Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinadura (orobat siñadura g.er.) 1 iz norberaren izena iruditzaken duen marrazkia, beti era berean egiten dena, izkribu baten egiazkotasuna adierazteko edo haren erantzukizuna hartzeko erabiltzen dena. ik izenpe.

Sentimendu kontrajarri horiek guztiak desagertu egin ziren ordea, paper hartan, bere sinadura ikusi zuenean, eta bere sinaduraren pean, amesgaiztoa borobilduz, bere izena eta lehen bi deiturak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Behealdean, letra argiz idatzirik, king c. gillette sinadura irakur zitekeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Eta sinadura: Angie.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Maraten sinadura zeukaten pasa-agiriak zeramatzaten arren, gerra garai hartan bide guztiak ziren arriskutsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.

Ale bat erosi nian, sinadura, eskaintza eta guzti.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 57. orr.

Ez dut sekula zalantzan jarri sinadura haien benetakotasuna.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Dean Thomas, lumarekin trebea baitzen, baimen-orrian osaba Vernonen sinadura faltsifikatzeko prest agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Aditua ez bazen ere, bitan behintzat, nahiko ezaguna zen pintore baten sinadura ikusi zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Ezin irakurrizko sinadura bat zegoen idatziaren azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 162. orr.

Grafologoek baietz, sinadura emakumearena zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Hala ere, sinadura ederra zuen, harrotasunez ikasia, hain ziur.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Herritarren sinadurak biltzen ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 80. orr.

Castejongo zentralaren aurka 50.000 sinadura bildu ziren Erriberan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Elkarrizketa foroaren aldeko 100.000 sinadura lortu ditu Elkarri-k.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Mendea bukatzen ari ginenean sinadura digitala garatzen ari ziren euskal epaitegiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 161. orr.

2 hed artikulu edo kideko baten behealdeko izena.

Isabel Sanjoseren sinadura aurkitu berria nuen hainbertze asaldatu ninduen albistearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Ohiko poster edo iragarki batean ondorengo elementu hauek azaltzen dira, normalean: irudia, titulua, azpititulua, testua eta sinadura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 52. orr.

Sinaduran erreparatu eta esperotakoa: "Erredakzioa".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

3 irud

Orain ez dakit, nola esango nuke, urte batzuk baditut, eta uste dut adin honetan maitasunak nire bihotzean uztea interesatzen zaidan sinadura bakarra barre zoroa dela...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Denak tiroz josiak zeuden, metalezko paretek metraileten sinadura zeramaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Porlanetan utzi diat nire sinadura, tango bat!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Izan baitira erasiak, protestak, sinadura biltzeak eta manifestaldiak kontra egiteko.  Herria   2001-07-12

Sinadura nahasteak-eta ez badira, egunkariek ez dute ohikoa okerrak zuzentzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

14-15 urte ditugunean egolatria-fase bete-betean egon ohi gara: horoskopoak irakurri, sinadura-modu berriak probatu, nortasun-testak bete  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

5 sinatzea.

Akordioaren sinadurara atzo azaldu ziren 11 senitartekoek euren poza azaldu zuten ondorio honetaz.  Berria - Mundua   2004-01-10

Paperen artean, andrea eta bion argazki bana zegoen, bai eta sinadura egiteko lekuan zirriborro bana ere. agiriaren irakurketa osoan bertan egonak zirela ziurtatu behar baitzuten beren sinadurekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatutako sinadura (3); aldeko sinadura (10); aldeko sinadura bilketa (3); aurkako sinadura (4); aurkako sinadura bilketa (3); behar adina sinadura (3); bere sinadura (12); beren sinadura (4); milaka sinadura (4)

sinadura aurkeztu (16); sinadura aurkeztu zituzten (5); sinadura bildu (48); sinadura bildu dituzte (15); sinadura bilketa (70); sinadura bilketa abiatu (4); sinadura bilketa egin (5); sinadura bilketa egingo (3); sinadura bilketa hasi (4); sinadura bilketak (9); sinadura bilketan (9); sinadura bilketaren (6); sinadura bilketari (4); sinadura biltzea (4); sinadura biltzeko (8); sinadura biltzen (4)

sinadura ekitaldia (3); sinadura ekitaldian (3); sinadura eman (11); sinadura emateko (3); sinadura eraman (4); sinadura erregistratu (3); sinadura gehien bildu (3)

sinadura ikusi (3); sinadura jarri (3); sinadura jaso (12); sinadura jaso dituzte (6); sinadura kopuru (3); sinadura lortu (16); sinadura lortu ditu (6); sinadura lortzeko (3); sinadura mordoa (3)

sinadura zeraman (4)

sortzeko sinadura (3)

aldeko sinadurak (11); aldeko sinadurak biltzen (4); aurkako sinadurak (6); aurkako sinadurak biltzen (4); bazkideen sinadurak (3); beharrezko sinadurak (3); bildutako sinadurak (6); eskatzeko sinadurak (4); herritarren sinadurak (7); izateko sinadurak (3); jasotako sinadurak (3); pitermanen aurkako sinadurak (4)

sinadurak aurkeztu (4); sinadurak batzen (4); sinadurak bildu (23); sinadurak bildu dituzte (5); sinadurak bilduko (8); sinadurak bilduko dituzte (6); sinadurak biltzea (5); sinadurak biltzeari ekin (3); sinadurak biltzeko (31); sinadurak biltzeko kanpaina (4); sinadurak biltzeko mahaiak (4); sinadurak biltzen (50); sinadurak biltzen jarraitzen (5)

sinadurak egiaztatzeko (6); sinadurak eskatzen (3)

sinadurak lortu (4)

sinadurak onartu (3)

sinaduraren bidez (4)

sinadurekin batera (3)

sinaduren baliogarritasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus