - Harian 2005-06-26
Sinesle erromantikoa edo senezkoa dateke zinez sentitzen eta pentsatzen duen bakarra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
Mirande sinesle handi izan zen; beharbada euskal kulturak eman duen sineslerik finenetakoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
Azken egun guztiotan bezala, milaka musulman sinesleren kale protestak gertatu ziren atzo ere, hala nola Palestinan. Berria - Mundua 2006-02-05
sinesleen gidari (3)